MARTXOAREN 8a: Bilbon 20:30ean

Euskal Herriko mundu martxa eta Martxoak 8a

2010ean Euskal Herriko mundu martxa eta Martxoak 8 eguna eskutik helduta datozkigu. Emakumeon eskubideen aldeko aldarrikapen eta borrokarako eguna mundu osoan eta baita Euskal Herrian ere. Lau izango dira 2010eko Euskal Herriko mundu martxak landuko dituen aldarrikapenak:

  • Emakumeon aurkako indarkeria jendartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da.
  • Emakumeon eskubide sexual eta erreproduktiboak ez daude bermatuta. Emakumeon sexualitatea, genero aginduek arautzen jarraitzen dute.
  • Prekarietateak oraindik ere emakume aurpegia du. Egun, sexuaren araberako lan banaketan oinarritzen den eredu ekonomiko kapitalista, liberalista eta patriarkara dugu.
  • Elikadura burujabetza, herriek beren nekazaritza eta elikadura politiken gainean erabakitzeko eskubidea da.

Emakumeon eskubideen aldeko borroka ezin da egun edota aste batera mugatu, are gutxiago, egungo marko juridiko politikoak bigarren mailako herritarrak izatera behartzen gaituenean. Emakumeok pairatzen dugun zapalkuntza estrukturala da eta egungo markoak zapalkuntza hau mantentzeaz gain emakumeok gure buruaren jabe eta dagozkigun eskubideen jabe  ez izatera kondenatzen   gaitu. Horregatik da beharrezkoa marko aldaketa, emakume eta gizon askez osatutako Euskal Herri aske  batean bizi nahi dugulako.

Aldaketa politikoa lortzera bideratutako fase batean aurkitzen gara eta  emakumeontzat ezinbestekoa da aldaketa soziala ere bultzatzea, berdintasuna, askatasuna eta elkartasunean oinarritutako jendarte eredu bat nahi dugulako.

Irekitzera goazen fase berri honetan emakumeok subjektu politikoak izan behar dugu, prozesu demokratikoaren fase ezberdinetan aukera berdinetan parte hartzeko. Erabaki gune guztietan emakumeen  parte hartzea bermatu behar dugu.

Era berean Euskal Herriko mundu martxaren baitan  zein Martxoak 8an antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu herritar orori eta bereziki emakumeei. Larrabetzutik hurbilen dauden deialdiak gogoratu nahi ditugu:

  • Martxoaren 8an, Bilbon, 20:30ean
  • Martxoak 10ean, Bilbon, 18:30ean Prekarietatea salatzeko
  • Martxoak 10ean, Zornotzan 21:30ean.

Larrabetzu, 2010eko Otsailaren 25a

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

Gravatar
WordPress.com Logo

Please log in to WordPress.com to post a comment to your blog.

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.