Atzo burututako Kirola, Osasuna Eta Gizarte Ondoizatea batzordean, Ezker Abertzaleak eta EB-ARALARek, frontoiaren eta gimnasioaren kudeaketaz XAKER Larrabetzuko enpresa arduratzea hobetsi zeurien.
Orain, XAKEReko arduradunekaz batera ordutegia eta eskainiko diren zerbitzuak zehaztuko doguz.
Zer deritzozue?
lehen zerbitzu publikoa zana, orain pribaizeu ein dala, eta kantxa erabilteko ordaindu behar izetie, herrien dauen frontoi bakarrean lotsabakerie.
Egunon a
Halandaze, zer proposatzen dozu, frontoiaren erabileragatik ez dala ordaindu behar, ezta?
Eta gimnasioa erabilteagatik?
Kudeaketa enpresa bateri esleitu ordez, udalak berak kudeatu beharko leukela uste dozu? Horretarako udal langile bat arduratu beharko leitike?
Ahalik eta proposamen zehatzenak batu gura doguz ahalik eta hasarre gutxien egon daiten
[...] Al final, y con los votos de la izquierda abertzale y aralar, se ha aprobado que continue siendo la empresa de Larrabetzu XAKER, la que gestione estos servicios. [...]
nik esaten doten geuze bakarra, herrien frontoi bakarra egonkeran ez dala normala bertan olgetako ordaindu behar izetie.
Herrien dekoguzen asialdi edo kiroletarako eskaintzak urriek dire eta ganera pageu ein behar da. Bardin ezdakit nik zenbat kilo balio izen ebazen futbol zelaiegaz. Athletic-eko neskak, ez dakit nork… erabiltzen deu eta herrientzat zabalik egun bat?
Zen enpresak gestioneu baino, zelango kudeaketa dan hoberena da hausnartutekoa. Por supuesto nire eritxien frontoi bakarrangatik ordaintzea….
Xaker enpresak frontoia eta piszina (egun kiroldegia deritzoguna) kudeatuko ez balu….
Eskerrak berari esleitu jakola kudeaketa, ostantzean, eurie ari den egunetan gure ume, karro, baloi, motor eta enparauekaz sartzea… kiroldegien kudeaketan dabilen bestelako enpresek zorrotz jokatu zeurien.
Ez dot pentsetan han gaudenon artean danok bazkideak garenik, meriendak emon, frontoia txarritu… aterpe munizipal legez erabiltzen dogu baina enpresa pribatu batek batu behar dau. Honek dakarren gastuekaz.
Etekin ekonomikoei esker bizi dan enpresa bat.
Ezarrita dagoen araudia, beste kontu batzuetarako hainbestetan aitatua, bere zorroztasunean beteko balitz….
Frontoia hartuta ez dagoen orduetan gure umeek lasai asko olgetan deurie, ezer pagau barik.
Nik beste frontoi bat egingo neuke, txikiagoa, eskoletan, adibidez.
Eta futbol zelaiaren kudeaketa Xaker enpresari ere esleituko neuntsan, munizipala izan deiela eta ez Uritarrana bakarrik. Uritarrak bere entrenamendu eta erabilera orduak lehenetsita, baina beste inok erabiltzeko aukera zabalduz. Kudeaketa baten barruan. Ze ez dot ulertzen El Correoko partiduetarako dagoen disponibilitatea eta ez, ordea, lagunen arteko edozein patxanga olgetako.
Ados nau a-gaz, kudeaketaren inguruko gogoeta egon beharko litekela.
Baie hori etorri orduko eta gauzak dauzen moduen egonda herriko enpresen alde egiten dot, zalantza barik. Gure herriko errealitatea hobeto ezagutzen dauelako, kirol arloan erabat integraturik dagoelako eta kirol elkarteenganako bere jarrera urte hauetan zehar argi eta garbi azaldu dauelako.