Azaroaren 11ko ez-ohiko udalbatzarrean honako galderak luzatu genizkion alkateari eta harek, ez zituen erantzun. Azaroaren 25eko ohiko udalbatzarrean idatziz erantzun gura dituztela adierazi zuen. Badirudi Larrabetzuko PNVko ordezkariak ez direla kapaz bat-batean erantzuteko. Badirudi aholkulari teknikoen edota Sabin Etxeako aholkulari erdaldunen laguntza behar dutela Larrabetzuko gaiei erantzuna emateko.
BAIMENARI DAGOKIONEZ
- Udaleko arkitektoak idatziko txostenaren arabera 2006ko abuztuaren 8an eman zitzaien lanak egiteko baimena. Gure arauek debekatu egiten duten arren, arkitektoak bere txostenean, ez zuen indarrean zeuden eta Legina Goikoa baserria handitzea debekatzen duten Arau Subsidiarioetako eta Plan Bereziaren artikuluetako aipamenik egin. Ostera, Legina Goikoa baserria %25 handitu zitekeela idatzi zuen eta alkatetzak ontzat eman zuen txosten hori.
GALDERA: Zergatik ez zuen alkatetzan dagoen alderdiak,legeak agintzen duen eran, Legina Goikoa baserriaren lanei buruzko txosten juridikorik eskatu?
GALDERA: Zergatik ez zuen udaleko idazkariak abisu eman Gobernu batzordean obra horiek legez kanpokoak zirela ohartarazteko?
GALDERA: Zergatik eman zuen alkatetzak ontzat txostena? PNVko zinegotziek aztertzen dituzte udaleko teknikarien txostenak? eta txosten horiek azaldutakoa bere horretan onartzen dute? ez dituzte indarrean dauden araudiekin konparatzen?
PROZEDURARI DAGOKIONEZ
Ezker abertzaleak 2010eko otsailaren 4an eskatu zuen Legina Goikoa baserriari buruzko txosten juridikoa. Txostena udaleko abokatuari eskatzea alkatearen ardura da.
GALDERA: Zergatik agindu izan dio alkateak udaleko abokatuari txosten horren idazketa atzeratzea?
Hirigintza batzordean baten baino gehiagotan galdetu dugu zergatik atzeratzen zen abokatuaren txostena. Ostera, alkateak ez du egundo atzerapenaren azalpenik eman.
GALDERA: Zergatik ez du alkateak argi eta garbi azaldu, eskatu zaionean, zergatik agindu dion udaleko aholkulari juridikoari Legina Goikoa baserriari buruzko txostenaren idazketa atzeratzea?
Lehenago Legina Goikoa baserria zena eta egun Hormaondo jatetxea denaren inaugurazioa 2007ko otsailaren 16an izan zen. Bertan egungo alkatea eta alkateordea izan ziren.
GALDERA: Zelan da posible zabaltzeko baimenik gabeko eraikin baten inauguraziora joatea?
Infrakzio urbaniskitikoen erantzunkizuna dute:
1.- Baimena ematearen aldeko txostenari oneritzia ematen dioten teknikoek.
2.- Beharrezkoak diren txosten guztiak euki barik edo teknikarien iritziaren aurka, aldeko botoa ematen duten zinegotziek.
GALDERA: Alkatetzak ez ditu erantzunkizun horiek dakartzaten ondorioak aintzat hartu baimena eman aurretik?
[...] esta el PNV de haberlo hecho todo bien, mira por donde salen). En el blog de la izquierda abertzale ESANLARRABETZU aparecen esas simples preguntas que se trasladaran al próximo [...]