Maiatzak 27: apartheidaren urteurrena

Gaurko egunean hiru urte betetzen dira Hego Euskal Herrian udal eta foru hauteskundeak eta Nafarroako parlamentua osatzeko hauteskundeak ospatu zirenetik; hauteskunde horiek erabat antidemokratikoak izan ziren.

Guztiok dakigu nola garatu ziren: Espainiako Auzitegi Gorenak bi alderdi legez kanporatzeaz gain, EAE-ANVko zerrenden erdia baliogabetu zituen. Espainiar estatuak eta berau kudeatzen duen PSOE alderdiak, alderdi politikoen legearen bidez, aukeratua izateko eta aukeratzeko eskubidea urratu zuten, beste behin ere, 2003ko udal eta foru hauteskundeekin egin zuten bezala.

Baina, demokraziaren aurkakoa den lege horren gainetik herritarrek hitz egin zuten eta bere ordezkariak aukeratu zituzten. Batzuk, legezko aitortza izan zuten, beste ehunka, ukaturik jarraitzen dute. Udal ordezkari egiten gaituena ordea, ez da legea, herritarren borondatea baizik.

Abiapuntu antidemokratiko horren arabera osatu ziren Udalak, foru aldundiak eta Nafarroako Parlamentua. Hitz gutxitan, herritarren borondateari bizkar emanda osatu ziren gure herriko instituzio asko eta ondorioz herri borondatearen adierazle ez diren instituzio gehiegi dauzkagu egun Euskal Herrian, botere banaketa faltsu eta trukatu ugari egonik.

Gaur-gaurkoz, hainbat alderdi politikoetako ordezkariak zilegitasunik gabe ari dira jarduten zinegotzi eginkizunetan.

Hori gutxi balitz, apartheid instituzionala hori, eskubide zibil eta politikoen aurkako oldarraldi errepresioaren baitan kokatzen da. Izan ere, oinarrizko eskubide diren hauteskundetan parte hartzea, iritzia emateko askatasuna, elkartze askatasuna, adierazpen askatasuna… Euskal Herrian etengabe urratuak diren eskubideak dira.

Ezker Abertzalearen jarduera politikoa neutralizatzeko arkitektura legal oso bat eraiki du “ad hoc” Estatuak Estatuak, alderdi politikoen legearen bidez, kode penalaren erreformen bidez, etab. Demokraziaren oinarrietako bat den botereen banaketa Espainiako Estatuan iruzur hutsa da. Honela, legealdi honetan behin eta berriz, aparatu judizialaren bidez ezker abertzaleko hautetsion kontrako lerro errepresiboa zabaldu dute (udal taldeen desegiteko aginduak, prozesamenduak, zitazioak, mehatxuak, Hernani, Arrasate, Aramaio, Berriozar, Gernika,…).

Dena dela, oztopo guzti hauen gainetik, zenbait herrietan nahiz eta udal instituziotik kanpo egon, ezker abertzaleko hautetsiek ez dute amore eman eta ordezkaritza legala aitortua ez izan arren, herriaren alde konpromisoa erakutsi dute, mozioak, proposamenak, ekarpenak….aurkeztuz.

Ordezkaritza aitortua izan dugun instituzioetan lan mardula burutzen ari gara. Oposizioan zein udal gobernuan egonik. Ez gatoz egungo instituzioak kudeatzeko ereduarekin, presidentzialista eta alderdikeriaren menpean dagoena. Guk badugu beste eredu bat, ezkerretik gure herria eraiki nahi dugu eta badugu horretarako alternatiba eta instituzioen jarduera norabide horretan jarri nahi ditugu.

Euskal Herrian aldaketa politiko zein soziala ezinbestekoak dira eta helburu hori lortzeko lan instituzionala garrantzi handiko da Ezker Abertzalearentzat: gehiengoaren araberako politika sozialak garatzeko, prekarietateari, zapalkuntzari, desoreka sozialari, garapen eredu erasokorrari aurre egiteko… herri honek behar duen alternatiba egunez egun instituzioetan eta kaletan eraikitzen ari gara. Hainbat arloetan hitzetatik ekintzetara pasatuz: herritarren partehartzea, berdintasuna, hiri hondakinen kudeaketa, euskara, hirigintza, aurrekontuak, hautetsien soldata eta gastuen murrizketak….

Legealdi honi geratzen zaion urtebetean norabide berdinean jarraituko dugu. Izan ere, oso garbi dugu, udal eta foru instituzioek nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialaren bidean paper oso garrantzitsua jokatzen dutela. Zentzu horretan, Ezker Abertzaleak instituzioetan defendatu beharreko programa sozio-politikoa, indar independentista, herri sektoreen interesak zein Herri Mugimenduaren eskaerak eta proposamenak aintzat hartuz aldaketa politiko eta sozialaren bidean kokatuko diren eta harekiko koherenteak izango diren proposamenek osatuko dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.