Posted in Apirila 2010

SORTU LARRABETZU: Apirilaren 29ko aurkezpena

Datorren asteko eguenean, apirilaren 29an, ADOS CONSULTINGek eta SORTU LARRABETZU kontseiluak batutako larrabetzuarron iritziak aurkeztuko doskuez frontoian.

Asteon, emaitza horren laburpenak jaso beharko geunkez danok etxeko buzoian. Horren ardura kontseiluko kide dan alkateak hartu zeuen.

Bitartean, ADOS CONSULTINGek batutako emaitzak osorik be irakurri geinkez: ADOS CONSULTING-EMAITZEN TXOSTENA

Demokrazia euskalherriarentzat

GAUR ARRASTIKO 5.30ETAN MANIFESTAZIOA BILBON.

Laburpen hitzak

Zer egin duzue Jonekin? Egia nahi dugu

Apirilaren 17an “Egia nahi dugu” lemapean burutuko den manifestapena dela eta, Euskal Herri mailako hainbat alderdi politiko beraien atxikimendua agertarazi dute. Baionan egin den prentsa aitzineko baten bitartez Abertzaleen Batasuna (AB), ANV, Aralar, Batasuna, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea eta Nouveau Parti Anticapitaliste (NPA) alderdiek sostengu talde honek adostutako manifestuaren aurkezpena egin dute, manifestapena parte hartzeko bakoitzaren motibazioa agertuz.

EGIA NAHI DUGU! Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak ,

Errepresioaren kontra, Herriaren erantzuna

Igandean,  arrastiko 5etan MANIFESTAZIOAk. Bilbon eta Donostin

ASKATU.

BERRIA.

GARA.

Laburpen hitzak

ERREPRESIOARI PROZESU DEMOKRATIKOA: Gaur 20:00etan plazan

Mendekuan oinarrituta, Egunkaria auzian jasotakoa ordainarazi, Euskal Herrian zabaltzen ari den konponbiderako itxaropena zapuztu eta independentziarako bidea indarrez zarratu gura digute.

GARA egunkarian

BERRIA egunkarian

Ezin dotsiegu holangorik onartu

Gaur, 20:00etan plazan kontzentrazinoa

LARRABETZUKO FRONTOIA: ZERBITZUAK MANTENTZEKO PROPOSAMENAK

ESAN aldizkariaren bigarren alea leidu ostean, batek baino gehiagok kezka azaldu doskuzue, frontoiko zerbitzuekaz zer gertatuko ete dan. Proposamenak be jaso doguz:

1.- Bazkideen kuotak igotzea: Inguruko polikiroldegien aldean, Larrabetzukoa sano merkea dala deritzozue batzuk. Zerbitzuak gaur egun lez mantentzeko aukeretako bat prezioa igotzea izan leike.

2.- Txorierriko gainontzeko herriekaz hitzarmena: Larrabetzuko kiroldegiak eskaintzen ez deituzen zerbitzuengatik merkeago ordainduteko. Berbarako, Derioko polikiroldegia erabili ahal izateko, prezioak merketutea, mankomunitate berekoak garalako.

iturria: aikor

ZER DERITZOZUE?

Hemen erantzun gura ez dauenak bidali iritzia: esanlarrabetzu@gmail.com

EGUNKARIA LIBRE! ABSOLBIDU EGIN DEURIEZ

Españako Audientzia Nazionalak absolbitu egin deitu Xabier Oleaga, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Juan Mari Torrealdai.

Nork erantzungo dau 7 urtean egindako kalteengatik?

ZORIONAK AUZIPETUEI, ZORIONAK EGUNKARIAri, ZORIONAK EUSKALDUNOI

www.berria.info

NAZIOARTEKO HAUR LIBURUAREN EGUNA eta LITERATURIA 2010

Gaur NAZIOARTEKO HAUR LIBURUAREN EGUNA ospatuko deurie gure eskolako umeek.

Angulerin eta 12:00etatik aurrera,  Toti Martinez de Lezeak manifestua leiduko deu. Ostean, Antzokiko istorioak ikuskizuna eskainiko deutsie.

Arrastien, 16:30etatik 19:30era bitartean, Liburuaren historia erakusketa ikusgai egongo da Angulerin.

Bestalde, ekainaren 4,5 eta 6an Larrabetzun burutuko direzen LITERATURIA mila irakurle eta hamaika gehiago jardunaldiekaz bat eginda, YOLANDA ARRIETA idazleak idazketa tailerra arteztuko deu gure eskolako 5. mailako umeentzako.

ANTOLATZAILEAK: LITERATURIA 2010 eta Larrabetzuko udala

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.