Erantzuna gure esku: Greba Orokorra

EZKERABERTZALEA.INFO

Aurreko asteetan ere behin baino gehiagotan esan dugunez, Aralar, Alternatibak, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak beharrezkoa eta nahitaezkoa deritzogu PPko Gobernuak krisiari aurre egiteko aitzakiarekin egiten ari den murrizketei erantzuna ematea. Erantzuna maila guztietan gainera, erakundeetan eta arlo politikoan, baina baita kalean ere.

Iragan larunbateko manifestazioak baloratzeko eman genuen prentsaurrean esan genuen bezala, gure ustez Euskal Herrian badaude greba orokorra bezalako herri mobilizazioak egiteko baldintza eta arrazoiak.

Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoari aurre egin eta gizartea kolpatzen ari den krisi ekonomikoa gainditzeko subiranotasun politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko kalera irtetea beharrezkoa dela uste dugu.

Espainiako Gobernuaren lan harreman eta ekonomia arloetako politikak egungo egoerara ekarri gaituen sistema bizirik mantendu eta kapital handiaren mozkinetan galerarik ez egotea du helburu. Eta hori egiteko lan eta gizarte eskubideak eta zerbitzu publikoak murrizten dituzte.

Eta egoera honen aurrean, lau alderdiok gure konpromisoa eta borondate politikoa agertu nahi diegu Euskal Herriko gizarteari, langileei bizi dugun sistemaren krisi larri honi aurre egiteko eta egoera gainditzeko proposamena egiteko.

Horregatik, eta Euskal Herriak ematen duen erantzuna pairatzen ari garen erasoaren tamainakoa izan behar dela ulertuta, Aralarrek, Alternatibak, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak babes osoa ematen diogu martxoaren 29rako ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deitutako greba orokorrari.

Azken urteotan, Eusko Herriko langileriaren eskubide sozial eta laboralen defentsan irmo aritu da euskal sindikalgintza. Aurreko hiru greba orokorretan egin moduan, bertan gauden eragile politikook euskal jendarte osoari deia luzatzen diogu, greba orokorrean parte hartuz, aldaketa politiko eta sozialeko motor bihur dadin.

Horrela, gure iritziz greba orokorrak eta mobilizazioak, erantzunetik harago doazen tresnak izan behar dute, justizia sozialean oinarrituriko eredu sozio-ekonomiko alternatibo baten eraikuntzan aurrera pauso bihurtuaz.

Murrizketa sozial larrien egoera honi erantzun irmoa eman behar diogu. Eta era bateratuan egin behar dugu, alderdiak, sindikatuak, eragile sozialak zein jendartea bat eginik. Bakoitza bere esparrutik eta era koordinatuan, ahal den neurrian indarrak bilduz murrizketei aurre egin eta alternatiba bat artikulatzeko.

Lau indar politikook ezinbesteko jotzen dugu benetako alternatiba sozio-ekonomikoa artikulatzea. Oinarrian burujabetza politikoa eta ekonomikoa izango dituen alternatiba eta eredu berri bateranzko bidea urratuko duena. Egoerari buelta emango dion alternatiba hezur-mamitu behar dugu, horretarako, geure marko sozial eta laborala lortu arte burujabetzan sakonduz.

Helburu horrekin, Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak, martxoaren 29ko greba orokorrarekin bat egitearen batera, justizia sozialean eta eredu iraunkor berri batean oinarritutak

 

Laburpen hitzak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.