Agur Espainia, Adeu Espanya

Milaka lagun Donostian

Miliotik gora Bartzelonan

Arnaldo Otegik kartzelatik

Euskal Herriaren naziotasuna eta autodeterminazioa aldarrikatzeko Donostian egon ez ziren alderdi abertzaleek ez dute auzolanerako aitzakiarik.

Elkarlanerako deia

Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak eta Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak irakurri zuten ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak adostutako testua. Herritarrek erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko «grina» dutela azaldu zuten, eta Espainiako Estatuaren jarrera salatu zuten grin horri «era antidemokratiko eta inposatzailean herri borondatea mespretxatzen duen arsenal politiko eta juridikoarekin» erantzutea egotziz. Eredu autonomikoa «tranpa» dela salatu zuten, «gure burujabetza espainiar batasun banaezinean asimilatzeko tranpa».

Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren atzeko «bataila politikoa» erabakitze eskubidea dela uste dute hiru alderdiek. Horregatik «nazioa garela» aldarrikatzeko batu ziren atzo. Gizartea agertoki politiko berri baterako martxan ari dela azpimarratu ostean, «aliantzak josteko, konfiantza ezak gainditzeko, norabide berean ibiltzeko» deia egin zien eragile politiko, sozial eta sindikal guztiei. Norberaren izaera eta erritmoak errespetatuz, baina norabide berean. «Gehiengo hori irudikatzen hastea nahi baldin badugu, guztiok beharrezkoak garela izan behar dugu argi; inor ez dago soberan»

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.