Zutik emakumeak! Herria kalera!

Abiapuntu gisa, emakumeon aurkako indarkeria, patriarkatuak erabili izan duen menperakuntza metodoa izanik, oraindik ere emakumeok gizonekiko jasaten dugun zapalkuntza egoeraren ondoriorik bortitzena izaten jarraitzen duela kokatu nahi dugu.

Emakumeok pairatzen dugun indarkeria, estrukturala denaren abiapuntutik, honen gaindipena, konpromiso politikoekin eta estrukturalak izango diren neurriekin soilik emango dela konbentzituta gaude.

Egungo jendartean, indarkeria kasuen jatorria ezkutatu nahi da, etxeko eremura mugatzen diren eraso bezala salduz. Aurkezten zaigun errealitate horretatik urrun, emakumeon aurkako indarkeria, bizitzako eremu guztietan ematen da: hasi eskolatik, lan eremuan jazarpena, etxean, kalean, jaietan… Beraz, diskurtso faltsu hori gainditu behar dugu, hortik ez baita etorriko gaiari benetako konponbidea emango dion formularik.

Egun hauetan egiten ari diren adierazpen instituzionalen gainetik, emakumeen aurkako indarkeriari aurre hartzeko martxan dauden lege, protokolo, orden eta akordio inter-instituzionalak, nahikoa ez direla eta ez direla praktikan jartzen ari salatu nahi dugu. Ezker Abertzaletik, emakumeok sufritzen ditugun egoera latzei, kudeaketa eraginkor eta momentuko erantzunik ematen ez dieten neurri guzti hauei aurre hartuko diegu.

Ezker Abertzaleak gauzatu nahi duen ALDAKETA POLITIKOA integrala izateko lanean dihardugu eta noski emakumeon eskubideen borrokatik hauen aitortzarako bidean, emakumeon aurkako indarkeriaren aurrean mobilizatzea eta honen gaindipenerako neurriak ezartzea izango da geure jardunaren ardatzetako bat.

Eremu honetan beste askotan bezala, herritarren, gizon eta emakumeen aktibazioa behar dugu, emakumeon kontrako indarkeria estruktural eta neurtuari aurre hartzeko. Ez dira kasu isolatuak, ez eta kasuistikara mugatzen direnak… egoera estruktural honi, herritarrok “Aski da!” esango dion erantzuna antolatu behar dugu.

Horretarako aukera izango dugu datorren, Azaroaren 25ean mugimendu feministak eta emakumeek deitutako mobilizazioetan parte hartuz.

Guztion ardura da, emakumeok sufritzen dugun indarkeria estrukturalari aurre egitea!
Azaroaren 25ean, guztiok kalera!!

Euskal Herrian, 2010eko Azaroaren 23an.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.