Kanpaina handia egin du Amaiur koalizioak. Egunez egun, ekitaldiz ekitaldi, herriz herri eta auzoz auzo. Kanpaina militante bat, militanteek egindako kanpaina.
Azken ekitaldia Bilbon, Iñaki Antiguedad berbetan
Zubiak eraikiz
Herriz herri, hurbildu, zabaldu, joan, etorri, agurtu, ekin, sortu, jarraitu… Zubiak egitea, sortzea da gure helburua. Konponbidea bilatzea, Euskal Herri osoa bake eskenatoki batean jartzea, gure eskubideak onartzea, erabakitzeko eskubidea gauzatzea… herri libre bat osatzea.
Hauteskunde hauetan, barriro be, gure gaitasuna eta indarra erakutsi ditugu, domekan hautesontzietan ikusiko dana.
Euskal Herri osoan egin dugu kanpaina, baina mapa honek adierazten duenez, munduko leku askotan eraiki dira zubiak.

Bideoak, argazkiak, kantak, ekitaldiak, belodromoa, frontoiak, plazak… izan dira lekuko. Eta Euskal Herria bera testigu.
