Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren Abantzeari buruzko gogoetak ( I )

“Estudio K” enpresari  Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPN) erredakzio lana adjudikatu zitzaion, eta 2010eko irailaz geroztik horri dagokion Abantzearen elaborazio lanetan murgilduta gaude. Hirigintzako Kontseilu Sektorialak, Estudio K enpresarekin, aurkeztu duten hirigintza eredua aztertzeko egin dituen bileretan, eztabaida gehien sortzen duena planteatzen den etxebizitzen hazkundea da, berau, barne beharrizanei erantzuteko oso puztua eta proportzio-gabea delako. Horri gehitu egin behar diogu PTPak  kanpotik etor daitekeen jendearentzat egiten duen eskaintza oparoa.

Enpresa honek, orain arte, 3 dokumentu aurkeztu ditu:

  • Lehenengoa 2010eko urrian, HAPNren Abantzea, Abiapuntu Dokumentua deritzona. HAPNn inplikatuta dauden erakunde eta instituzioek prozesuari hasiera eman ahal izateko behar duten oinarrizko informazioa ematen du dokumentu honek. Horretan oinarrituta, Bizkaiko Foru Aldundiak 2011ko urtarrilaren 4an 24. zenbakia duen Foru-Agindua emititu zuen. Bertan HAPNren ingurugiro ebaluaziorako Erreferentziazko Dokumentua formulatzea erabakitzen da.

Estudio K-k egindako Abiapuntu Dokumentuan, plangintzarako 3 alternatiba aurkezten ditu:

    • 0 Alternatiba edo jarduera gabea. Aldaketarik ez gauzatzea planteatzen du.
    • 1 Alternatibak PNVk onartu eta oraingo agintaldiaren hasieran bertan behera utzitako Antolamendu Planak aprobatutako ekintzak berrartzea proposatzen du. Bertan 2013 urtean 1.800 biztanleko aurreikuspenekin, urte horri begira egiten zen etxebizitza eskaintza erreala gehienezko 735 eta gutxieneko 385 etxebizitzen tartekoa zen. Planak, azkenik, lurzoru urbano eta urbanizagarrian 510 etxebizitza egiteko aukera onartu zuen, baina urbanizagarria den nukleo ruraletako eta aurreko planetik aktuazioaren bat gauzatuta zeuzkatenak (egin barik egon arren) kontuan hartu gabe. Alternatiba honetan golf zelaia 40.000 m² handitzeko aukera ere ematen zen.
    • 2 Albernatiba: eskaintza errezidentziala gehieneko 1.094 eta gutxieneko 337 etxebizitzen artean jartzen da, 2018 urterako 2.160 biztanleko aurreikuspenarekin. Azalera: 105.218 m².

 

  • Abantzearen bigarren dokumentua 2010eko azaroan aurkeztu zen. Une honetako biztanleri datuak jatorritzat hartuta, 1.932 bizilagun, eta 2018 urterako 1.999, egiten duen etxebizitza eskaintza gehieneko 692 eta gutxieneko 342ren tartean jartzen du.

 

  • Hirugarren dokumentua, Abantzea, Kategorizazio Irizpideak eta Helburuak, 2010eko abenduan aurkeztu zen, behin-betiko bezala.

 

Lau alternatiba planteatzen ditu:

  • A Alternatiba: Etxebizitzen barne beharrizanak zehazterakoan hazkunde begetatiboa du kontutan (jaiotzak – heriotzak). Horrela, momentuko 1.960ko biztanle kopurua eta 2019rako 1.979koa kontuan izanda, egiten duen eskaintza errezidentziala gehieneko 650 eta gutxieneko 306 etxebizitzen tartean kokatzen du, 319 etxebizitzako aukera eginez, onartezina den dentsitate baxukoak (23 etxebizitza hektareako). Honek izugarrizko lurraren okupazioa suposatzen du: 100.673 m² proposamen berrikoak + 34.709 m² exekutatu barik daudenak oraingo arauetan.
    • B Alternatiba: Ados Consultinek egindako inkestan oinarritzen dela dio. Gaur egungo 1.960 biztanle eta 2019 urtean 2.107 biztanleko kopuruentzat, gehienezko-gutxieneko 811–461 etxebizitzetako tartea planteatzen du eta 531 etxebizitzaren aukera egiten du. Okupatutako lurraren neurria: 146.736 m² da (proposamen berriarentzat 112.027 m² + 34.709 m² oraingo Arau Subsidiarioetan garatu gabe daudenena).
    • C Alternatiba: Azken 12 urteetako biztanleriaren eboluzioa hartzen du kontuan. Momentuko 1.960 biztanleko kopurua eta 2019 urterako 2.212korako gehienezko-gutxieneko 939-589 etxebizitzetako tartea aurkezten du, eta 696 etxebizitzako aukera egiten du. Lurzorua guztira 192.170 m² (157.461 m² aukera berrirako + 34.709 m² aurretik datozenentzako).
    • D Alternatiba: Azken 10 urteetako biztanleriaren eboluzioa kontuan hartuta, oraingo 1.960 eta 2019rako 2.290 biztanle, 1.033-683ren tartean, 870 etxebizitzen aukera egiten du. Okupatuko lukeen lurra 239.019 m² dira (204.310 m² proposamen berrirako + 34.709 m² oraingo Arau Subsidiarioetan egin barik daudenak)

Aipatutako proposamen guztiak Bilbao Metropolitanoaren PTP delakoan oinarrituta daude. Larrabetzurako egiten den etxebizitza eskaintzarako, Plan honek bi konponente edo osagai kontuan hartzen ditu.

  • B konponentea. Barne oreka. Tarte zehatza proposatzen du, gehienezkoa eta gutxienezkoaren artekoa, hau da, 446 eta 96 etxebizitzaren artekoa. Tarte hau zehatza eta binkulatea edo loturapekoa  da.
  • C konponentea. Barne beharrizanak. Hurrengo urteetako bataz besteko famili tamainaren jaitsierak baldintzatzen du. Konponente hau Udalak kalkulatu behar du eta kontuan hartu behar ditu planaren errebisioa egiten den urte horretako eta plana indarrean izango den azken urteko famili tamaina eta biztanleria. Esponjamiento koefizientea ere zehazten du, 3 hain juxtu.

C konponentea = (- ) x 3

 

Kuantifikazio tarte guztiak B eta C -ren baturaren emaitza izango dira.

Ikerketa propiorik ez dagoenez PTP-ak berak zehazten ditu famili tamainak urteen arabera: 2010erako 2,62; 2011rako 2,60; 2018rako 2,43; 2019rako 2,40 …

Deigarria da erabili diren irizpideek agertu duten aniztasuna urtemugan izango den bizilagun kopurua zehazteko. Antza, denek dute tokia formula horretan PTP-ak ez duelako berak irizpide zehatzik ematen. Esaten duen gauza bakarra da Udalak kalkulatu behar duela. Beraz, ondoriozta dezakeguna da, hauek zein beste irizpide batzuk izan daitezkeela baliagarriak, esaterako, C-rentzat kopuru txikiagoa emango luketenak. Adibide legez, azken 16 urtean herriak izan duen hazkunde begetatiboa hartzen badugu, gerta daitekeena da hazkunde hau 0 edo negatiboa izatea zehaztu gura den urtemugarako eta bataz besteko famili tamainak behera egingo luke nabarmen.

Hau guztia esaten dugu, emandako alternatiba guztietan urtemugarako proposatzen diren etxebizitza kopuruen eta biztanle kopuruen artean ez dagoelako proportzionaltasun arrazionalik. Ez da behar horrenbeste etxebizitza. Plan Orokorraren abantzerako dokumentuan ezarri diren neurri bako etxebizitza kopuruak, hutsik daudenekin eta eraikita dagoen patrimonioan egin daitezkeenekin, herria bikoiztu egingo litzateke. Neurri bako hazkunde urbanistikoak lurra suntsitzea dakar, lurrari loturiko jarduera desartikulatzea, lotura sozialak eta komunitarioak galtzea, hau da, udalerriaren ezaugarri identitarioak galtzea.

Planifikazioak errealitatearen aurre-ezagutzan du bere oinarria eta ezagutza horren araberako eta lortu nahi diren helburuen araberako beharrizanen aurreikuspenak  egin beharko ditu.

Errealitatearen ezagutzak kontuan hartu beharreko esanguratsuak diren datu batzuk ematen ditu. Horietako batzuk abantzerako dokumentuan azaltzen dira:

 

  • Azken 10 urtean Larrabetzuko Arau Subsidiarioen arabera 220 inguru etxebizitza eraiki dira eta biztanleriak 400 lagunetik gora egin du. 2000ko urtarrilaren 1ean 1.537 bizilagun zituen Larrabetzuk eta 2010eko abenduan 1.960. Hazkunde handiena azken urteetan gertatu da. 2006ko urtarrilaren 1ean 1.663 bizilagun ziren Larrabetzun eta ostera 2010ean 1.917. Lau urtean 254 bizilagun gehiago.

 

  • Etxebizitza horien eraikuntzak ekarri du biztanleriaren gehikuntza nabaria baina baita etxebizitza hutsen kopuruarena ere. Gaur egun, 919tik % 24a baino arian gehiago da hutsik dagoen etxebizitza portzentaia, hau da, 220 etxebizitza.

 

  • 2006an, orduko kalkuluen arabera eta orduko egoera ekonomiko positiboaren arabera, PTP-ak 614 eta 264-ren arteko tartea zehazten zuen. Ez da zentzuzkoa ezta koherentea, gaur egungo egoera ekonomiko jakin honetan eta merkatu inmobioliario guztia geldi dagoen une honetan tartea handitzea.

 

  • Arau Subsidiarioetatik aparte badago ordenantza bat non ahalbideratzen den erabileraren aldaketa, hau da, lokala izatetik etxebizitza izatera aldatzea. Ordenantza honen helburutariko bat da lurraren erabilera arrazionalizatzea, lurra eskas daukagun altxorra delako eta hutsik dauden lokalak bere horretan egoten jarraitu beharrean komertzioa edota bestelako negoziorik ez delako martxan jartzen. Etorkizunari begirako Plan Orokorrak argi zehaztu beharko luke aldaketa hori egiteko aukera eta era berean saihestu lur berrien kalifikazioa eta okupazioa.

 

  • Gaur egun badaude ondare eraikiaren inguruan betetzen ari diren aktuazio batzuk hurrengo Plan Nagusiari erantsi beharko liratekeenak. Era honetan, hiri zoruko eraikuntzak aprobetxatuz etxebizitzen kopuruaren eskaintza handitu ahal izango da. Formula honen bitartez famili bakarreko etxebizitzak etxebizitza kolektiboak bihurtu ahal izango dira. Adb.: Eleizozte 7an (6 etxebizitza) eta 9an (6 etxebizitza), Andra Mari 25ean (2 etxebizitza) etab.

Era berean, lur ez urbanizagarrian dauden famili bakarreko baserri eta eraikuntzak bizimodu bikoak bihurtu daitezke.

 

  • DOTak  berrikuste prozesuan daude eskaintza erresidentzialaren kopuruaren irizpideak aldatzeko helburuz. Izan ere, Donostialdeko PTPko eskaintza erresidentzialaren kopurua nabarmen jaitsi da eremu funtzional honek osatzen dituen herri guztietan.

 

  • Estudio K-k 2011ko urtarrilaren 4ko 24. Foru Agindua jarraituz aurkeztutako erreferentzi dokumentua, Plan Nagusiari buruzko ingurugiro ebaluaketaren inguruan jasangarritasunaren irizpidea aipatzen du lurralde antolamendurako ezinbesteko baldintza bezala. Era honetan, aginduaren arabera :
    1. Antolamenduak beharrizanen azterketa zorrotza egin beharko luke. Jasangarritasuna irizpidea izanik, aurreikusi beharko da besteak beste, gaurko antolamenduaren barne dauden hiriko egoitza gunearen hazkundea, eremu urbanoaren erredentsifikazioa, dauden eraikinen konponketa eta hutsik dauden etxebizitzen erabilera.

Irizpide hauei jarraituz aurreikusitako hazkundearen baloreak egokiagoak izango dira.

    1. Erabilita eta kalifikatuta dauden lur eremuen erabilerari lehentasuna eman behar zaio. Era berean, nekazal lurrak eta zolo naturalak babestu beharko lirateke eraikitako ondarearen berriztapenari ere lehentasuna emanez.
    2. Dentsitateko hiri egitura bultzatu behar da, eraikuntza eredu bildua helburua izanik.
    3. Udalerriaren nekazaritza arloaren babesa egin behar da, nekazal zoruaren galera saihestuz.
    4. Urbanizagarri bihurtzeko aurkezten den ia lur guztiek Balore Estrategiko Zoru kalifikazioa dute. Horren arabera ez da egokia ikusten erabilera erresidentziala PTS Agroforestalaren irizpideak jarraituz.

 

Dokumentu honek adierazten du eskaintza erresidentzialerako aurreikusitako lurraren erabileraren hedapena altuegia dela. Beraz, hartu beharreko soluzioak oinarri sendoak izan beharko ditu. Era berean, beste alternatibak atzera botatzearen azalpen argia eman beharko da. Honen aipamena egiten da Abiapuntu Dokumentuan, zoruaren okupazioa 105.218 m²tan kalkulatzen baita. Behin-betiko Abantzearen Dokumentuan aurkezten diren zifrak altuagoak dira oraindik eta PTPak Larrabetzu preferentziazko nekazal-bilakaerako udala kontsideratzen duela kontutan hartu behar dela ere aipatzen da Dokumentu horretan.

 

Planaren berrikusketarekin lortu nahi diren helburuei buruz galdetzeaz gain, gure herriarentzat nahi dugun  lurralde ereduari eta eredu sozio-ekonomikoari buruz hitzekin beharko genuke. Larrabetzuko udalak galdera hauei erantzun bat emateko asmoz, herritarren iritzia eta nahia nagusituko den HAPN baten aldeko apustua egin du, hau da, herritarrak gure udalaren eraikuntzaren eta egituraketaren protagonista bihurtuko dituen HAPNaren aldeko apustua. Honetarako  prozesu parte-hartzaile bat martxan jarri zen; inguruari, kulturari eta historiari doitutako parametroetan egindako plana bermatuko zuen prozesua. Eta horrela izan da.

 

Parte-hartze prozesuaren ondorioen txostenean argi bereizten dira plan berriak lur-okupazioari eta hazkundeari begira  lortu beharreko helburuak:

 

Ø      Nekazaritza bultzatu. Lursail libreak bereziki erabili lehenengo sektorea indartuz.

 

Ø       Planaren indarraldian, eraikitakoa gaur egungo biztanle kopurua mantentzen laguntzeko bide izan daitela. Erantzun honekin ulertzen da eraikitako etxebizitza kopurua batezbesteko famili tamainaren txikitzearen ondorioz sortutako beharrizanak asetzeko izan behar duela.

 

Ø      Herritarren iritziz, zortzi urte barru biztanle kopurua 2000 inguruan egonkortu beharko litzateke..

 

Ø      Hutsik dauden etxebizitzei aparteko zerga bat ezarri. Erantzun honek etxebizitza hutsen merkaturatzearen nahia adierazten du modu honetan lurraren okupazioa saihestuz.

 

Ø      Lonjak etxebizitzak bihurtu. Eraikitako ondarearen gaineko jarduketaren alde egiten da.

 

Larrabetzuko biztanleriak jasangarritasunaren aldeko apustua egin du. Edozein proiektu jasangarritzat saltzen da. Jasangarritasunaren izenean aurkezten dizkiguten proiektuek lurzoruaren okupazio handia dakartzate, oinarrizko beharrizanak asetzeko baino askoz haratago doazenak. Hainbeste erabiltzen den “jasangarritasun” honek, edozein proiektu justifikatzeko erabiltzen den komodin gisako hitza izateari utzi behar dio eta planari zuzendutako proiektuetan benetan funtzionala eta hauteman daiteken zerbaitetan gauzatu.

 

Planifikatzeko orduan konpromiso instituzionala dago. Honetan oinarrituta, egin beharrekoaren bideak herritarrek markatutako helburuen araberakoak izan  beharko dira. Biztanleriaren esku-hartzea ezin daiteke benetako parte-hartze baten simulakro bihurtu plangintzaren prozedura teknokratikoa berretsiz. Udalbatzak parte-hartzearen testuinguruan HAPNren elaborazioan aholku lanetarako osatutako Hirigintza Kontseiluaren eginkizuna funtsezkoa da eta dinamika parte-hartzailearen bermea izan behar du. Eta udaletxean gizartearen ordezkaritza dutenei, herritarrekin hartutako konpromisoak bete daitezen jagotea dagokie, erabakiak haiek hartzen baitituzte.

 

Herritarrek ezarritako helburuen eta deskribatutako errealitatearen arabera planak egin beharreko aurreikuspenak honako hauek lirateke:.

 

Ø      Etxebizitza hutsen merkaturatzeko helburua duten aurreikuspenak. Plangintzatik kanpo gelditzen diren beste udal-erabaki batzuekin osatu beharko lirateke: sentsibilizazio kanpainak, aholkularitza,  tasak,…

 

Ø      Lehenago aipatutako eraikitako ondarearen gaineko jarduketak.

 

Ø      Lurzoru berriaren okupazioa txikitu, hektareako etxebizitza kopuru handiago eta eraikuntza berri gutxiago..

 

Ø      Nekazal lurzoruaren babesa.

 

PTParen arabera 2018rako batezbesteko famili tamaina 2.43koa dela kontsideratuz, gaur egungo etxebizitza parkea osatzen duten etxe kopurua (920 gutxi gorabehera) plangintzaren urtemugan aurreikusitako beharrizanei erantzuna emateko beste direla ulertzen dugu. Datu hau kontuan hartuta eta Plan Orokorrak eraikitakoaren gainean jarduteko aukerak areagotu behar duenaren ustean gaudelako, eraikitze berriko etxebizitza eskaintza gehienez 200 etxebizitzatan kokatu beharko litzatekeela uste dugu.

 

Beste alde batetik oso deigarria suertatzen da Andra Mari 23an dagoen eraikinari emandako trataera. 2010eko azaroko Abantzearen II. Eranskinean Ondare Zerrendan agertzen da beste eraikin batzuekin batera babestu beharreko legez,  baina 2010eko abenduko dokumentuan eraikin hau desagertu egiten da III. Eranskinetik, Kultur Ondasun Katalogotik. Kontseiluko bileran Andra Mari 23ko eraikinaren desagertzea bi ideietan justifikatzen dute:

 

Ø      Kontraesankorra litzateke ekainaren 27ko 123/2000 Dekretuarekin non elementu diskordante izendatzen den, Larrabetzuko Uriko Kaskoa Multzo Monumental moduan izendatzen denean.

 

Ø      Abantzearen fasean aurkitzen gara, eta planaren erredakzio etapa honen helburuetariko bat giza eztabaida sortzea da.

 

Planteamendu honi dagokionez, ondorengo arrazonamenduak egin nahi ditugu:

 

    • 123/2000 Dekretuak batzen dituen ondasun zerrendak eta babes mailak ez dira itxiak, behin-betikoak ezta alda ezinak. Aipatutako Dekretuaren 3.2 artikuluak zera dio: “Babes Erregimen honetan oinarrituta garatuko den hirigintza planeamenduan proposa liteke ondasunak babesteko mailak aldatzea eta ondasun-zerrendak moldatzea, baina, horretarako, ondasunen babes-maila aldatzeko komenigarritasuna eta arrazoiak azaldu beharko dira aurretiaz”

 

o       Zerrenda baten aldaketa  proposatzeko kontuan hartu behar dugu elementu horrek babes beharra duen. Horregaitik eta  berezitasun kultural, historiko eta patrimonialak   dituen eraikina delako babestu beharrekoa dela uste dugu. Eta horren arabera Abantzearen III. Atalaan egon beharko luke.

 

o       Berezitasun ugariko eraikina dela esaten dugunean hurrengo lerroetan aurkeztuko ditugun dokumentu eta aktuazioetan oinarritzen gara:

 

-         Indarrean dauden Arau Subsidiarioetan babestu beharreko Ondare Kulturatzat hartzen da.

 

-         Bizkaiko Foru Aldundiak 1993an editatutako Larrabetzuko historia eta ondare patrimonialari buruzko monografikoan Larrabetzuk duen monumentuzko patrimonioaren barne hartzen da.

 

-         Larrabetzuko Hirigune Historikoa Multzo Monumentala izendatu orduko lanetan, eraikin honi babes partziala eskeintzen zitzaion fatxadak babestu behar zirela kontsideratzen zelako. Ostean, Multzo Monumentalaren deklarazioaren amaierako dokumentuan, ziur aski eraikinaren balioekin zerikusirik ez duten presioak eta motibazioak direla medio, elementu diskordantearen kaifikazioa hartu zuen.

 

-         2010eko abenduaren 28an Hori Baien egindako obrak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko teknikariak egindako ikuskatze bisitan interes handiko eraikina zela esan zuen. Adierazpen hauek ezker abertzaleko hirigintza zinegotziaren eta udal arkitektoaren aurrean egin zituen.

Abantzearen fasea eztabaida sozialerako aproposa bada, eraikin honetarako egokiena den egoeratik has daitela, hau da, kultura-ondorean babestu beharreko elementuen artean egonda. Ez dira bakarrik ondare eta kultur arrazoiak aurrean esandakoa justifikatzen dutenak, baita horrenbesteko garrantzia duten gizarte izaerako arrazoiak ere.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.