Golf Artxanda konplexua: iruzur sozial, ekonomiko eta ingurumen mailakoa

Azaroaren 11ko udalbatzarrean onartu zen udal-adierazpeneko ondorioetarako heltzeko, Ezker Abertzaleak honako gogoetak egin zituen:

2002ko otsailaren 27an, Bizkaiko Foru Aldundiak, 538.519m2ko lur publikoa trukean eman zion Artxanda Golf, s.a enpresari. Nekazaritza eta basozaintzeko lurralde-plan sektorialaren arabera, lur horrek nekazaritza eta abelazkuntzarako balio estrategiko itzela zuen. Lur publikoa trukean ematea ezohiko prozedura da eta behar beste justifikatu ezean inolaz ere onartzen ez dena ( 1/1989 Foru Araua 34.art). Halandaze, argi dago Artxanda Golf, S.A enpresari emandako esleipena zuzena bezain ezkutukoa izan zela.

2002ko urtarrilaren 25ean, Larrabetzuko udalak Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egitea erabaki zuen. Aldaketa hori Golf Artxanda, S.A enpresako sustatzaileek eskatu zuten golf zelaia eta beronegaz batera hotela edo bizileku komunitarioa eraikitzeko erraztasun gehiago izateko. Behin betiko onespena 2003ko urtarrilaren 31an eman zion Bizkaiko Foru Aldundiak.

Golf zelaiek jendartean, ekonomian eta ingurugiroan eragiten dituzten kalteak eta herritarren artean sortzen duten ezinegona kontua hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak zein Larrabetzuko udalak, euren jokabidea zuritu guran, Golf Artxanda konplexua “ herritarron onurarako eta jendartearen interesekotzat” zela argudiatu zuten. Horrela kalifikatuta, gure Arau Subsidiarioak aldatu eta honako izendapena eman zioten: kirol-ekipamendu pribatuen sistema orokorra. Horrela izendatuta, erabilera pribatua eta dirua irabaztea beste asmorik ez duen instalazioak erabilera publikokoak diren beste batzuekaz berdintzen da, hala nola, frontoiagaz, Aretxabalagane errekagaz, medikuaren kontsultategiagaz edota herriko plazagaz.

Ostera, Larrabetzuko udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak herritar guztion intereseko eta erabilerarako legez izendatu zuten Golf Artxanda Konplexuak honako ondorioak ditu:

  • Berez mugatua den lurra neurri barik jaten du. Ondorioz, kalte itzelak eragiten dizkie ekosistemari, paisaiari eta nekarazaritza zein abeltzantzarako jarduerei. Ur kantitate itzelak kontsumitzen ditu ; lar erabiltzen dituzten belar-hiltzaileek, pestizidek eta ongarri ez-organikoek lur-azpiko urak kutsatu ditzakete ; ez ditu bertoko landare eta animaliak kontuan hartzen eta argi kutsadura sortzen du. Ez da golf zelaia etekin ekonomikoak ematen dituena. Etekin ekonomiko itzelak eman ditzaketenak, golf zelaiaren aitzakiapean edota atxikituta eraiki dituzten hotel, apartamentu, jatetxe, spa eta ostantzekoak dira. Aurretik zehaztutako kalteek gain, atxikitutako eraikin horiek beste kalte batzuk eragiten dituzte: Ez direnez lurraldeari egokitu, ondorio latzak izan dituzte: lurraldea zatitu eta desegituratu dute eta nekazaritza zein abeltzantzaren aztarna guztiak desagertarazi dituzte

·        Golf Artxanda Konplexuaren antzeko egitasmoak gutxi batzuek erabiltzeko eraikitzen dira. Bazkide egiteko 30.000 bat euro ordaindu behar dira.

·     Golf Artxanda Konplexuko promotoreek zor itzelak dituzte eraikinetan lan egin dute gremioekin.

Golf Artxanda konplexua osatzen duten eraikinei eta berauen erabilerei buruzko txostenak irregulartasunez eta legez kanpoko jokabidez beterik daude. Batetik, Larrabetzuko udaleko alkatetzak, apartamentuen salerosketei buruzko informazioa eta dokumentazioa ostondu zizkigun oposizioko zinegotziei eta bat-batean guztiz kontrakoa dioten bi txosten agertu ziren egun eta zenbaki berarekin… Ez udaleko teknikariek, ez alkateak, ez PNVk ez dute erantzun sinesgarririk eman.. Bestetik, gure ustean, alkatetzak ,  hotela eraiki ahal izateko arauei buruz egin duen irakurketa edo interpretazioa, ez dator bat araudiarekin. Alkatetzak egin duen interpretazioa, araudiak debekatzen duen helburua lortzeko asmoz egin du ( gehiago eraiki ahal izatea). Horrela, Hotel Golf Artxandari dagokionez, 9.000 m2 eraiki dituzte baina horietatik 3.795m2 baino ez dituzte konputatu. Gure arauen arabera, lurraren mailaren azpitik eraikitzen denetik, ez dira konputatuko aparkalekuak eta zerbitzu-instalazioak ( ura, gasa, elektrizitatea…), bai ostera, ostantzeko eraikinak. Hotel Golf Artxandan spa, kafetegia eta jantokia, besteak beste, lurraren mailaren azpitik eraiki dira, beraz, konputatu beharko lirateke. Halandaze, konputatu beharreko azalera 3.795m2 baino askoz gehiago litzateke eta ondorioz emandako lizentzia legez kanpokoa litzateke eta lizentzia udalak eman zienez udala litzateke orain eragindako kalteen arduraduna eta ondorioz kalteordain ekonomiko itzela ordaindu beharko lieke Hotel Golf Artxandakoei

Legina Goikoa baserrian eraikitatako jatetxeari emandako lizentzia edo baimenari dagokion txostena arauz kanpokoa izan da hasieran, garapenean zein amaieran. Larrabetzuko udaleko alkatetzaren arauz kanpoko kudeaketa horren ondorioz, erantzunkizun eta ardura politikoak exigitu behar ditugu. Eskaera hori honako argudioetan arrazoitu gura dugu:

·        Otsailaren 4an burutu zen ez-ohiko udalbatzarrean bertan, Legina Goikoa baserriari buruzko txosten juridikoa eskatu genuen, ahoz.

  • Otsailaren 18an, Asier Urgoiti  zinegotziak honako bi eskaerak egin zituen instantzia bidez udalean:

Ondoren aipatzen den dokumentazioa, udalbatzarretarako aretoan uztea:

- Hotel Golf Artxanda: Jatorrizko obra lizentziari buruzko txosten juridikoa.

- Legina Goikoa baserria: Jatorrizko lizentziari buruzko txosten juridikoa.

·        Hirigintza batzordeak ordutik hona egin dituen hainbat eta hainbat bileratan, bai Ezker Abertzaleko zinegotziak bai EB-ARALARekoak, Legina Goikoa baserriari buruzko txosten juridikoaren berri eskatu dute eta alkateak ezer jakingo ez balu legez erantzun izan du.

·        Abuztuaren 2an, EB/ARALARek, instantzia bidez, txostena berri eskatu zuen.

·        Irailaren 10ean,  Hirigintza batzordeetan parte hartu ohi duen EB-ARALAReko ordezkariak, beste gai askoren artean, Legina Goikoa baserriari buruzko txosten juridikoaz berba egin beharra proposatu zuen.

·        Irailaren 16an, txosten juridikoaren atzerapena ulertu ezinik,  Juan Manuel Basterretxea hirigintza batzordean dagoen gure zinegotziak, txosten juridikoa idazteko arduraduna zen Joseba Beristaini mezua idatzi zion:

Aupa Joseba:

Se limita el interes del presente email a poner en tu conocimiento que desde nuestro grupo politico consideramos que la demora en la emision del informe juridico relativo a la licencia de obras concedida al restaurante Hormaondo no tiene justificacion. Es por ello que te instamos a que lo emitas a la mayor brevedad posible, ya que nos parece esencial que los expedientes administrativos iniciados se cierren, o por lo menos queden bien encauzados antes de finalizar el presente mandato municipal.

Sin otro particular, recibe un cordial saludo.

Juan Manuel

Irailaren 16an bertan, honela erantzun zigun Joseba Beristain udaleko abokatuak:

Arratsalde on, Juan Manuel:

Recibo con estupor tu queja por el retraso injustificado en la emision de informe juridico en el expediente del restaurante Hormaondo. Las instrucciones recibidas desde la Alcaldia han sido en todo momento las de responder primeramente y con caracter prioritario el tema del hotel Golf Artxanda y solo despues entrar a analizar el expediente urbanistico cuya documentacion me fue facilitada tiempo atras.

No ha existido por lo tanto ningura demora, al menos voluntaria e imputable por esta parte, en la redaccion del dictamen, toda vez, insisto, que el mandato recibido desde la Alcaldia era el de cerrar previamente el confilcto con el hotel Golf Artxanda.

Significarte tambien que en esta semana me ha requerido el Alcalde para la elaboracion del trabajo.

Lamento muy de veras este desencuentro y me presto a dar cuenta de tu protesta a Tomas Ordeñana, asi como de la contestacion que te envio, con el ruego que aclare personalmente estas cuestiones con el resto de grupous, en evitacion de negligencias infundadas.

En lo que a mi corresponde me doy por concernido y comprometo la valoracion urgente del expediente para expresar despues mi opinion en derecho.

Ondo izan.

Joseba de Beristain

  • Udaleko aholkulari juridikoak irailaren 24an amaitu zuen txostena irailaren 28an helarazi zigun alkateak Beraz, 8 egunetan amaitu zuen txosten juridikoa udaleko arkitektoak. Gure taldeak otsailaren 18an eskatu zuen, duela 8 hilabete.Gure ustean, udaleko abokatuak nahikoa denbora izango zuen 8 hilabetean bai Hotel Golf Artxandari bai Legina Goikoa baserriari ( Hormaondo) buruzko txostenak egiteko. Baina alkateak Legina Goikoa baserriari buruzkoa egiteko agindua atzeratu eta atzeratu egin dio. Zergatik? Joseba de Beristain udaleko abokatuak bere txostenean dioenez, emandako lizentzia legez kanpokoa delako eta alkateak hori ezkutatu nahi izan duelako. Zergatik? Aurtengo abuztuaren 8an lau urte bete zirelako legez kanpoko obra lizentzia hori eman zitzaionetik eta legearen arabera 4 urte pasa ostean ez baitago legez kanpo emandako lizentzia hori zuzentzeko ezer egiterik.

 

  • Otsailean egin genituen salaketei arrazoia eman die udaleko abokatuaren txostenak. Bertan zehazten duenez, guk otsailean salatu legez, Legina Goikoa baserrin eraikitako jatetxean, gure Arau Subsidiarioek baimendutakoa baino 147,78m2 gehiago eraiki ziren. Halandaze, Legina Goikoa baserrian jatetxea eraikitzeko emandako baimena legez kanpokoa da.

Horregatik guztiagatik, Larrabetzuko udalak zera adierazten du:

1.- Larrabetzuko landa-ingurunea, nekazaritzarako zein abelazkuntzarako gorde eta babestu behar da. Larrabetzuko landa-inguruneak kulturari, jendarteari, naturari, ingurumenari eta herritarron oroitzapenei guztiz lotutako eremua osatzen duelako gorde eta babestu egin behar da. Landa-ingurunearen balio hori guztiz kontrajarrita dago Golf Artxanda konplexuaren antzekoekin. Bere garaian Golf Artxanda konplexua eraikitzeko baimena eman zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Larrabetzuko udalak besterik argudiatu bazuten ere, argi geratu da itzelezko iruzur sozial, ekonomiko eta ingurumen mailakoa izan dela. Aurrerantzean, udal honek ez du babestuko lurraren nortasun, aberastasun eta balio mugatuak deusezteko helburua duten egitasmo espekulatzailerik.

2.- Larrabetzuko udalak ez du ontzat hartzen gure Arau Subsidiarioak aldatzea gure lurretan hain eragin kaltegarria duten Golf Artxanda konplexuaren antzeko instalazioak baimentzeko.

3.- Larrabetzuko udalak jokabide okertzat jotzen ditu Golf Artxanda konplexuari dagozkion txosten guztien kudeaketarekin burututako irregulartasun, arauz kanpoko jokabide eta maltzurkeria guztiak. Legina Goikoa baserrian jatetxea eraikitzeko emandako baimenarekin gertatutakoa, aipatutako kudeaketa okerraren azken adibidea baino ez da eta argi frogatzen du interes pribatu eta espekulatzaileen beharrizanetara egokitutako kudeaketa izan dela, beraz, nahita burututako. Udal honek aurrerantzean neurriak hartuko ditu antzekorik gertatzeko aukerarik egon ez dadin.

4.- Larrabetzuko udalak salatu gura du, Golf Artxanda hotela eraikitzeko baimena ematerakoan, gure Arau Subsidiarioak oker aplikatu direla eta ondorioz lege-iruzurra eman dela. Izan ere, baimena emateko, gure Arau Subsidiarioen benetako zentzua, edukia eta garrantzia aintzat hartu beharrean, legez zegokiena baino gehiago eraikitzea eta lurzorua eraldatzea hobetsi zuten orduko udaleko arduradunek. Udal honek aurrerantzean Arau Subsidiarioen benetako zentzu, eduki eta garrantzia zainduko ditu.

5.- Larrabetzuko udalak hobetsi egingo ditu, eguneroko udalgintzan zein bidean dugun Hiri-Antolamendurako Plan Nagusi berrian, ingurumena iraunarazteko eta mugatua den lurra jagoteko politikak. Era berean, Larrabetzuko udalak baztertu egingo ditu  lurzoru urbaniezinarentzat ezin kaltegarriagoak diren egitasmoak bultzatzen dituzten irizpide politikoak eta erabat gaitzesten ditu Golf Artxanda konplexua eta antzekoak handitzeko hartutako erabakiak. Adibidez 2005eko HAPNaren abantzean hartutakoa, zeinetan Golf Artxanda konplexua 40.000m2 handitzea baimentzen baitzen.

Larrabetzuko Ezker Abertzalea

Larrabetzun, 2010eko azaroaren 3an

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.