Posted on 2010/03/04

TXAKOLI EGUNA: BAI BAINA BESTE ERA BATERA

Aurten be Larrabetzuko PNVk Txakoli Eguna antolatzeko aurrekontua aurkeztu dau udaleko batzordean. Azpimarratu daigun udalak ezer erabaki aurretik komunikabide batzutan, AIKORen webgunean, berbarako, Txakoli eguna apirilaren 28an ospatuko dala irakurri leikela. Uste dogu udalean ezer erabaki aurretik ez dala komeni komunikabideetan zabaldutea.

Larrabetzuko udalaren egoera ekonomiko ezin larriagoa kontuan hartuta, Larrabetzuko Ezker Abertzalekook, Txakoli Eguna Larrabetzun egiteari baietza eta NEKALUR enpresaren aurrekontuari ezetza emotea erabaki dogu.

NEKALUR enpresak Txakoli Eguna Larrabetzun antolatu gura badau, autofinantziatzeko bideak bilatu behar deituzela uste dogu. Udalak Larrabetzun egiteko baimena emon behar deuela uste dogu, ez ostera,inondik inora NEKALURek eskatzen deituzen 3052,74 euroak. Gure ustean, diru premiak eragindako beste lehentasun batzuk dekoguz herrian.

Hamen NEKALURek aurkeztutako aurrekontua, español hutsean, hau be: Txakoli eguna Nekalurren aurrekontua

JUSTIZIA BAKO DEMOKRAZIA

Arnaldo Otegiri ezarritako zigorrak argi erakusten dau PSOEk ez deuela gatazka politikoa konpondu gura, gatazka armatua desagertu daiten lanik gehien egiten dabizenak zigortutea da españolen borondatearen adibidea.

Guk ez dogu justizia bako demokrazian sinestuten eta benetako demokrazia lortu arte borrokatuko gara.

GARA egunkarian

REBELION egunkari digitalean

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.