Bersoa eta Sasine ostean dagoen lur-saila NEINOR enpresak erosi zuen. NEINOR enpresaren akzioen %100 BBKrena da. Legeak agintzen duenez, NEINORek lur horren %15a eman zion udalari. Hasierako prezioak asko jeitsita, saltzen ez zela ikusirik, udalak lur horren balioa 1.968.716€tan ezarri zuen. Orain, erosle gai bat agertu da: Excavaciones Fernando Gomez. Enpresa honek 98.000€ko fidantza ordaindu du eta fidantza hori itzuliezina dela kontuan hartuta, badirudi lurrak erosteko benetan prest dagoela. Erosketa gauzatuz gero, Larrabetzuko udalak hainbat zor kitatuko ditu eta 2011ko aurrekontuetan eragin nabarmena izango du. Orain larrabetzuar guztioi dagokigu diru horregaz zer egin erabakitzea.
irailak 27 gudari eguna.
Borrokak ekarri gaitu hona, borrokaren bidez zabalduko ditugu garaipenaren ateak!
gora eusko gudariak!
[...] leemos en ESANLARRABETZU.ORG, que la parte del terreno que es propiedad del Ayuntamiento (4.250 metros cuadrados) ya ha sido [...]
Agarre lehen, Bersoa oin,… Fernando Gomez-ek lur zati handiek dekoz erosita Larrabetzun. Uummmm….
Beste blog batean esaneko moduen, argi dau horrelako barriek gauza bi demostratzen deuriezela:
1. Bestelako finantziabide sistemarik topatzen ez den bitartean udaletxeek euren herritarrei zerbitzuak emateko bide bakarrenetako bat konstrukzioa dala. Gusteu ala ez.
2. Larrabetzuko udalak bere urteko aurrekontuaren portzentai bat lurra erosteko bideratu beharko luke. Lur publikoa behar da.
Eta etxatan irudituko aukera txarra skatepark bat egitea, adibidez, sarrikolako pabilioiatan. Inbertsioa egin eta apenas mantenimendurik duen azpiegitura bat, generazio ezberdinetako ume, nerabe eta gazteen topagune. Piszinak estali, hile bitan barik urte osoz erabili ahal izateko. Frontoian bulder bat. Gure herriko pastoreei euren ardiek eskiletako laguntzak. Ganadua mantendu eta, berez, gure paisaia mantentzen duen baserritarrari lagundu. Adibidez.
Sortuz Larrabetzun egindako iruzkin mordoa hor dauz be.