Martxoko udalbatzarra: HAPN eta Torturak

Martxoaren 31an burututako udalbatzarretik, honako bi gaiok aipatu gura ditugu:
- HAPN ( Hiri Antolamendurako Plan Nagusia) : Otsaileko udalbatzarrean erabaki genuena eztabaidatu zen PNVk ez baitzuen onartu udalaren gehiengoak erabakitakoa ( abantzean 0 alternatiba, 200 etxebizitza alternatiba, D alternatiba kentzea) eta Beristain abokatuari txosten juridikoa eskatu baitzion ( Beristain bera eta semea ESTUDIO K enpresarentzat ari dira lanean) . Hau da, abantzearen barruan sartzea edo anexo moduan eranztea.
Gogoratu dezagun ESTUDIO K enpresak aldaketa horiek egiteagatik 19.000 € eta hilabete bateko epea eskatzen dituela. Hori eskatzea, enpresaren txantaia maniobra hutsa da: Alde batetik, planteatzen zaizkien aldaketak egiteko, hilabetea baino askoz gutxiago behar delako eta bestetik, diru aldetik, proposamenaren %10 gehitzea astakeria delako. Zer egin du ESTUDIO K? Ezinezkoa eskatu. Zergatik? PNVko alkateak erantzun dezala.  ESTUDIO K enpresak elkarlana baino oztopoak gurago dituenez, abantzea idazteko lehiaketarako aurkeztu zuen eskaintza aztertzea erabaki genuen eta konturatu ginen eskeintzan, ESTUDIO K-k argi esaten zuela abantzea erredaktatzeko behar ziren aldaketak guztiak egingo zituela, Udalak abantzerako dokumentua onartu arte. Hauxe berbarik berba ESTUDIO K-ren eskaintzak dioena:  “El documento definitivo se presentará a la Administración, quien emitirá un informe con los aspectos a modificar o corregir. En el caso de que de que así lo requiera, se deberá rehacer el avance hasta cumplir todos los requisitos………..”
Halandaze, ESTUDIO K enpresak eta PNVk, otsaileko udalbatzarrean gehiengoak erabakitako onartu beharko luketela uste dugu.
Hala ere, martxoko udalbatzarrean hauxe erabaki genuen:  Idazkariek pliegoa (kontratua) eta Estudio K-K aurkeztutako eskaintza  aztertuko dituzte eta guzti hau argitzeko, datorren eguenerako batzarra burutuko dugu enpresarekin.
Udalaren gehiengoa torturaren aurka.
- Ezker Abertzalekook aurkeztutako torturaren kontrako mozioa eztabaidatu genuen.  EB-Aralarrekoen eskariz, lehenengo puntuan aldaketa bat egitea onartu genuen. Tortura berbagai izan genuen aurreko udalbatzarrean egin genuen bezalaxe, Gernikako akordioaren puntu bat sartuta,  udalean gehiengoa garenok, mozioa onartu egin genuen.
Mozioa T.A.Tri eta espainiako gobernuaren ordezkaritzari bidaliko diogu.
PNVk kontra bozkatu zuen.

MOZIOA

LARRABETZU herriko UDALBATZAK, Madrilgo Entzutegi Nazionalaren aginduz buruturiko azken operazioetan, atxilotuak eta inkomunikatuak izan diren herritarren  tortura salaketen aurrean,  ERABAKITZEN DU:

1.Giza eskubideekin, indarkeria behin betirako  baztertzearekin eta bakearekin udalak hartutako konpromezua berresten dogularik eta konponbide demokratikoa ahalbidetuko duen prozesu baten alde lanean jarraitzeko asmoz beharrezkoa deritzogu  atxiloketa eta torturaren bidearekin amaitzea.

2. Gobernu espainolari zein Gobernu frantsesari, gatazkaren konponketaren bidean urratsak eman ditzaten eskatzen diegu. Mantentzen duten politika errepresiboa alboratuz,  bake eta demokrazia eszenatoki batera iristeko urrats zehatzak eman ditzaten eskatzen dugu. Eskaera irmoa egin nahi diegu darabilten politika errepresiboa alboratzeko, helburu politiko garbiekin buruturiko atxiloketak, euro aginduak eta Tortura alboratzeko.

3. Justizia Ministerioari zein EAEko Parlamentuari, azken atxilotuek denuntziatutako tortura kasuak argitzera etorriko den ikerketa sakon eta egiaztagarria abiatzea eskatzen diegu. Honela, atxilotutako pertsonen eskubideen defentsa bermatu eta funtzionario publikoen eskutik eratorritako edozein  ardura eta erantzukizuna argitzea eskatzen dugu.

4. Euskal Herriko Torturaren Aurkako Taldeak, Nazioarte mailan Giza Eskubideen alde lanean ari diren hainbat erakunderen babesarekin zehaztu duen Torturaren ezabaketaren aldeko 10 puntutako aldarrikapenarekin bat egiten dugu eta berauen aplikazioa exijitzen  diegu dagokien erakunde publikoei.

1.- Inkomunikazioaren amaiera eta berau onartzen duten arauen desagerpena.

2.- Atxilotuen eskubideak murrizten dituzten arau guztien desagerpena. Zehazki Prozedura Kriminaleko Legearen 520 eta 527. artikuluen ezabaketa.

3.- Entzutegi Nazionalaren eskumenen desagerpena eta epaile naturalaren eskubidea bermatzea.

4.- Atxilotu guztiek konfiantzazko mediku baten bisita pribatua edukitzeko eskubidea, bai komisarian zein auzitegian.

5.- Atxiloketa aldi osoa irudi eta soinu bidez grabatua izatea, eta grabazio horiek defentsako abokatuen eskura egotea.

6.- Atxilotu guztiek beraiek izendatutako abokatu bat izateko eskubidea bermatu eta errespetatzea eta honekin elkarrizketa pribatu bat izateko eskubidea bermatzea.

7.- Egun zabalik dauden tortura kasu guztiak eta iraganean inolako ikerketarik egin gabe eta bidegabeki itxi zirenak era eraginkorrean ikertu behar dira eta horien epaiketa burutu.

8.- Tortura delitua preskribaezina bihurtu, eta bere garaien ezarri ez ziren salaketak jartzen direla bermatzea.

9.- Torturapean lortutako deklarazioetan oinarritutako epaiketak eta beraien  ondorioak baliogabetzea.

10.-Torturatu guztiek beharrezkoa duten asistentzia mediku, juridiko eta psikologikoa jasotzen dutela bermatzea.

5.Mozio hau Espainiako Gobernu Delegazioari eta Torturaren Aldeko Taldeari igorriko zaie

Larrabetzun., 2011ko  martxoak  24

Erantzun bat “Martxoko udalbatzarra: HAPN eta Torturak” postean

  1. [...] leído en ESANLARRABETZU.ORG lo sucedido en el último pleno municipal. Además hemos hablado con algunas concejalas para que [...]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.