Euskal Herriak Bere Eskolaren batzar irekia: Larrabetzurako baliogarriak izan daitezkeen ekarpenak

Euskal Herriak Bere Eskolak gonbitea luzatu digu.

Larrabetzurako oso baliagarriak izan daitezkeen proposamenak aurkeztuko direnez, hezkuntzan lanean zabizien guztioi deia luzatu gura dizuegu batzarrera joan zaitezien eta proposamenok Larrabetzura ekar dagizuezan.

Kaixo lagun!!

Iazko ikasturteari segida emanez, aurtengoan ere Batzar Irekia egingo da. Bertan, azken ikasturtean Hezkuntza Mugimenduaren baitan emandako hausnarketa aurkeztu eta honen filosofiari jarraiki, herriz herri zein ikasetxez ikastetxe hezkuntza arloan eman diren esperientzia esperdinak aurkeztuko ditugu.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalduntzean eman diren esperientzien berri emango digu; Hik Hasi-k herri ezberdinetan egin diren curriculum proiektuak azalduko dizkigute eta Bilgune Feministak Hezkidetza Gisa aurkeztuko digu. Bukatzeko, maila lokalean hezkuntza mugimendua aktibatzeko pausuen inguruko eztabaida emango dugu.

Zure ekarpena ezibestekoa da! Hezkuntza Sistema euskaldun eta herritar baten alde bildu eta herriz herri hezkuntza mugimendu sendo bat bultza dezagun!

EGUNA: Otsailaren 5a, Larunbata
LEKUA: La Bolsa, Bilbo
ORDUA: goizeko 9:30etan harrera, 10:00etan hasiera eta 13:30etan bukaera.

Informazio gehiago eskuratzeko jo gure webgunera!!!

Euskal Herriak Bere Eskola
http://www.euskaleskola.org

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.