2011rako aurrekontuez

2011ko aurrekontuak abenduan onartu behar genituela esan dugu udalean ordezkatuta gauden hiru talde politikook, baina berriro ere abendua joan da eta oraindik alkatetzaren lehen proposamenari begira gagoz.

Alkateari dagokio aurrekontuen zirriborroa egitea. Teknikoen laguntzaz urtean izango diren sarrerak aurreikusi eta horren arabera gastuen egoera  zelan geratzen den diseinatuta ekarri ostean hasten da aurrekontuak egiteko prozesua. Hilabete  daroagu proposamen horren zain. Tartean ogasun batzordean hainbat lan aurreratu dugu:

  • Herritarren inkestaren emaitzak daukaguz eta horiek aintzat hartuta gastu arruntetan non eta zelan aurreztu erabaki dezakegu.
  • 2010eko gastu-sarreren egoera aztertu dugu.
  • Industria-guneko lurraren salmentarekin ia bi miloi euro daukaguz inbertitzeko eta zein gastu izan daitekeen egoki eztabaidatu dugu.

Ezker abertzalearen ustez alkatetzaren  gestio desegokiaren erruz, berriro ere aurrekontuak burutzea atzeratu egin da. Ondorioz, ziurrenik, atzerapenak aurrekontuen  diseinurako herritarren parte hartzea galarazi edo murriztu egingo du.

Hauxe da aurrekontuak burutzeko herritarren parte hartzerako gure proposamena:

2011ko aurrekontuak auzolanean

Herritarron parte hartzea bultzatzeko prozedura proposamena

Ogasun batzordeak

2010eko aurrekontuei buruz herritarren artean zabaldutako galdetegiaren emaitzak jakinarazi.

Egungo egoera ekonomikoaren analisi zehatza egin eta herritarrei jakinarazi ( Bersoaldeko industrialdeko lurrak saltzearen eragina)

Herritarrek aurrekontuen onarpenean parte hartzeko prozedura diseinatu eta adostu.

Udalak

Herritarrei aurrekontuetan parte hartzeko prozedura azalduko duen gutuna helarazi.

Aurrekontuetan zelan parte hartu daitekeen azalduko duen kartela zabaldu.

Udalak herri-batzarrak deitu: Balizko gaiak

Udalaren egungo egoera ekonomikoa.

2011rako gastu eta sarrera finkoak.

2008/2009 eta 2010erako onartutakoak eta egin barik daudenak.

2011rako lehentasunak.

Herritarren proposamenak jasotzeko bitartekoen eta epeen berri eman eta herritarren iritzia jaso.

Proposamenak egiteko epea zabaldu

Bitartekoak

Buzoiak: Aurrekontuetarako ekarpenetarako direla jakiteko ikurra izan dezakete.

Internet bidez

Udalaren webgunean

Helbide elektroniko jakin batean

Plazako panel elektronikoan epeak eta argibideak

Proposamenak jasotzeko epea bete ostean

Batzordeek

Proposamenak lehentasunen arabera sailkatu

Udalak

  • Aurrekontuak udalbatzarrean onartu
  • Herritarrei 2011rako behin betiko aurrekontuen barri emon.

Azaroaren 25ean onartu genuen udalaren funtzionamendurako araudi berriak ( AJA-ROF) hauxe dio udal aurrekontuak onartzeko eraz:

ROF:    SECCIÓN III.- PROCEDIMIENTO PARA LA APROBACIÓN DE NORMAS   GENERALES Y DEL PRESUPUESTO GENERAL DEL AYUNTAMIENTO.

ARTICULO 54

5. Se garantizaran los medios para la participación popular en la elaboración de los presupuestos municipales estableciendo para ello los procedimientos adecuados.

6. Se posibilitará la más amplia divulgación de los contenidos de los presupuestos definitivamente aprobados por el Pleno municipal.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.