Hiri Antolamendurako Plan Nagusia: Kontseiluari buruzko gogoeta

Ez da erreza  gaur egun bizi dugun sistemaren azpikerietan ez jaustea. Sasi-demokrazia honetako  agintariek eskura dituzten estrategia eta baliabide guztiak erabiliz (komunikabideak,…)  posiblea zer den eta zer ez inposatu gura digute eta jendartea osatzen dugun norbanakoak gerriko estu batean itotzen gaituzte. Sistema honen helburuetariko bat jendartea  geldiaraztea da, lokartzea, mutu bihurtzea, iritzirik emateko aukera barik uztea, jendarte indibidualistagoa sortzea, erabakien aurrean eztabaida soziala etetea,… Eta konturatu barik iritzia emateko, parte -hartzeko  aukera bakarra hauteskundeak bilakatzen dira, baldin eta estatu demokratiko bati buruz mintzatzen bagara. Ezkerreko ikuspegitik hau onartezina da.

Larrabetzuko Ezker Abertzaleak, PNV-k 2007an onartutako Hiri Antolamendurako Plan Nagusia  EB-Aralarrekin batera atzera bota zuenean eta Hirigintza Kontseilua sortzeko proposamena egin zuenean, beste gauza batzuen artean,gerriko estu honen kontrako jarrera adierazi nahi zuen. Herriaren etorkizuna herritarren eskuetan jarri nahi genuen eta gauzak hórrela  Kontseilua  sortu eta oraindik amaitu ez den ibilbide luzea hasi genuen. Helburua, garbi: Larrabetzu larrabetzuarrekin egitea.

Hasierako parte-hartze prozesuan aurrera eramandako ekintzak interesgarriak badira ere, faltan bota ditugu eztabaida bultzatuko zuketenak, eztabaidak ikuspuntu desberdinak entzuteaz gain,  erantzuteko aukera ematen duelako, baita norberak daukan ideia edo ustea zabalduteko ere. Txotx-kafearen esperientzia txalotzekoa izan zen nahiz eta eztabaidarako galderak hutsalak, azalekoak izan. Gogora  ekarri nahi dugu ere Ados Consulting  enpresak egindako ikerketaren emaitzak azaltzeko ekitaldian, herritarrei soilik Adosek berak erantzuteko galderak egiteko aukera eman zitzaiela, modu honetan ere eztabaidari ateak itxiz. PNVk eta EB-Aralarrek eztabaida sozialari uko egin diote. Zergatik? Zeren beldur dira?

Dena  den, Ezker Abertzaleak Kontseiluarekin bat egiteko konpromiso sendoa hartu zuen eta orain arte horrela izan da, nahiz eta kasu batzuetan Kontseiluak hartutako erabakiekin kritiko izan.

Uda partean lehiaketa publikoaren bidez  Hiri Antolamendurako Plan Nagusia idazteaz arduratuko den talde erredaktorearen kontratazioa egin zen, Estudio K hain zuzen ere .

Hortik aurrera zer? Zertan ari da Kontseilua? Dagoeneko  Aurrerapen edo Abantzea udalean dago nahiz eta oraindik onartu ez den. Urritik hona Kontseiluaren lana talde erredaktorearekin batzea izan da eta entregatutako dokumentoen gainean ondorioak ateratzea: Urriaren 19an Abiapunturako dokumentuaren gaineko lehenengo ondorioak, azaroaren 23an bitarteko jarraipen batzarra, abenduaren 21ean abantzearen esposizioa eta otsailaren 1ean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren gainekoa.

Nahikoa? Badirudi Kontseiluaren egitekoa horretara mugatu dela. Baina Kontseilua ez genuen sortu parte-hartzea bultzatzeko, larrabetzuarron iritzia kontuan hartuko zela bermatzeko eta aholkularitza lanetarako?  Ezker abertzaleko Hirigintza Kontseiluko  kideak behin eta berriro adierazi dugu, Kontseilua ez dabilela bere papera betetzen.

Eta orain ikusi ahal izan dugu, herritarron interesen gainetik beste batzuk daudela: Estudio K enpresak aurkeztutako abantzean hazkunde erresindentzialaren gainean egindako proposamenak ez datoz bat parte–hartze  prozesuan batutako larrabetzuarron iritziekin. Emaitzak modu desberdinetan ulertu daitezkela uste dugu, baina Estudio K-k aurkeztutako proposamenak neurrigabekoak, gehiegizkoak dira. Gauza bat argi dago, Larrabetzuarrok jasangarritasunaren aldeko apustua egin dugu eta honek ez du interpretazioetarako tokirik  uzten.

Eta fase honetan ikusten ari gara Kontseilua albo batera utzi nahi dutela. Kontseiluak ez du iritzirik emateko aukerarik, Kontseilua ez zen osatu erabakiak hartzeko baina bai alternatibak udalbatzari emateko  eta lehen aipatu dugunez herritarren  nahien bermatzaile lanak egiteko. Estudio K-k  lehiaketa publikorako aurkeztutako proposamenean, argi adierazten du bezeroa aurkeztutako lanarekin konformatuko ez balitz baldintza guztiak bete arte berregin beharko litzatekeela . Guk argi daukagu bezeroa herria dela eta kasu honetan Kontseiluak protagonismo berezia hartu beharko lukeela nahiz  eta azken erabakia  udaleko ordezkari politikoen esku egon.

Amaitzeko, zera adierazo gura diezuegu larrabetzuarroi:

  • Ezker abertzalekook etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogu
  • Oztopoak oztopo Kontseiluan lanean jarraituko dugu, demokrazia parte-hartzailean sinesten dugula frogatu dugulako .
  • Abantzearen fase honek berebiziko garrantzia duenez , herritarren partaidetza sustatzeko ahalegin berezia egingo dugu.

Erantzun bat “Hiri Antolamendurako Plan Nagusia: Kontseiluari buruzko gogoeta” postean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.