Posted in Maiatza 2010

Eskola kontseilua eta gurasoen asanblada

Duela bi aste burututako Eskola kontseiluan berbagai izan zen eskolarako Arautegi edo ROF dela-eta, Larrabetzuko udalaren ordezkaria den EB/ARALAReko zinegotziak ez zuenez Larrabetzuko Ezker Abertzalearen iritzia mahai-gaineratu, ohar hau jakinaraztea ebatzi dugu:

Larrabetzuko Ezker Abertzaleko kideak:

- Gurasoen asanbladak bere autonomia mantentzearen aldekoak gara.

- Gurasoen asanbladak bere funtzionamenduari eta izaerari buruzko erabakiak inolako injerentzia barik hartzearen aldekoak gara.

- Erabakiak elkarri entzunda hartzearen aldekoak gara. Asanbladetan sinesten dugu. Herritarrok batak besteari entzutearen aldekoak gara, iritziak errespetuz trukatzearen aldekoak gara .

- Gure ustean, elkarri entzun eta erabakiak elkarrekin hartzeko kultura bultzatu eta errotzen ez bada nekez lortuko dugu herri bat, komunitate batu bat osatzea.

- Pertsona helduak gara argudio ezberdinak entzun eta zeinegaz egiten dugun bat erabakitzeko.

Frontoiko eta gimnasioko ordutegi barria

Asteon azaldu dogunez, udalaren egoera ekonomiko larriaren ondorioz, hainbat murrizketa egin beharko doguz aurten. Horietako bat frontoiko eta gimnasioko zerbitzuari jagokona.

Atzo arrastian udaleko zinegotziek eta XAKER enpresako arduradunek hauxe ebatzi zuten:

FRONTOI-GIMNASIOKO ORDUTEGI BARRIA

ASTELEHENA, EGUAZTENA ETA BARIKUA

9:30-11:30

16:00-22:00

MARTITZENA ETA EGUENA

16:00-22:00

ZAPATUA

11:00-14:00          16:00-20:00

DOMEKA ETA JAIEGUNETAN ITXITA
Murrizketa datorren astelehenean hasiko da, maiatzaren 17an. Erabiltzaileoi datorren astelehen edo asteartean bertan gutun bidez helarazoko digute informazinoa. Azkenik maiatzaren 26rako informazio gehiago emateko, zalantzak argitzeko edota iradokizunak jasotzeko batzarra burutuko da frontoian .

Biher san isidro: Gora Euskal Baserritarrak!

Goizean azoka plazan

Egurdien bazkarie

Bazkalostean mus eta briska txapelketa trikitilari eta guzti

Iluntzean erromerie plazan

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea. Euskal gazteria aurrera

Biharko bi hitzordu garrantzitsu dekoguz

Iruñean, arrastiko 18.00etan Golem zinemetatik hasita:Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea

Donibane Lohitzunen 17:00etan Euskal gazteria aurrera

GFAko Carlos Ormazabal ahalduna eta El Diario Vasco guzurretan

Gipuzkoako Foru Aldundiako ahalduna den Carlos Ormazabalek El Diario Vascori adierazi deutsonez, Larrabetzuko ANVkook bosgarren kontenedorea eskatu dogu. Larrabetzuko Ezker Abertzaleak herritarroi jakinarazi gura dotsuegu hori danori  GUZURRA dala, Carlos Ormazabalek guzurra dinoala eta El Diario Vascok be guzurra dinoala.

Barria leidukeran aho zabalik lotu gara. Ez dakigu nondik atara ete deurien halango guzurrik.

¿Es razonable que en el territorio se estén desarrollando dos sistemas de recogida paralelos: el puerta a puerta y el quinto contenedor?

- El puerta a puerta es más caro. Además, no supone una mayor recogida de materia orgánica que el quinto contenedor. Tampoco supera los índices de recuperación de vidrio, papel o plásticos que el alcanzado con el sistema tradicional. Respeto las decisiones de los municipios que se descuelgan del criterio general, pero está claro que responde a una consigna política. Usurbil, Hernani y Oiartzun están gobernados por la izquierda abertzale y, al haberles salido mal la oposición a otro tipo de proyectos, como el TAV, han decidido hacer bandera de la incineradora. De todas formas, se trata de una especificidad guipuzcoana. Es el único territorio donde se plantea el puerta a puerta. En Larrabetxu, por ejemplo, ANV ha solicitado el quinto contenedor.”

Hitzaldia: Hirigintza eta genero ikuspegia

SORTU LARRABETZU Kontseiluak eta udalean Berdintasun planaz arduratzen den Gazteria, Emakumea eta Nekazaritza batzordeak antolatuta, HIRIA KOLELTIBOAko lagunek akuilatutako berbaldia dekogu bihar:

Hirigintza eta generoa

  • Zer da  hirigintzan generoa uztartzea? (teoria apur bat)
  • Zer nolako hirigintza behar du jende  mota desberdinak? (DVDa 20 minutu)
  • Iritzien elkartrukea

Maiatzaren 13an, 19:30ean Anguleri kultur etxean

FRONTOIA ETA GIMNASIOAREN KUDEAKETA:PNV ERE XAKERen esku uztearen alde

Larrabetzuko Ezker Abertzaleak egindako proposamenagaz bat etorri dira EB/ARALAR eta PNV eta ondorioz frontoiaren eta gimnasioaren kudeaketa XAKERen esku uztea aho batez onartu da.

Ostera datorren urterako zer hobetu badagoela pentsetan dau batek baino gehiagok.

Zer deritzogu?

- Larrabetzuarrok ez geunke frontoia erabiltearren ordaindu beharko.

- Kosta ala kosta, orain arteko ordu kopurua mantendu beharko geunke eta murrizketak beste gastu batzuetatik egin.

- Bazkideen kuotak igo.

- Larrabetzun ez dekoguzan zerbitzuak Txorierriko kirol zerbitzuetan jaso gura izanez gero, prezioak merketzea geu ere Txorierriko Mankomunitatekoak gara-eta.

….

FRONTOIAREN ETA GIMNASIOAREN KUDEAKETA XAKER ENPRESAREN ESKU

Atzo burututako Kirola, Osasuna Eta Gizarte Ondoizatea batzordean, Ezker Abertzaleak eta EB-ARALARek, frontoiaren eta gimnasioaren kudeaketaz XAKER Larrabetzuko enpresa arduratzea hobetsi  zeurien.

Orain, XAKEReko arduradunekaz batera ordutegia eta eskainiko diren zerbitzuak  zehaztuko doguz.

Zer deritzozue?

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.