Konponbidearen alde, atxiloketarik ez! Patxi askatu!

http://ezkerabertzalea.info/

Ezker Abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba, Bilgune Feminista, Eleak, LAB, STEE-EILAS, ESK, Etxerat, Herrira, ESAIT eta gazte independentistek adostutako testua:

Patxi Gomez 1989an espetxeratua izan zen. Ortuellakoak ia 20 urte pasa ditu kartzelan, 1989tik 2009ra bitartean. 2002an, kondenaren hiru laurdenak bete zituenean, askatasuna lortu zuen, baina urte bat eta lau hilabete askatasunean egon ostean berriro atxilotu eta espetxeratu zuten. Defentsak sarturiko errekurtsoa zela medio, 2009ko apirilean berriz askatu zuten, eta urte horretako abenduan Auzitegi Gorenak 10 urtez luzatu zion zigorra. Beraz, zigorra beterik 2006an kaleratua behar zuen arren, Gorenak 197/2006 doktrina ezarri zion eta 2018ra arte luzatu zion kondena.

Hortaz, zigor beraren baitan hiru aldiz atxilotua izan da Patxi eta, Gorenaren irizpide honen arabera, 30 urtera luzatu diote Patxiri zigorra. Bizi arteko zigorra faktikoki ezartzen duen irizpidea da honakoa, preso politikoei salbuespenez aplikatzen zaiena. Dagoeneko 70 baino gehiago dira neurri honekin beren zigorra luzatua ikusi duten presoak.

Bizi arteko zigorra onartezina da giza eskubideen ikuspegitik. Askatasunerako oinarrizko giza eskubidea urratzeaz gain, ondorio fisiko eta psikologiko larri eta konponezinak eragiten ditu pertsonengan.

Horrez gain, Euskal Herrian irekitako bake eta konponbiderako aukerak zabalik dauden honetan, Espainiako gobernuak presoen oinarrizko eskubideak urratzen jarraitzen du. Presoen oinarrizko eskubideei prezioa jartzen ari zaie, eta hori oinarrizko giza eskubideen aurka doa.

Euskal jendartearen gehiengoak preso politikoen aurka aplikatzen diren muturreko neurriak desaktibatzea eskatzen du. Hala erakutsi du behin eta berriro jendarteak, mobilizazio handien bidez, bai eta alderdi politiko, sindikatu eta eragile ugarik ere. Patxi Gomezen aurkako zigorra indargabetzea exijitu zuten Ortuellako udalean PSE, PNV eta EA alderdiek, 2010eko urtarrilean eta atzo bertan, Patxiren askatasuna eskatu behar izan zutelarik. Aski nabarmena da gaur egun PPk soilik defendatzen duela euskal preso politikoei aplikatzen zaien kartzela politika. Gainera, euskal jendartearen borondate eta nahiaren aurka eusten dio jarrera horri.

Argi dago Euskal Herriak konponbidea nahi eta behar duela, argi dago Euskal jendarteak urteetan pairatu dugun egoera gainditu eta gatazka behin betiko konpontzea aldarrikatzen duela. Bide horretan, esan beharra daukagu Patxiren atxiloketa eta Espainiako gobernuak presoekiko mantentzen duen politika ez datozela inondik inora bat Euskal Herriaren nahiekin.

 

Laburpen hitzak , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.