Gaurko ez-ohiko udalbatzarrean, Larrabetzuarrok emandako botoei esker, udalean gehiengoa osatzen dugun Ezker Abertzaleko eta EB/ARALAReko ordezkari politikook adostutako udal-adierazpen historikoa onartu da . Aurretik egindakoan eragitea baino, etorkizunean jokatzeko asmo sakon, tinko eta zalantzabakoak dira onartu direnak:
GOLF ARTXANDA KONPLEXUAREKIN GERTATUKOARI BURUZKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
- Udal honek aurrerantzean, ez du babestuko lurraren nortasun, aberastasun eta balio mugatuak deusezteko helburua duten egitasmo espekulatzailerik.
- Udal honek aurrerantzean ez ditu landa eremuetan onartuko, giza interesa eta erabilpen publiko argia ez duten proiektuak.
- Udal honek aurrerantzean ez du eskainiko edozelango interes pribatuen neurrira egindako hirigintza araudien aldaketarik.
- Udal honek aurrerantzean neurriak hartuko ditu kudeaketa irregularrik egon ez dadin.
- Udal honek aurrerantzean hirigintzako araudien benetako zentzu, eduki eta garrantzia zainduko ditu.
- Udal honek aurrerantzean hobetsi egingo ditu, eguneroko udalgintzan zein bidean dugun Hiri-Antolamendurako Plan Nagusi berrian, ingurumena iraunarazteko eta mugatua den lurra jagoteko politikak.
Larrabetzun, 2010eko azaroaren 11an
Zorionak Larrabetzuar guztioi eta gaur onartutakoak luzaroan iraun dezala
[...] This post was mentioned on Twitter by gaztelumendi, EuskalHerrian.info. EuskalHerrian.info said: #bizkaia Esan Larrabetzu > Udalaren adierazpen historikoa http://bit.ly/9Rx7Wz #ehn [...]
[...] Teniendo en cuenta el pasado del funcionamiento municipal plagado de irregularidades, de prepotencia, oscurantismo, …. propiciado por el PNV en LARRABETZU, es un punto de inflexión el acuerdo que ayer se firmó ayer y que podemos leer en Euskera en ESANLARRABETZU. [...]