Posted in Ekaina 2010

Lortu Arte akordioa: Erantzun onartezinak

Domekan Euskaldunan Ezker Abertzaleak eta EAk sinatutako akordio estrategikoaren ostean, espero genduzan PSOE-PSE eta PPren erantzunak. Azken batean espainiar nazionalistak dira eta espainiaren batasuna defendatzen deurie armez eta indarrez.

Lortu Arte akordioa historikoa da lehenengoz bi alderdi abertzalek aitortzen deurielako independentzia eta euskal estatua lortzeko indarrak batuko deituezela eta ganera akordioa helburu horrekaz bat egiten deurien guztiei zabalik dagoala azpimarratzen deurielako.

Horrez gain, bide soilik politikoak erabiliko direla ziurtatu da akordioan eta era bateko zein besteko indarkeria baztertuko dala. Hori ulertu gura dauenak erraz ulertuko dau.

Akordioari PNVko zuzendaritzak emondako erantzuna lotsagarriagoa izan da eta edozein abertzalek erabat gaitzetsi beharrekoa. Urkulluk Jose Maria Pastor, Rodolfo Ares eta Leopoldo Barredaren irakurketa bardin bardina egin dau eta hori onartezina da. Urteetako gatazka politikoari amaiera emon eta Euskal Herriaren independentzia ekarri ahal dauen akordioari uko egiten deutsonak argi erakusten dau zeri emoten deutson garrantzia: alderdiaren interesei eta ez euskaldunon interesei, boterea galtzeari eta ez gatazka konpontzeari.

Horregatik dei egiten deutsuegu Euskal Herriaren independentziaren aldeko abertzaleoi indarrak batu daiguzan euskaldunon eskubideen alde.

Honek sor dezakeen ilusioak mapa politikoa aldatzea ekar lezake

Mugimendu independentista izango da indar erabakigarria

Eztabaida Hamaika Telebistan

Egiguren cuenta con datos fiables del independentismo

Izquierda Abertzale y EA buscan abrir el acuerdo a otras fuerzas

Entrevista a Txelui Moreno en Info7 irratia

2011ko aurrekontuak:Galdetegia erantzuteko azken egunak

Asteon amaituko da 2011ko aurrekontuei buruz iritzia lehenengoz emoteko epea. Lehenengoz dinogu, Ezker Abertzalearentzat honako hau 2011ko aurrekontuak herritarron parte hartze zuzenagaz adostuteko lehen pausua dalako. Irailetik hasita hainbat proposamen egingo doguz 2011ko aurrekontuak 2010a amaitu orduko onartu daiguzan, aurtengoa barriro gertatu ez daiten.

Atzo eta gaur Uritik eta Eleizaldetik kanpo dagozan baserrietatik batuko da galdetegia.

Bihar goizez Eleizaldeko kaskoa.

Ekainaren 24 eta 25eko goizatan Uriko etxeetatik batuko deituez udaleko langileek galdetegiak.

Udaleko langileak joan datsuezenean etxean egon ez danak aukera izango dau ekainaren 25a arte herrian dagozan hiru postontzietan sartzeko galdetegia. Hiru postontziak udaletxeko portalean, Eleizaldeko txokoan eta Anguleriko atean dagoz.

Emon iritzia

Udalean onartutako azken bi mozinoak

2010eko ekainak 10

LARRABETZUKO UDALEKO BOZERAMAILEEN BATZORDEAREN AKTA

ACTA DE LA COMISIÓN DE PORTAVOCES  DEL AYUNTAMIENTO DE LARRABETZU

Egondakoak:

Tomás Ordeñana (EAJ-PNV)

Mari Feli Etxeandia (Atxiki gabeko zinegotzia)

Iñigo Martínez de Alegría (EB-Aralar)

GAIA

Askatasunaren Flotaren kontrako erasoaren eta Udalbiltzako ordezkarien auziperatzearen aurrean Mari Feli Etxeandiak aurkeztutako mozioen eztabaida.

Hartutako erabakiak:

Askatasunaren Flotaren kontrako erasoaren aurrean hartutako erabakia:

Mari Felik (Atxiki gabeko zinegotziak) eta EAJk aurkeztutako bi testuak bateratu ondoren, hurrengo mozioa aho batez onartzea erabaki dute Larrabetzuko Udaleko talde politikoek: Irakurtzen jarraitu

Gaurko aurkezpena beste egun batean

Hizlariari etxekoarteko bat hil jakola-eta, gaurko antolatuta euki dogun  ZUTIK EUSKAL HERRIA aurkezpena beste egun batean burutuko dogu.

2011ko aurrekontuak: Emon iritzia

2010eko aurrekontuak ekainean onartu doguz. Holangorik barriro gertatu ez daiten, Larrabetzuko Ezker Abertzaleak 2011ko aurrekontuak gaurdanik prestatzen hasi behar doguzela uste dogu. Legegintzaldi honen lehen urtean proposatu gendun legez, 2011ko aurrekontuak herritarren parte hartze zuzena kontuan hartuta onartzea bultzatuko dogu, herritarroi iritzia emoteko aukera guztiak zabaldu eta iritzi hori aintzat hartuko dala bermatzea izango da gure helburu nagusietako bat.

Hasteko, etxera etorri jakun aurrekontuei buruzko galdetegia betetzeko  eta udalari helarazoteko deia luzatu gura deutsuegu. Beharrezko azalpenak aurrekontuei buruzko aldizkariaren azken orrian dekoguz.

2010eko udal aurrekontuak

Udalean gagozan hiru ordezkaritza politikook ahobatez onartutako aurrekontuei buruzko gure eritxia jakinarazo gura deutsuegu:

UDAL  AURREKONTUAK  2010

2010eko aurrekontuak  onartu berri ditugu. Kostatako prozesua izan da berau. Ohikoa eta logikoa da instituzio guztietan gobernua duen alderdiaren buruak, udaletan alkateak, aurrekontuen proposamena mahaiganeratzea, gero beste talde politikoekaz eztabaidatzeko eta ahal den neurrian adostasuna lortzeko. Prozesuak, edozelan ere, aurreko urteko abenduan burututa egon behar zuen. Gure udalean horrela izango ez zela aurreikusirik (2009an ez genuen aurrekonturik izan, aurreko urtekoaren prorrogagaz geratu ginen) iazko abenduan ezker abertzaleak aurrekontuak onartzeko metodologia partehartzailea eta egutegia proposatu zituen. Hala ere, 6 hilabete behar  izan ditugu 2010eko aurrekontuak onartzeko . Oposizioko bi talde politikook asko sakatu behar izan dugu prozesua amaitzeko eta azkenik bagilaren 9ko plenoan ahobatez onartu ditugu.

ZERGATIK ONARTU DITUGUN AURREKONTUAK Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.