Posted on 2010/03/22

MARTXOAREN 24an udalbatzarra

Hilabetea da Larrabetzuko udaleko idazkaria bajan dagoanetik. Otsailean ez zan udalbatzarrik burutu eta makina bat gai erabaki barik dagoz. Alkatetzan dagozenak ez dira askorik larritu.

Etzi, martxoaren 24an, Uribe-Kostatik etorritako idazkari bategaz burutuko da udalbatzarra.

Beste gairik onartzen ez badau, honek izango dira udalbatzarrerako berbagaiak:

-Estaduko dirulaguntzak: Igerilekuak barriztuteko proiektuan falta diren tramiteak (Plenoa gai honegatik egingo da, dirulaguntzetarako epea eguenean amaituko dalako)

-Aurrekontu prorrogatuari modifikazinoa egitea Plan Orokorrerako erredakzino taldea kontratatzeko behar dan partida hornitzeko.

Alkateak jakinarazo doskunez, Uribe-Kostako idazkariak, ebatzi barik dagozan beste gaiak ez ei ditu bere gain hartu gura: okupazio militarrari buruzko gure mozinoa, bardintasun plana, industria guneko urbanizazioa, fakturak…

ZER EGINGO DOGU UDALEKO IDAZKARIA BESTE HIRU HILABETEAN OSATUTEN EZ BADA, UDALA ITXI?

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.