Posted in Martxoa 2010

JON ANZA: ERANTZUTEN EZ DEITUEZAN GALDERAK

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldutako galderak:

* Non egon da Jon desagertua egon den hamaika egunetan?

* Nork deitu zuen Jon banku batean aurkitu zuela esanez?

* Nork jaso zuen Jon eta ospitalera eraman?

* Non dago Jonek zeraman dirua?

* Zein mediku arduratu zen Jonen egoeraz bera ospitalean egon zen bitartean?

* Non daude Jonen inguruan egindako parte medikuak?

* Non dago Jonen hiltze agiria?

* Ospitaleak Jonen heriotzaren berri eman al zien epaile eta poliziei? Eta hala egin bazuen zer egin zuten poliziek edo epaileek informazio honekin?

* Ikertu al zuten hilda agertu zen gorpua norena izan zitekeen?

* Poliziak bazituen aurrez Jonen ADN-ak, baita senideenak ere. Gorpuari egin al zizkioten and frogak? Zein izan ziren emaitzak?

* Baionatik Tolousera zihoan pertsona baten desagerpena lau haizetara zabaldu da azken hilabeteetan. Data antzekoetan bidai horretako tren txartela zeraman pertsona ezezagun bat agertu da eta ospitalean hil. Nola da posible orain arte loturarik egin ez izana?

* Jonen desagerpenaren inguruko ikerketan zehar ez zen bere berri galdetu hiriburu honetako ospitale nagusian? Galdetu bazen, zein izan zen jasotako erantzuna?

* Zergatik familiari konfirmatu aurretik berria komunikabideetan filtratu du poliziak?

ERREPRESINOA ETA GERRA ZIKINA AMAITU: BIHAR MANIFESTAZINOA DONOSTIAN

Bihar manifestazinoa burutuko da Donostiako Boulevarretik 17:30etatik aurrera

BERRIAn

GARAn

Askatu.org

Zuzeun

JON ANZARENA DA GORPUA. ZER PASEU ZAN BENETAN?

Familiak baieztatu dau eta esan be bai ez deuriela bertsino ofizialak dinona sinestuten

BERRIAn

GARAn

ZER PASEU ZAN BENETAN? GAUR 20:00etan kontzentrazinoa plazan

LAPURDI, BAXENAFARROA, XIBERUA: EUSKAL HERRIA BAI

Domekan eskualdeko hauteskundeak dekiez Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberuan. Euskal Herriari Bai esateko eskatuko deutsie bertako euskaldunei.

Euskal Herria Bai

Jardunaldi independentistak

Martxoak 12.

HITZALDIA.

INDEPENDENTISTAK aurkezpena

Hizlaria: INDEPENDENTISTAK taldeko partaide bat.

19.00etan  HORIBAIen.

Laburpen hitzak

2010erako dirulaguntzak eskatzeko azken eguna: Martxoaren 15a

Larrabetzuko kultura eta kirol elkarteek 2010erako egitasmoetarako dirulaguntzak eskatu gura izanez gero, martxoaren 15era arte dekozue epea.

Zalantzarik izanez gero, galdetu udaletxean edota Marifeli eta Asier gure zinegotziei.

JOSUREN GUTUNA

Gure Josuk hauxe idatzi dosku:

Aix en Provene-cuynes, 201eko otsailaren 27an

Aupa lagunok!

Hementxe naukazue, beste gartzela batetik idazten. Ematen duenez, euroaginduarena egiteko epaitegitik hurbil dagoen maison dárret ( epaitu barik dauden presoen gartzela) batean egon behar dala, ta gu zelan ginen Centre de Detention batean, ba horrexegatik mugitu ninduten. Gauza guztiak paketeetan arin sartu, presaka ta ospa, betiko zirkoarekin epaitegira joateko, eskoltarekin, hankak ta eskuak lotuta ta oraingoan gainera gartzelatik epaitegira joateko jertse bat jarri zidaten buruan ezer ez ikusteko. Gero epaitegian hamar hamabost minutu eman nituen. Euroagindua onartzen nuen galdetu zidaten eta nik ezetz esan nien, noski. Martxoaren 4an goizeko 10:30ean pasatuko naiz berriro. 12 urteko kontuarena da euroagindua. Ez dakidana da gero berriro eramango nauten Salonera, geratzen zaidan apurra bertan ematera.

Hemen, orain, heldu berrientzako ziegan nago ta ez dakit astelehenean beste ziega batera eramango nauten, behar denbora gutxirako nagoenez berton utziko naute. Dena dela, gauza batzuk berreskuratu ditut: janaria, arropa batzuk, irratia ta musika ta sukaldatzeko gauzak. Ziega nahikoa txukuna da, telebista ere badago.

(…) Hemen berriro ditugu ateak itxita, Fresnesen moduan, espainiarako ohitzen joateko antza. Gutuna astelehenean bidaliko dot, ia noiz jasotzen dozuen. Bueno ba, uste dot hau izango dala guztia, hemetik ez daukat beste brririk, berri gehiago egongo direnean helaraziko dotzuet era batean edo bestean. Abokaturen bat etortzen baldin bada ostegunean Marsellara eta berriren bat badago berak esango dotzue.

Nik orain estiramendu batzuk egingo dodaz, agujeta apur batzuk dekodaz eta, gero bihar ia kirol apur bat egiten dodan. Ba horixe, goraintziak guztiei, ondo jarraitu, laster egongo gara ta moxu ta besarkada bero bat danori! Laster arte

MARTXOAREN 8a: Bilbon 20:30ean

Euskal Herriko mundu martxa eta Martxoak 8a

2010ean Euskal Herriko mundu martxa eta Martxoak 8 eguna eskutik helduta datozkigu. Emakumeon eskubideen aldeko aldarrikapen eta borrokarako eguna mundu osoan eta baita Euskal Herrian ere. Lau izango dira 2010eko Euskal Herriko mundu martxak landuko dituen aldarrikapenak: Irakurtzen jarraitu

TXAKOLI EGUNA: ZER DA NEKALUR? ZEIN LOTURA DEKO PNVgaz?

Urtero lez, NEKALUR s.l enpresak aurkeztu dau Txakoli Eguna antolatuteko aurrekontua.

NEKALUR s.l 2001ean sortu zeurien Irene Pardo Portillok ENBA ( Euskal Nekazarien Batasuna) sindikatuaren izenean, Andres Juan Akesolok eta Justo Iraurgui Zarandonak:

CAPITAL-PARTICIPACIONES SOCIALES.

Articulo 5.- El capital social es de TRES MIL SEISCIENTAS – 3600- EUROS. Dico capital estara representado por TRES MIL SEISCIENTAS – 3600- PARTICIPACIONES DE UN – 1 – EURO.

1 – ” EUSKAL NEKAZARIEN BATASUNA” ENBA, asume TRES MIL QUINIENTAS NOVENTEA Y NUEVE – 3.599- PARTICIPACIONES SOCIALES, numeros 1/3.599, ambos inclusive, con un valor nominal de TRES MIL QUINIENTOS NOVENTA Y NUEVE EUROS.

2- DON ANDRES JUAN AKESOLO, asume UNA – 1- PARTICIPACION SOCIAL , numero 3.600, con valor nominal UN – 1- EURO.

Zantzu asko dagoz uste izateko irabazi asmo garbiak dekozen NEKALUR s.l PNVren inguruko enpresa dala esateko. Zeintzuk?

  1. ENBA PNVren inguruko sindikatua da.
  2. PNVko Tomas Ordeñana ENBA ( Bizkaia-Gipuzkoa)ko presidentea izandakoa da.
  3. Irene Pardo Portillo, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Foru Diputatua da, PNVkoa.
  4. Justo Iraurgui Zarandona, Galdakaoko alkarteordea da, PNVkoa.

Aurten NEKALURek 3052,74€ko aurrekontuagaz antolatuko dau duela 3 urte 12.000€ko aurrekontuagaz antolatuten zeuena.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.