
Amaiur Madrilen argi eta garbi mintzatu da. Argi adierazi du ze asmo dituen legegintzaldi honetarako. Zubiak eraikitzea dela helburua, eskua luzatu dio Raxoiri, Euskal Herrian bizi dugun momentu politiko hau baliatu dezan, irtenbidearen alde.
Arretaz ari dira jarraitzen Espainian eta mundu osoan une honetan gertatzen dena. Guk geuk be, adi jarraitu behar dogu, mezua entzun, zabaldu, eztabaida sozializatuz.
Iñaki Antiguedad eta Amaiur osatzen duten diputatu guztiak lanean ari dira dagoeneko, Madrilen zein Euskal Herrian.