Giza eskubide, eskubide zibil eta eskubide politikoen alde egitea galazo gura dute

Patxi Lopez buru duen Jaurlaritzak bidali du txostena Madrileko Audientzia Nazionalera. Beraz, Eusko Jaurlaritza da DENONTZAT ESKUBIDE GUZTIAK EUSKAL HERRI OSOAN lemapean burutuko den manifestazioa galazotzea eskatu duena. Honako hau da larunbateko manifestazioan eskatzea debekatu asmo dutena:

  1. Pertsona guztientzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan bermatuko dituen egoera berria: Salbuespenezko eta bortxakeriazko egoera zein egintza oro gaindituz eta eskubide gabezia, urratze edota murrizketa guztiak geldituz.
  2. Eskubide zibil eta politikoen, giza eskubideen, eskubide indibidual eta kolektiboen bermea, eta zehazki:
  • Bizitza eta askatasuna.
  • Euskal presoak Euskal Herrira. Kondena bete dutenak eta gaixorik daudenak kalera.
  • Inkomunikazioa eta torturak gelditzea.
  • Adierazpen askatasuna: pertsona guztiak, proiektu guztiak, aukera guztiak.
  • Alderdi eta erakundeen legalizazioa, eta ondorioz, auzi eta sententzia guztiak indargabetzea.

LOKARRIko Paul Riosen iritzia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.