Posted in Apirila 2010

UDALBILTZA: 7 URTEKO INJUSTIZIA

Atzo, Euskal Herri osoan legez, Larrabetzun be udalbiltzaren kontrako auzia salatuteko batu gintzezan.

Euskal Herria osorako deialdia 20:00etan zan arren, Larrabetzun SORTU LARRABETZUren deialdiagaz bat egiten zeuenez, 19:00etan egitea erabaki gendun, ahalik eta herritar gehienek udalbiltzaren auzia salatuten eta SORTU LARRABETZUren aurkezpenean parte hartuten joateko aukera euki deirien.

Larrabetzuko ezker abertzalearen aldizkaria, ESANLARRABETZU, sarean…

ISSUU aplikazioaren bitartez, ESAN LARRABETZU paperezko aldizkaria beste formato batean ikusi ahal dozu.

egin klik argazkian

Eta munduan zehar zabalik…

GAUR 19:00etan PLAZAN ETA 19:30ean FRONTOIAN

19:00etan plazan: UDALBILTZAren kontrako auzia salatuteko elkarretaratzea. Horra gaurko manifestua: 2010-04-29rako manifestua

19:30ean frontoian: SORTU LARRABETZU prozesuan batu direzen larrabetzuarron iritzien emoitzak aurkeztuko doskuez

APIRILAREN 27KO EZ-OHIKO UDALBATZARRERAKO BERBAGAIAK

Hauek dira bihar, 19:00etatik aurrera burutuko dogun ez-ohiko udalbatzarrean berbagai izango doguzanak. Idazkari barik gagozanez, Derioko bigarren idazkaria etorriko jaku:

23.- Osoko Bilkuraren 2010eko martiaren 24ko aktea ontzat emotea.

24,. Alkatetzaren 2010eko 8 eta 37 zenbakien bitarteko dekretuen barri emotea, biak barne.

25.- “Larrabetzu Inguruko Eskola” obrearen kontratua gauzatzeagaitiko abala bueltetea; obrea URBELAN empresa constructora S.A. enpreseak gauzatu eban.

26.- Larrabetzu udalerriko Uri antolamendurako Plan Nagusia idatzi eta egiteko zerbitzuen kontratuaren ganeko administrazino-espedientea ontzat emotea.

27.- Udal-ugerlekuak kudeatzeko administrazino-espedientea ontzat emotea.

28.- Larrabetzu udalerrirako Bardintasun Plana ontzat emotea.

29.- 3.000,00 €tik gorako zenbatekoa daukien fakturak ontzat emotea.

EZ-OHIKO UDALBATZARRA, UDALBILTZA ETA SORTU LARRABETZU

Bihar, apirilaren 28an

19:00etan ez-ohiko udalbatzarra

Etzi, apirilaren 29an

19:00etan udalbiltza auzia salatuteko elkarretaratzea plazan

19:30ean SORTU LARRABETZU prozesuaren orain arteko emaitzen aurkezpena frontoian

UDALBILTZAREN AURKAKO ERASOAREN 7.URTEMUGA

Apirilaren 29an, arrastiko 19:00etan KONZENTRAZIOA udaletxearen aurrean.

Laburpen hitzak

SORTU LARRABETZU: EMAITZAK AURKEZTUKO DOSKUEZ APIRILAREN 29en

Apirilaren 29en, arrastiko 19:30ean frontoian, ADOS CONSULTINGek batutako iritzien eta Kontseiluaren ekimenetan batutako iritzien emaitzak aurkeztuko doskuez. Aurkezpenera ezer jakin barik joan ez gaitezen, datorren astean Larrabetzuko etxe guztietara emaitzen laburpenak banatuko dira. Horren ardura alkateak hartu dau.

Apirilaren 29ko aurkezpenean, herritarrok 6 laguneko mahaietan jarrita gauzela:

1.- Ekitaldiaren aurkezpena.

2.- Prozesua gaur egun zetan dan eta zer falta dan.

3.- Kontseiluak antolatutako TXOTX KAFEA eta PANELAKetan batutako iritzien laburpena.

4.- ADOS CONSULTINGen batutako iritzien laburpena.

5.- Mahaietan gauzenok berba egiteko denbora.

6.- Galderak, ahoz zein idatziz.

  • Aurkezpena euskaraz egingo da ADOS CONSULTINGekoen azalpena izan ezik. Ezker Abertzaletik gogor kritikatu behar dugu, ADOS CONSULTINGekoek, euskaraz lan egiteko kapaz direzela zin egin arren ez deuriela baldintza hori bete.
  • Pantaila batean, euskaraz esandakoa españolez agertuko da eta iruntzietara.

Liburuaren Nazioarteko Eguna: Angulerin 19:00etan

Antolatzaileek jakinarazo doskue:

Munduan beste leku askotan lez, Larrabetzun be ospatuko dogu Liburuaren Nazioarteko Eguna.

Ekainaren 4,5 eta 6an Larrabetzun burutuko diren LITERATURIA 1111 jardunaldien egitarauagaz bat eginda, gaur, 19:00etan Angulerin, ekitalditxoa burutuko da.

www.larrabetzu.org/literaturia

BI HILABETE IDAZKARI BARIK

Ezker Abertzaleko zinegotziek udalaren egoeraren larritasuna eta eskuartean ditugun hainbat gai ez aurrera ez atzera daudela ikusita, etenbarik eskatu diote bi hilabeteotan alkateari idazkariaren ordezkoa topetako. Bila aritu dela erantzun digu behin eta berriro baina orain jakin dugu Txorierrin baino ez dela bila ibili. Jakin badakigu idazkariak lanez gainezka ibiltzen direna. Ostera, horrek ez du justifikatzen udal bat paralizatuta mantentzea. Horrela baitago Larrabetzuko Udala, paralizatuta. Ondorioz, hainbat egitasmo aurrera atera ezinik gabiz idazkaria bajan dagoelako eta haren ordezkoa topetako ardura duen alkateak ez duelako behar besteko ahalegina egin egoera albait arinen konpontzeko.

Oposizioko zinegotziek gogor egin diotelako, azkenean, alkateak lortu du datorren astean egin beharreko plenorako idazkaria egotea. Derioko bigarren idazkaria izango da.

Pleno edo udalbatzarra apirilaren 28an burutuko da.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.