Ezker Abertzaleko zinegotziek udalaren egoeraren larritasuna eta eskuartean ditugun hainbat gai ez aurrera ez atzera daudela ikusita, etenbarik eskatu diote bi hilabeteotan alkateari idazkariaren ordezkoa topetako. Bila aritu dela erantzun digu behin eta berriro baina orain jakin dugu Txorierrin baino ez dela bila ibili. Jakin badakigu idazkariak lanez gainezka ibiltzen direna. Ostera, horrek ez du justifikatzen udal bat paralizatuta mantentzea. Horrela baitago Larrabetzuko Udala, paralizatuta. Ondorioz, hainbat egitasmo aurrera atera ezinik gabiz idazkaria bajan dagoelako eta haren ordezkoa topetako ardura duen alkateak ez duelako behar besteko ahalegina egin egoera albait arinen konpontzeko.
Oposizioko zinegotziek gogor egin diotelako, azkenean, alkateak lortu du datorren astean egin beharreko plenorako idazkaria egotea. Derioko bigarren idazkaria izango da.
Pleno edo udalbatzarra apirilaren 28an burutuko da.
[...] hoy lo podemos leer en el blog de la izquierda abertzale, esanlarrabetzu. El Ayuntamiento de Larrabetzu ha permanecido más de 2 meses sin secretario municipal. El [...]