Filed under askatasuna

Egin dezagun bidea, Zamudion

egin dezagun bidea, Zamudion
Azaroan, egin dezagun bidea, azken bariku berezia Zamudion. Ibon Meñika, gazte independentista, preso ohia gure artean.
Iluntzeko 8etan Zamudion.

Bilbo be, kolosala izango da

Gogoratu bide batez, urtarrilaren 7an, inoizko manifestaziorik handiena egin gure dala Bilbon, preso eta iheslarien alde. Euskal Herrian, egun hau kolosala izango da. Horretarako, gu guztion indarra eta atxikimendua behar da. Emoizu zure izena be.
kolosala izango da

Laburpen hitzak , , , ,

Hemen ez da torturatzen

Portu eta Sarasola torturatzeagatik zigortutako guardia zibilak absolbitu egin ditu Auzitegi Gorenak

No se torturó a Igor Portu y tampoco a Mattin Sarasola. Sus lesiones se produjeron durante la detención, salvo, quizá, el enfisema de Portu (una costilla clavada en el pulmón), que no se sabe cómo se produjo, aunque quizá se debió a que durante su traslado en el Patrol policial llevaba la cabeza agachada. Éstas son las conclusiones del Tribunal Supremo, que tumbó ayer la sentencia de la Audiencia Provincial de Gipuzkoa y, en consecuencia, absolvió a los cuatro agentes de la Guardia Civil condenados por esos hechos. El ahogamiento en el río a Portu fue, simplemente, una mentira.
Portu torturatu ostean, hospitalean
Portu eta Sarasola informazio gehiago.
El supremo absuelve a los guardias civiles de torturar a Portu y Sarasola

Laburpen hitzak , , , ,

Epaiketa politikorik ez. Gaur manifestazio nazionala Donostian

Epaiketa politikoak bertan behera uzteko eta guztiontzat eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko burutuko dugun manifestazioan parte hartzeko deia luzatu gura dizuegu.

Gaur, 17:30ean, Antigua auzotik hasita.

ESKUBIDE GUZTIEN ALDE: ILEGALIZAZIORIK EZ!

Maiatzak 3.

Larrabetzuko plazan, arrastiko 8retan konzentrazioa.

Laburpen hitzak ,

Euskal Herriarentzat Normalizazioa.

GARA.

Los agentes políticos, sociales y sindicales que suscriben el Acuerdo de Gernika realizaron ayer un llamamiento a la ciudadanía vasca para que el sábado 2 de abril vuelva a marchar por las calles de Bilbo y reivindique que se den «pasos efectivos hacia la normalización de toda actividad política en Euskal Herria». Con el fallo del Supremo sobre Sortu, subrayaron, el Estado español «ha pretendido hacer fracasar el proceso de paz y normalización política abierto».

BERRIA:

EAJ ez da izango manifestazioan.

Larunbatean izango da martxa, Bilbon, Gernikako Akordioak deituta. ”Hauteskunde bezperetan beste marka politiko baten ekitaldi batera joatea kontraesana litzateke”, esan du Egibarrek. Otsailaren 19an herritar talde batek deitutako manifestazioan ere ez zen izan EAJ.

Laburpen hitzak ,

Torturarik ez! Otsailak 13 Mobilizazio eguna

Torturarik ez!.

Otsailaren 13an burutuko den torturaren aurkako eguna dela eta burutu dira protestak.  Joxe Agirre torturapean hil zela 30 urte beteko dira igande honetan

Laburpen hitzak

EIDER ASKATU!. Gaur arrastiko 19.30etan konzentrazioa plazan.

Atzo EIDER ZURIARRAIN atxilotu zeurien Lapurdin. Larrabetzun bizi zan bere bila Espainako indar armatuak bila etorri zirenean.

Atxiloketa salatzeko, GAUR ARRASTIKO 19.30etan KONZENTRAZIOA PLAZAN.

BERRIA:

Frantziako Poliziak Eider Zuriarrain (Bilbo, 1979) atxilotu du gaur , Urruñan, 08:40ean. Espainiako Poliziarekin elkarlanean egin du operazioa, eta ustez ETAko kide delako atzeman dute. Gaur arratsaldean Paueko (Frantzia) epailearen aurrera eraman dute, eta honek kartzelara bidali du. Asteartean izango du euroagindu saioa, Pauen.

Guardia Zibilak 2010eko otsailean Ibai Beobide ustezko etakidea atxilotu ondoren Zurriaranek ihes egin zuela dio Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak. Bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen orduan Auzitegi Nazionalak.

Beobide Asteasu eta Villabona artean atxilotu zuten (Gipuzkoa), eta ondoren abiatutako polizia operazioan hainbat herritarrek torturak salatu zituztela gogorarazi du AAMk. Ordutik, Lapurdin bizi izan da Zuriarrain, Urruñan, AAMk esan duenez. “Erabat bizitza publikoa izan du, eta bertako ikastola batean lanean aritu da. Gaur goizean lanera bidean zela atxilotu dute”, jakinarazi du AAMk. Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartean ordezkapen bat ari da egiten, irakasle lanetan.

AAMk atxiloketa salatu du, eta “Euskal Herrian ireki den egoera berrian Frantziako Gobernua erakusten ari den jarrera tamalgarria” dela esan du. “Espainiako Gobernuak ezarritako irizpide errepresiboen menpe lanean jarraitzen dute Frantziako epaile eta poliziek, gaurko atxiloketak erakusten duen bezala”, gaineratu du.

Laburpen hitzak ,

Urtarrileko azken barikua

ETXERAT.INFO:

Mari Feli Etxeandiak hilabeteko azken ostiraletan presoen alde mobilizatzeko beharra azpimarratu du Info 7 irratian:

Entzun hemen AUDIOA (Info7 irratia)


Mari Feli Etxandia:

Egin dezagun bidea

Iparorratza aktibatu du euskal jendarteak. Norabidea markatuta, urratsak eta bidea egiteko unea da. Fase berria, garai aldaketa, arazo zaharrak konpontzeko beta historikoa. Zama eta lana bizkargainean, ederra lortu daitekeen uzta.

Arnasa behar du aro berri honek eta horretarako ezinbestekoa da espetxe politika eta bere ondorioekin amaitzea. Ehunaka dira preso politikoak, ehunaka dira herbesteratu eta deportatuak. Mendeetan luzatzen den gatazka baten ondorio, konponbidearen aurpegi.

Muturreko egoerak pairatzen, euren eskubideak urratuta eta xantaiari aurre eginez. Aski da esan du euskal jendarteak. 64.000 lagunek urratsa eman zuten iragan den urtarrilaren 8an. Orain, bidea egiteko unea da. Bilboko manifestazio erraldoia etzen portua izan, norabidea markatu zigun mobilizazioa baizik.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.