Herritarren agurra eta omenaldia jasoko ditu Jon Anzak asteburu honetan
Gorpua familiaren esku gelditu ondoren harrera eta omenaldia eskainiko dizkio ezker abertzaleak.
Gaur Jon ANZAren gorpua Tolosatik Euskal Herrira itzuliko da, epaileak gorpua senideen esku uztea onartu baitu momentuz egin beharreko froga amaitutzat eman ondoren.
Gaur hartuko dute Tolosan gorpua senide eta lagunek eta arratsaldean Ziburuko beilatokira eramango dute. Han lehen harrera egingo zaio arratsaldeko 16:30ean.
Bihar, larunbatarekin, arratsaldeko 17:00etan Ziburuko plazan, omenaldia emanen zaio Jon Anzari. Omenaldian Jon gogoratzeaz gain, frantses eta espainiar estatuei behingoz egia argitzeko exijituko zaie, haiek baitute Jonen bahiketa eta hilketaren ardura.

Ezker abertzaleak, dei berezi bat luzatzen die bere militanteei eta orohar Euskal Herriko jendarteari “Jon, agur eta ohore gudari” lemapean burutuko den ekimenetan parte hartzeko, Jon Anzak merezi duen harrera emateko.