Otsaileko plenoa

Sortu Larrabetzu Hirigintza Kontseilu Sektorialaren funtzioak zehaztu ziren gure taldeko 4 zinegotzi eta EB-Aralarren zinegotziaren aldeko 5 botoekin. EAJ-PNVko 4 zinegotziek kontran bozkatu zuten. Zehatz-mehatz Kontseiluak Larrabetzurako Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren lanketan eta idazketan honako funtzioak izatea proposatu gura dugu:

  • Bere erabakiz zein udalaren aginduz, txostenak idaztea.
  • Plan Nagusiaren edukiei buruzko iradokizunak eta proposamenak egitea.

Plana onartu behar duen administrazioari aurkeztu zaizkion baina plana behin betiko onartzeko ebazpenean aintzat hartu ez diren proposamen eta alternatibei dagokienez, zergatik onartu ez diren adierazi beharko da.

Studio K enpresak aurkeztutako Larrabetzuko Hiri Antolaketarako Plan Nagusiaren (HAPN) aurrerapen-proiektuan aldaketa batzuk egitea onartu zen, gure 4 boto eta EB-Aralarren botoarekin. EAJ-PNV-ren 4 zinegotziek kontran bozkatu zuten.

Hona hemen onartutako aldaketak:

  • Aurrerapen-proiektuan agertzen den D proposamena (870 etxebizitza berri egitea proposatzen duena) kentzea.
  • Larrabetzun aktuaziorik ez egitea, hau da, Larrabetzu orain dagoen bezala uztea jasotzen duen proposamena debaterako sartzea.
  • 200 etxebizitza berri eraikitzeko proposamena debaterako sartzea.
  • Andra Mari 23ko eraikina, Hori Bairen lokala, Planaren aurrerapenean berriro sartzea.

Horren ostean, EAJ-PNV-k Plan Nagusiaren aurrerapen-proposamena bere horretan onartzea  eta argitaratzera bidaltzea proposatu zuen.

Proposamen hau atzera bota zen. Bozketan EAJ-PNVren aldeko 4 botoak izan zituen eta 5 kontra: gure 4 botoak eta EB-Aralarren boto bakarra.

Gure herrikoa den Endika Perez gaztea eta berarekin Izpuran itxialdia egiten ari diren beste 7 gazteen aurka dagoen euro agindua deuseztatzea eskatzen zuen mozioa onartu zen, gure 4 boto eta EB-Aralarreko botoarekin. EAJ-PNV-ren 4 botoak kontrakoak izan ziren.

Hasierako mozioaren testuan EB-Aralarrek proposatutako aldaketa  bat, esaldi bat gehitzea, onartu zen.

Hortaz gain, Biscaytik fundazioarekin hitzarmena egin du udalak, herritarrek udalean egin behar dituen hainbat tramitazio internet bidez egin ahal izateko. Pausoak betetzen joan ahala informazio zehatzagoa emango dugu gai honetaz.

Erantzun bat “Otsaileko plenoa” postean

  1. [...] podemos leer en esanlarranbetzu, en el pleno del pasado jueves se trato una propuesta para modificar el avance del plan general. Se [...]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.