Udalbiltzaren deialdia

KURSAAL ARETOA ELKARTASUNEZ BETETZEKO DEIA


Udalbiltzako auzipetuok dei ozen eta zabala egitera gatoz. Igande honetan, martxoaren 28an, Donostiako Kursaal jauregiko aretoa elkartasunez betetzeko deia.

Udalbiltzak eta Conseuk elkarlanean antolaturiko Autodeterminazioa eta dibertsitatea XXI. Mendean jardunaldien azken ekitaldia izango da, hain zuzen ere, igandean, 11:30ean hasita. Bertan, bezperatik nazioarteko hainbat ordezkariren artean herrien eskubideen inguruan landutako agirien berri ematearekin batera, Udalbiltza auzia bertan behera uzteko eskari ozena egingo dute bertaratzen direnek. Ekitaldian, musika, bideo eta dantza artean, nazioartetik jasotako elkartasun adierazpenak ezagutzera emango dira.

Jakina denez, hurrengo apirilean jada zazpi urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren kontrako eraso polizial-judiziala hasi zuenetik. Udaberri honetarako espero da, hain zuzen, ahozko epaiketa saioa Udalbiltzako 22 kide eta langileren kontra. 10 eta 25 urte bitarteko kartzela zigor eskariak daude eginak pertsona horien aurka, Udalbiltzaren beraren jardueraren debeku eskariarekin batera.

Euskal herritar guztien eta Euskal Herriaren beraren eskubideen defentsan egindako lan publiko eta instituzionala ezin da delitutzat jo eta ezin da zigortu. Horixe da igande honetan Kursaal jauregian aldarrikatuko dena, nazioarteko hainbat ordezkarirekin batera.

Horregatik, dei zabal-zabala egin nahi diegu, lehenengo eta bat Udalbiltzako kide izan diren udal hautetsi guzti-guztiei; baita Euskal Herriko gizarte, politika eta kulturako eragile guztiei eta herritar orori ere, bat egin dezaten gurekin igandeko ekitaldian.

Laburpen hitzak ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

Gravatar
WordPress.com Logo

Please log in to WordPress.com to post a comment to your blog.

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.