Gazteek azken hilabeteetako jarraipenak, jipoiak eta bahiketak salatu dituzte

GAZTE BAT GEHIAGO EZ JAZARTUA

Behin baino gehiagotan esan dugu momentu historikoa bizitzen ari dela Euskal Herria eta horren lekuko da egungo testuinguru politikoa. Estatu espainol eta frantsesak ezarritako marko zatikatzaileen agorpena geroz eta nabarmenagoa den bitartean, geroz eta ozenagoa da, herri honen hitza eta erabakia errespetatzeko aldarria. Gazteok urte luzeetan konpromisoz antolatu gara pertsona askez osatutako herri aske bat eraikitzeko. Eta erronka politiko berrien aurrean ere, erantzunkizunez jokatuko dugu.

Euskal Herriaren aitortzara bidean, ezinbestekotzat jotzen dugu eskubide zibil eta politikoak bermatzea. Gaur hemen bildutako gazteok, ordea, lehenengo pertsonan bizitako eskubide zibil eta politiko horien urraketak salatzera gatoz. Gogor arbuilatu nahi dugu, Euskal Herritarron nahiaren kontrako norabidean kokatzen diren hurrengo gertaerak.

Azken hilabeteetan onartezinak diren eraso ugari pairatu ditugu. Jarraipen iraunkorrak, telefono bidezko mehatxu deiak, jipoiak, birtxazko galdeketak eta orduetako bahiketa izan dira gure egunerokoa baldintzatu nahi dutenak. Jakin badakigu gertaera hauek ez direla berriak, gazteria beti egon baita errepresioaren jomugan. Atzera begiratu eta azken urteetan atxilotutako, torturatutako, espetxeratutako edo zerrenda beltzetan agertutako gazte andana ikusi besterik ez dago.

Gazteok gure gain dugu Euskal Herriko prozesu demokratikoa muturreraino egikaritzearen ardura eta lan politiko hori baldintzatu asmoz, estatuek martxan dute makinaria errepresibo guztia. Pertsona eta subjetu politiko bezala deuseztatzea eta gazteon artean beldurra hedatzea besterik ez dute bilatzen horrelako presio mekanismoekin. Historiak erakutsi digu, ordea, ez dutela lortu eta orain ere, ez dute lortuko.

Inoiz baino arrazoi gehiagorekin arbuiatzen ditugu horrelako gertaerak. Onartezina da konponbide politikoa gauzatu asmo dugun une honetan gazteon kontrako jazarpena. Dei egiten diegu holako gertaerak pairatzen dituztenei publiko egin eta salatzera. Era berean, gure helburu politikoetan berretsi eta borrokan jarraitzeko hautua egina dugu. Ez duzue lortuko herri honen motore den gazteria itzaltzea, gurekin jai duzue!

Euskal gazteria aurrera!

http://topatu.info

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.