Martxoan gagoz eta oraindik ez gara 2011ko aurrekontuei buruz eztabaidatzen hasi. Urteko aurrekontuak, urtea amaitu baino lehen onartu behar dira eta alkatetzan dagoenaren ardura da epe horiek beteko direla bermatzea. Alkatetzan dagoen alderdiarena da aurrekontuez eztabaidatzeko lehen proposamena aurkeztearen ardura. Alkatetzan dagoenarena da batzordeak sasoiz biltzeko deia luzatzeko ardura.
Larrabetzuko Ezker Abertzaleak, alkatetzan dagoen alderdiak ezer egiten ez zuela ikusita, 2010eko abenduaren sartu zuen udalean, 2011ko aurrekontuak herritarren iritziagaz batera adosteko honako proposamena:
2011ko aurrekontuak abenduan onartu behar genituela esan dugu udalean ordezkatuta gauden hiru talde politikook, baina berriro ere abendua joan da eta oraindik alkatetzaren lehen proposamenari begira gagoz.
Alkateari dagokio aurrekontuen zirriborroa egitea. Teknikoen laguntzaz urtean izango diren sarrerak aurreikusi eta horren arabera gastuen egoera zelan geratzen den diseinatuta ekarri ostean hasten da aurrekontuak egiteko prozesua. Hilabete bat daroagu proposamen horren zain. Tartean ogasun batzordean hainbat lan aurreratu dugu:
Herritarren inkestaren emaitzak daukaguz eta horiek aintzat hartuta gastu arruntetan non eta zelan aurreztu erabaki dezakegu.
2010eko gastu-sarreren egoera aztertu dugu.
Industria-guneko lurraren salmentarekin ia bi miloi euro daukaguz inbertitzeko eta zein gastu izan daitekeen egoki eztabaidatu dugu.
Ezker abertzalearen ustez alkatetzaren gestio desegokiaren erruz, berriro ere aurrekontuak burutzea atzeratu egin da. Ondorioz, ziurrenik, atzerapenak aurrekontuen diseinurako herritarren parte hartzea galarazi edo murriztu egingo du.
Hauxe da aurrekontuak burutzeko herritarren parte hartzerako gure proposamena:
2011ko aurrekontuak auzolanean
Herritarron parte hartzea bultzatzeko prozedura proposamena
Ogasun batzordeak
2010eko aurrekontuei buruz herritarren artean zabaldutako galdetegiaren emaitzak jakinarazi.
Egungo egoera ekonomikoaren analisi zehatza egin eta herritarrei jakinarazi ( Bersoaldeko industrialdeko lurrak saltzearen eragina)
Herritarrek aurrekontuen onarpenean parte hartzeko prozedura diseinatu eta adostu.
Udalak
Herritarrei aurrekontuetan parte hartzeko prozedura azalduko duen gutuna helarazi.
Aurrekontuetan zelan parte hartu daitekeen azalduko duen kartela zabaldu.
Udalak herri-batzarrak deitu: Balizko gaiak
§ Udalaren egungo egoera ekonomikoa.
§ 2011rako gastu eta sarrera finkoak.
§ 2008/2009 eta 2010erako onartutakoak eta egin barik daudenak.
§ 2011rako lehentasunak.
§ Herritarren proposamenak jasotzeko bitartekoen eta epeen berri eman eta herritarren iritzia jaso.
Proposamenak egiteko epea zabaldu
Bitartekoak
Buzoiak: Aurrekontuetarako ekarpenetarako direla jakiteko ikurra izan dezakete.
Internet bidez
§ Udalaren webgunean
§ Helbide elektroniko jakin batean
Plazako panel elektronikoan epeak eta argibideak
Proposamenak jasotzeko epea bete ostean
Batzordeek
§ Proposamenak lehentasunen arabera sailkatu
Udalak
- Aurrekontuak udalbatzarrean onartu
- Herritarrei 2011rako behin betiko aurrekontuen barri emon.
Azaroaren 25ean onartu genuen udalaren funtzionamendurako araudi berriak ( AJA-ROF) hauxe dio udal aurrekontuak onartzeko eraz:
ROF: SECCIÓN III.- PROCEDIMIENTO PARA LA APROBACIÓN DE NORMAS GENERALES Y DEL PRESUPUESTO GENERAL DEL AYUNTAMIENTO.
ARTICULO 54
5. Se garantizaran los medios para la participación popular en la elaboración de los presupuestos municipales estableciendo para ello los procedimientos adecuados.
6. Se posibilitará la más amplia divulgación de los contenidos de los presupuestos definitivamente aprobados por el Pleno municipal.
[...] en ESANLARRABETZU.ORG, la situación de los presupuestos del [...]