Posted on 2010/03/30

Martxoko aldizkaria kalean

Martxoko aldizkaria:

Udalako gaiak.

Ados consulting.

Zutik Euskal Herria.

Aberri Eguna

Elkarrizketa JUAN MANUEL zinegotziari.

EGIN KLICK HEMEN ALDIZKARIA IRAKURTZEKO.

esanlarrabetzu2 (2)

Laburpen hitzak ,

Eskegi ikurrina

Laburpen hitzak

HOTEL GOLF ARTXANDAKO IKUSKARITZA: PNVk eta EB/ARALARek Ezker Abertzalea baztertu deurie eta informazinoa ostondu doskue

PNVk zabaldutako lauorrikoan irakurri gendun lehen aldiz: Ikuskaritzari buruz “…EAJ-PNV no se opone a ello, pero nos parece una contradiccion que los arquitectos sean propuestos por los partidos politicos y pedir “independencia” de los arquitectos. Por eso la inspeccion fue realizada por un arquitecto propuesto por el Colegio Oficial de Arqutiectos Vasco-Navarro.”

Aho-zabalik lotu gintzezan. Izan be,  otsailaren 4ko ez-ohiko udalbatzarrean eta ordutik egin direzen Hirigintza batzordeetan ez da holangorik adostu. Adostutakoaren arabera, alderdi bakotxak arkitekto bat izendatuko zeuen, arkitekto bakotxak espedientea aztertuteko behar besteko denbora hartuko zeuen eta adostutako egun batean Hotel Golf Artxandako neurketak egingo ziren jatorrizko baimenagaz bat egiten deurien jakiteko.

Orain PNVko alkateak, ezelango udalbatzarretan edota Hirigintza batzordetan adostu ez dana burutu dau eta horretarako  EB/ARALARen ezinbesteko oneritzia jaso dau. Halan da ze, EZKER ABERTZALEKO ZINEGOTZIEI EZER ESAN BARIK  Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarroko arkitekto bat kontratatu deurie ikuskaritza egiteko eta orain emaitzak aurkeztu doskuez.

PNVri argi eta tinko esan gura dotsegu guzur eta tranpa bide horretatik badoa aurrean eukiko gaituela, ez dotsegula bat bera be barkatuko.

EB/ARALARen jarrera ez dogu inondik inora ulertzen, ez dakigu zergatik sartu dan PNVren joko zikinean

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.