
Datorren urriaren 27an, Euri lehorra dokumentala ikusteko aukera izango dugu Larrabetzun. TV3 telebista katalanak ekoiztutako dokumentalean, nazioartean bake prozesuetan dabiltzan mediadore eta fazilitadoreei buruzko lana da. Galdakaoko Gorka Espiauk zuzendutakoa. Bertan besteak beste Brian Currinek Euskal Herriko prozesuari buruz egiten duen gogoeta agertzen da.
Dokumentala eta hitzaldia
Dokumentala ikusi ostean, Paul Rios eta Ana Mezogaz solasaldia izango dugu.
- Paul Rios Lokarriko kidea da, eta bake prozesua bultzatzeko ahaleginean ibili da aspaldi honetan. Gertutik jarraitzen ari da prozesu osoa, eta harreman estua du Nazioarteko Harreman Taldea zein Brian Currinegaz. Donostiako Bake Konferentziaren lekukoa izan da.
- Ana Mezo ezker abertzaleko militantea da, gaur egun Nazioarteko lanean buru belarri dabilena. Ezker abertzaleak nazioartean egiten duen lanaren garrantzia eta aspaldiko hileetan egon den agendari buruz berba egiteko aukera izango du, Nazioarteko Bake Konferentziak gaur egun duen garrantziaz ere arituko da larrabetzuarra.
Bakeprozesua.org | basquepeaceprocess.info
Gogoratu, dokumentala eta hitzaldia.
Urriaren 27an, eguena
arrastiko 19:00etan Anguleri kultur Etxean

[...] Rios Lokarriko kidea eta Ana Mezo Ezker abertzaleko Nazioarteko batzordeko kideak berba egingo dute Larrabetzuko hitzaldian. Nazioarteko lanak, egungo egoeran izan duen garrantzia eta aurrera begira prozesuak aurrera [...]