PLAN OROKORRAri buruzko aldizkaria. Hemen irakurri ahal dozuz ezker abertzalearen proposamen zehatzak.
PLAN OROKORRAri buruzko aldizkaria. Hemen irakurri ahal dozuz ezker abertzalearen proposamen zehatzak.
Jatabekoako buruk arazoak dituen batek erre zituen, Zarauzkoak eta Gasteizkoak mozkorkeriatan zebiltzan batzuk, Bilbokoak, bertako udaltzaingoaren arabera, bandalismoaren ondorio. Ostera, ezer frogatu orduko, daturik izan orduko, denak Ezker Abertzaleari kontu eske. Zergatik ote?
BERRIA egunkaritik
Analisia
Pello Urzelai
Ezer ez da dirudiena. Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusi ohiaren gogoko esaldietako bat da, urte askotako eskarmentuan oinarritutakoa. Filosofia horrek, politika kontuetan, zuhurtziaz jokatzea eskatzen du, presarik gabe eta berehalako balorazioen gurpilean erori gabe. Ez da ohiko portaera, azken egunotako zaborrontzien erreketa eta bestelako erasoekin gertaturikoak erakusten duenez. Izan ere, ekintza horien jatorri eta intentzioaren inguruan zalantza bat baino gehiago izan arren, politikari batzuek presaka ibili dira kale borrokatzat jotzeko eta gaitzespenen gurpilari heltzeko.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berak ohartarazi zuen joan den larunbatean balorazioak «informazioa egiaztatu ondoren» egin behar direla. Halaber, larunbateko ohar hartan, Herrizaingo Sailak argi utzi zuen Zarauzko gertaerak «ganberrismo eta gehiegizko alkohol kontsumoaren ondorio» izan zirela, Ertzaintzaren txostenaren arabera. Baina Ares sailburua agertu zen astelehenean, eta Herrizaingo Saila eraso guztiak kale borrokatzat jotzen hasi zen, hori justifikatzeko informazio zehatzik eman gabe. Zarauzko kasuan agertutako zuhurtzia desagertu egin da. Irakurtzen jarraitu