http://ezkerabertzalea.info/
Ezker Abertzaleak atzo Madrileko Diputatuen Kongresuan izandako inbestidura saioa baloratu nahi du, bertan Amaiurrek agertutako prestutasuna eta Gobernuko lehendakari berriak, Mariano Rajoyk, emandako erantzuna.
Lehenik, azpimarratu nahi dugu Amaiurrek agertutako borondatea gure herrian ireki den erresoluzio prozesuari bere ekarpena egiteko, baita Madriletik bertatik ere. Amaiurrek bere borondatea erakutsi du elkarrizketarako, izaera polítikoa eta historikoa duen gatazkaren soluzioen bidean aurrera egiteko baliagarri izango den elkarrizketarako borondatea hain zuzen.
Hala bada, Mariano Rajoyk eta PPk Amaiurren enplazamenduari emandako erantzuna eta erakutsi duen jarrera inmobilistak euskal jendartearen gehiengoan dezepzioa sortu du. Euskal jendarteak borondatea eta jarrea eraikitzailea eskatzen ditu gure herrian ireki den aro berriari erantzunez.
Euskal jendartearen gehiengoarentzat, Mariano Rajoy ez da egon gure herrian ireki den egoera polítiko berriak eskatzen duen neurrian.
Mariano Rajoyk Amaiurren enplazamenduari honela erantzun dio “No le debemos nada a Amaiur” (Ez diogu deus zor Amaiurri). Hala da, ez diote ezer zor Amaiurri, baina Amaiurrek ere ez dio ezer galdatu.
Bestalde, Españiar estatuak zor historiko bat du Euskal Herriarekin. Estatuak Euskal Herriari zor dio bere nazio nortasunaren aitortza eta herri izanagatik zor zaizkion eskubideak. Hori da Amaiurrek, euskal jendartearen izenean, atzo bertan Madriden eskatu ziona espainiar gobernuko buruari.
Era berean, Estatuak democrazia zor dio euskal jendarteari, zehatz mehatz democrazia zor dio, ez besterik, euskal jendarteak libreki eta demokratikoki dagozkion eskubideak egikaritzeko.
Espainiar Estatuak mendeetan Euskal Herriarekin enfrentatu duen gatazka politikoaren erroa izan den ukazioaren estrategia bertan behera utzi behar du.
Atzokoan Amaiurreko diputatuek Madrileño Diputatuen Kongresuan egin bezala, ezker abertzaleak PP enplazatzen du gaur behingoan konponbide prozesuari heldu eta gatazka behinbetiko gainditzeko aukera historikoa aprobetxatu dezan.
Horrela bada, espainiako gobernu berriari dei egiten diogu Donostian burututako Nazioarteko Bake Konferentziako adierazpena bere egin dezan.
Borroka armaturik gabeko egoera bizi dugu eta ETAk argi adierazi du desarmerako eta konfrontazio armatuaren zikloaren amaiera definitiborako borondatea. Gure aburuz, PPk aukera historikoa du konfrontazio armatuaren zikloaren behinbetiko amaierari erantzunkizunez aurre egiteko, ezin du aukera hau galdu.
Gure ustetan hau da euskal jendartearen gehiengoaren nahia: biolentziazko konfrontazioaren gainditze definitiboa, eta baita bere ondorio guztiena ere, preso eta errefuxiatuen etxeratzea, gure herriaren desmilitarizazioa eta ETA antolakundearen desarmea.