Posted in Maiatza 2010

El Hotel Golf Artxanda ya tiene licencia de apertura

La Izquierda Abertzale de Larrabetzu presentara recurso en el ayuntamiento.

APERTURA DEL HOTEL GOLF ARTXANDA. OTRO CAPITULO DE UN FRAUDE PUESTO EN BANDEJA DE ORO.

Mediante Decreto de alcaldía nº 58/2010 se ha otorgado a José Mª Peláez Gregorio, en representación de Hotel Golf Artxanda, S.L., licencia de apertura del hotel apartamento de 4 estrellas.

La historia del complejo golf Artxanda es una crónica de cómo actúa el ayuntamiento de Larrabetzu (PNV) ofreciendo el territorio al mejor postor y facilitando su transformación sin importarle que se puedan destruir su identidad, valores y riqueza que atesora. Irakurtzen jarraitu

Maiatzak 27: apartheidaren urteurrena

Gaurko egunean hiru urte betetzen dira Hego Euskal Herrian udal eta foru hauteskundeak eta Nafarroako parlamentua osatzeko hauteskundeak ospatu zirenetik; hauteskunde horiek erabat antidemokratikoak izan ziren.

Guztiok dakigu nola garatu ziren: Espainiako Auzitegi Gorenak bi alderdi legez kanporatzeaz gain, EAE-ANVko zerrenden erdia baliogabetu zituen. Espainiar estatuak eta berau kudeatzen duen PSOE alderdiak, alderdi politikoen legearen bidez, aukeratua izateko eta aukeratzeko eskubidea urratu zuten, beste behin ere, 2003ko udal eta foru hauteskundeekin egin zuten bezala.

Baina, demokraziaren aurkakoa den lege horren gainetik herritarrek hitz egin zuten eta bere ordezkariak aukeratu zituzten. Batzuk, legezko aitortza izan zuten, beste ehunka, ukaturik jarraitzen dute. Udal ordezkari egiten gaituena ordea, ez da legea, herritarren borondatea baizik.
Irakurtzen jarraitu

Hotel Golf Artxandari zabalduteko baimena emon dotsie

Larrabetzuko Ezker Abertzaleak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuko du udalean

HOTEL GOLF ARTXANDARI ZABALTZEKO BAIMENA EMAN DIOTE: HOTEL GOLF ARTXANDA-DEKRETUA

Larrabetzuko alkateak, 58/2010 dekretu bidez, lau izarretako hotel-apartamentua zabaltzeko baimena eman dio Hotel Artxanda S:L enpresako ordezkaria den Jose Maria Pelaez Gregoriori.

Golf Artxanda konplexuarekin gertatutakoak, argi erakusten du zein jokabide duen Larrabetzuko PNVk lurrarekiko, argi erakusten du Larrabetzuko PNV prest dagoela lurra gehien ordaintzen duenari saltzeaz gain, lur horren edozein erabilera laguntzeko ere, nahiz eta erabilera horren ondorioz lurrak eta lurraldeak bere balorea, aberastasuna eta nortasuna galdu.

Lurralde-eredu txikitzaile horrek bitartekoak behar ditu. Garrantzitsuena espekulatzaileei gura dutena egiten uztea da. Larrabetzuko arau-subsidiarioen arabera, gure herrian galazota zegoen bai Golf zelaia bai beroni atxikitutako eraikinak egitea. Zer egin zuen Larrabetzuko PNVk? Golf konplexua egin gura zutenei men egin eta arau-subsidiarioak aldatu. Arauak aldatzeko, Golf konplexua jendarte-interesekotzat eta onura publikokotzat aitortu behar zen. Egin egin zuten. Irakurtzen jarraitu

GaztEHerriarekin batera, BRUSELASera.

EzkerAbertzalea.info

Lehenik eta behin, Ezker Abertzaleak alor, ibilbide eta ikuspegi anitzeko gazte independentistek osaturiko GaztEHerria dinamika txalotu nahi du. Anitzen arteko elkarlana oinarri izanik, independentziaren proiektua gauzatzeko ibilbideari ekin diote Euskal Herriko milaka gaztek.

Prozesu Demokratikoaren gakoak barnebiltzen ditu bere baitan GaztEHerria-k: indar metaketa eta herritarren aktibazioa. Tantaz tanta geldiezina izango den gazte olatua eraikitzeari ekin diote, parte-hartzean eta elkarlanean independentziarako bide propio bat sortuz eta egunerokotasunean gauzatuz.

Euskal Herriaren askapen borrokan ezinbestekoa izan da gazteriaren ekarpena: belaunaldi berriek erakutsitako kemen, freskotasun, sormen gaitasun eta konpromisoaren bidez herri honek aurrera egin izan du beti, garairik latz eta ilunenean ere, bideak argituz edota bide berriak asmatuz.
Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak

Frontoiaren eta gimnasioaren erabileraz batzarra gaur 19:30ean frontoian

Frontoiaren eta gimnasioaren erabileran onartu direzen murrizketak zergatik eta zelan egin direzen azalduteko eta herritarron iritzia batuteko batzarra burutuko da:

Gaur, maiatzaren 26an

Arrastiko 19:30ean

Frontoian

Bertan egongo direz azalpenak emoten eta iritziak entzuten udaleko kirol batzordeko zinegotziak eta XAKEReko arduradunak.

Ezer esateko dekonak aukera itzela deko batzarrera joan eta zinegotziei zein XAKEReko arduradunei iritzia helarazoteko.

Gaur sektore publikoko langileak greban: eskolarik ez eta udaleko bulegoak itxita

Larrabetzun be eragina izan dau grebak eta besteak beste,  eskolarik ez dau eta udaleko bulegoak itxita egongo direz.

BERRIA

GARA

Larrabetzuko Ezker Abertzaleak bat egin dau gehiengo sindikalaren eskariekaz

Zerbitzu publikoen desegitea eta honek euskal gizartearentzat dituen ondorioen aurrean, Euskal Herriko gehiengo sindikalak arlo publikoko greba deitzen du

Nafarroako eta EAEko gobernuek bere gain hartu dituzten Espainiako Gobernuaren murrizketa neurriek oso modu larrian eragiten diote euskal jendarteari eta modu berezian zerbitzu publikoei eta bertan lan egiten duten langileei. Krisi larria pairatzen ari den herri honek inoiz baino gehiago behar dituen zerbitzu eta lana, hain zuzen ere. Horri erantzuteko, gehiengo sindikalak greba deialdia luzatzen die sektore honetako langile guztiei eta dei egiten dio jendarte osoari mobilizazioetan parte har dezan. Irakurtzen jarraitu

SORTU LARRABETZU: Talde erredaktora kontratetako iragarkia BAOn

Gaur plazaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean Larrabetzurako Plan Orokorra idazteaz arduratuko dan taldea kontratatzeko iragarkia:

PLAN OROKORRA-IRAGARKIA

Gaurtik hogeita hamar egun natural dekiez aurkeztu gura deurien taldeek.

Talde horren lehenengo egitekoa aurrerapena edo abantzea idaztea izango da. Horren ostean, herritarrok iritzia emoteko eta zuzenean parte hartzeko epea zabalduko da.

Larrabetzuko Ezker Abertzaletik deia egin gura dotsiegu ostantzeko arduradun politikoei ahalegin guztiak egin daiguzan SORTU LARRABETZU prozesua aurrera egin dagian larrabetzuarron iritzia eta borondatea beteko deituzan plana onartu daigun.

Krisia gaindituteko, burujabetza

Ezker Abertzaleak ezinbestekoa deritzo sistema kapitalista hau erro-errotik eraldatzeari eta sistema sozial eta ekonomiko pertsonen zerbitzuan eraikitzeari. Nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialaren estrategia honek bere neurriak eskatzen ditu.

Hego Euskal Herria estatu espainolaren eredu ekonomikoaren menpe dago. Izan ere, estatu espainolak indarrez bere eredu ekonomiko, politiko eta soziala inposatzen digu. Estatu espainoleko ekonomia beti ahula eta menpekoa izan da. Enpresarioak ez dira inoiz ekintzaileak izan, estatuaren itzalpean negozioak egiten zituzten jaunxkilak eta espekulatzaileak besterik ez dira izan. Horiek azken hamarkadan lurra, azpiegiturak eta etxebizitzarekin espekulatu dute euroaren poderioaz eta Europako fondoaz baliatuz. Burbuila puztu dute eta lehertu denean, denok ezagutzen ditugun ondorioak izan ditu: ekonomiaren gainbehera, langabeziaren igoera eta zorren pilaketa. Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.