Golf Artxanda konplexuaren auzia hasi zenetik, Larrabetzuko PNVk heldutasun politiko eza eta mendekua erakutsi ditu.
Larrabetzuko udalean gehiengoa osatzen dugun Ezker Abertzaleako eta EB/ARALAReko ordezkariok irregulartasun, kudeaketa oker eta ezkutuko jokabideak frogatu eta salatu arren, PNV ez da gai izan bere jokaera onartzeko. Oraindik ez ditu ez Ezker Abertzaleko ez EB/ARALAReko ordezkariok egin dizkiogun galderak erantzun eta ez ditu gure salaketak egia ez direnik frogatu. Ez ditu dagozkion erantzukizun eta ardura politikoak onartu gura.
EB/ARALARek alkatearen dimisio eskaria proposatu zuenetik, PNVk mendeku gosez jokatu du. Hasteko, udaleko ordezkaritza guztiok ahoz onartuta genuen erabakia atzera bota du, legea aitzakia hartuta. Erabaki haren arabera, EB/ARALARek, zinegotzi bakarra izanda udal-batzorde guztietara joateko ezintasuna zuenez, botoa emateko eskubide barik bazen ere, zinegotzia ez beste ordezkari bat hautatu ahal izan zuen aipatutako batzordeetan parte hartzeko. Halandaze, duela hilabete arte, zinegotzia ez den EB/ARALAReko ordezkari batek udal-batzordeetan parte hartu du eta ez da ezelango arazorik egon. Ostera, EB/ARALARek dimisioa eskatu eta atoan, PNVko Tomas Ordeñanak, legearen aitzakiapean, EB/ARALAReko ordezkaria batzordeetatik bota egin zuen. Mendekuaren lehen adibidea.
Hurrengoa eta larriena, azaroaren 25eko udalbatzarrean gertatutakoa. Alkatearen dimisio eskaerari buruzko berbagaia eztabaidatzen hasi ginen. EB/ARALARek dimisioa eskatzeko arrazoiak azaldu zituen. Ezker Abertzalekook geureak azaldu genituen. PNVko Tomas Ordeñanak, alderdiaren izenean, zera erantzun zion udalaren gehiengoak eskatutako dimisioari:
Dimisioari ezetza emateko ezelango argudiorik eman barik, EB/ARALAReko zinegotziaren kontra jo zuen. Bere lana ez betetzea aurpegiratu zion, zinegotzi legez dagozkion ardurak ez betetzea egotzi zion eta abuztuan bere etxean obra ilegala egin izan salatu zion. Ezker Abertzaleko ordezkariok auzolotsa sentitu genuen. Ez genuen sinesten zelan izan daitekeen alderdi bat horren makurra, horren zantarra, zelan erantzun dakiokeen dimisio eskaera bati horrelako argumentuekin.
Ezker Abertzaleko ordezkariok ozen salatzen dugu PNVren eta alkatearen jokabidea eta argi helarazi gura diegu larrabetzuarrei ez dugula bat egiten antzeko jokabide politikoekin.
[...] a su labor, contra el concejal de DANONARTEAN-ARALAR-EB (D.A.E.). Podemos leer en el blog de la izquierda abertzale algunos otros detalles del espíritu vengativo del PNV. Trás la petición de dimissión del [...]