Asteon amaituko da 2011ko aurrekontuei buruz iritzia lehenengoz emoteko epea. Lehenengoz dinogu, Ezker Abertzalearentzat honako hau 2011ko aurrekontuak herritarron parte hartze zuzenagaz adostuteko lehen pausua dalako. Irailetik hasita hainbat proposamen egingo doguz 2011ko aurrekontuak 2010a amaitu orduko onartu daiguzan, aurtengoa barriro gertatu ez daiten.
Atzo eta gaur Uritik eta Eleizaldetik kanpo dagozan baserrietatik batuko da galdetegia.
Bihar goizez Eleizaldeko kaskoa.
Ekainaren 24 eta 25eko goizatan Uriko etxeetatik batuko deituez udaleko langileek galdetegiak.
Udaleko langileak joan datsuezenean etxean egon ez danak aukera izango dau ekainaren 25a arte herrian dagozan hiru postontzietan sartzeko galdetegia. Hiru postontziak udaletxeko portalean, Eleizaldeko txokoan eta Anguleriko atean dagoz.
Emon iritzia