Larrabetzuko andrazko guztiei gonbitea

Etzi, martxoaren 11n, Herri-programa 2011 ekimenaren aitzakiz, emakumeen arloko mintegia burutuko dugu, 18:00etatik 20:00etara Hori Baien.

Mintegiak bi atal nagusi izango ditu:

1.- LAB sindikatuko emakume arloko arduraduna den Zaloa Ibeasegaz berbaldia izango dugu. Berbagaia : Zer eragin dute azken lan eta pentsioen erreformek emakumeongan?

2.- Herri-programarako emakume arloan proposatu gura ditugunei buruzko eztabaida burutuko dugu. Eztabaidarako gidoi lez, honako proposamenak mahai-gaineratuko ditugu:

Udalak bitartekoak jarri behar ditu emakumeenganako era guztietako diskriminazioak desagerrarazteko. Era berean, genero berdintasuna lortzea helburu duen politika integrala ( esparru guztietan eragiten duena) garatu behar du, emakumeok pairatzen ditugun diskriminazio egoera guztiei aurre egingo diona eta asistentzia hutsera mugatuko ez dena. Ezinbestekoa deritzogu politika hori diseinatzean eta praktikan jartzean, Larrabetzuko emakumeon iritzia era iraunkorrean jasotzeari.

Gure proposamena

  • Genero berdintasun ikuspegia udalgintzaren arlo guztietara zabaltzen dela bermatzea.
  • Egungo udalaren emakume eta gizonen Berdintasun Planak jarraipena izango duela bermatzea.
  • Hurrengo Berdintasun Planaren diseinuan, larrabetzuko emakumeen parte hartze zabalagoagaz osatzea.
  • Larrabetzuko emakumeon kontseilua martxan jarri eta bultzatzea emakumeon iritziak, beharrak zein proposamenak batzeko.
  • Larrabetzuko gizonok ere genero berdintasunean inplikatzea bultzatzea.
  • Indarkeriaren biktima diren emakumeen babeserako protokoloa osatzea.

Proposamenok eztabaidarako gidoia izango dira eta batzen garenon artean ekarpen, kritika, zalantza, galdera eta gura beste proposamen jaso ostean, 2011ko Herri-programarako proposamena osatuko dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.