ADIERAZI EH ekimenaren kanta entzungai dago www.adierazieh.com webgunean.
Kanta entzuteaz gain, ekimenari gure atxikimendua erakusteko aukera dugu.
Kanta Larrabetzuko bihotz bakartien klubeko herrikideek sortu dute.
ADIERAZI EH
Hainbeste lagun oker
Sorlekuan maizter
Ugazaba arrotza
Botako dute laister
Esku batean hitza
Bestean bizitza
Burujabe izateko
Auzolanean dabiltza
Idatzi
Kantatu
Dantzatu
Adierazi
Idatzi
Kantatu
Dantzatu
Adierazi
Euskal Herria
Urteetako samina
Ahanztezina
Oztopoak bidean
Eskuetan burdina
Askoren ahalegina
Geldiezina
Zabala uztarria
Guraria berdina
Idatzi
Kantatu
Dantzatu
Adierazi
Idatzi
Kantatu
Dantzatu
Adierazi
Euskal Herria
Epaiak, ziegak eta
Anitz urraketa
Aurresku dantzan gatoz
Milaka abarketa
Badator eguna
Adi euskalduna
Galdetu barik ere
Prest dugu erantzuna
Idatzi
Kantatu
Dantzatu
Adierazi
Idatzi
Kantatu
Dantzatu
Adierazi
Euskal Herria
Berbak eta musika: gotzon barandiaran arteaga
Alex Arregi: Gitarra akustikoa eta ahotsa
Aintzina Lekue: Bibolina
Gorka Chamorro: Bateria
Gorka Erzilla: Gitarra elektrikoa
Gorka Mugarza: Eskusoinua
Gotzon Barandiaran: Ukelelea eta ahotsa
Itsaso Etxebeste: Baxua
Itziar Castrillo: Saxoa
Nerea Urbizu: Ahotsa
Amorotoko Musikorta estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu genuen, 2010eko ekainaren 28tik uztailaren 6ra bitartean.
Grabazio, nahasketa eta masterizazio teknikaria: Jota
