Gaurko ohiko plenoan HERRIRAk aurkeztutako mozioa eztabaidatu da.
Mozioan hau eskatzen zan.
MOZIOA
1- Larrabetzuko Udalak euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea eta ezartzen zaien salbuespeneko kartzela politika indargabetzea aldarrikatzen du:
- Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak kaleratzea.
- Isolamendua eta bakartzearekin amaitzea.
- Kartzela zigorraren 3/4 beteta duten presoak kaleratzea.
- 197/2006 Sententzia ( Parot doktina) indargabetzea eta berorren
ezarpenaren ondorioz kartzela zigorra luzatua izan duten presoak
kaleratzea.
- Dispertsio politika bertan behera uztea eta euskal preso politikoak Euskal
Herrira ekartzea..
2- Larrabetzuko Udalak akordio hau Eusko Jaurlaritzako Barne eta Justicia
Sailari eta Frantzia eta Espainiako Barne eta Justzia Ministerioei
komunikatuko die.
Honez gain, Larrabetzuko Udalak aurreko aldarrikapenak lortzeko inplikazio aktiboa hartzea erabakitzen du eta horretarako akordio hauek onartzen ditu:
1- Larrabetzuarrei dei egitea, Udalaren komunikazioetarako ohizko bitartekoak erabiliz, eskubide hauek aldarrikatzeko hileko azken barikuetan burutzen diren konzentrazioetan parte hartu dezaten .
2- Udalak, Larrabetzuko “Herrira”rekin batera, apirilako azken barikuko konzentraziorako deia egitea..
3- “Euskal preso eta iheslariak etxera” lema duen banderola ipintzea udaletxeko balkoian.
ETA HONEN AURREAN, LARRABETZUKO PNVek KONTRA BOZKATU DAU!!!.
Euren textu bat aurkeztu deurie eta honen kontra bozkatu deurie.
LOTSAGARRIA LARRABETZUKO PNVren JOKAERA.