Gaur herrietan mobilizazioak.
Zapatuan denok Bilbora!.
Larrabetzuko plazan 16.00etan Bilbora joateko.
Lehenik eta behin, Ezker Abertzaleak bere elkartasun osoa adierazi nahi die bart gauean Guardia Zibilak atxiloturiko bederatzi euskal herritarrei eta bere lagun eta senideei. Ezker Abertzaleak atxiloturiko lagunen berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna exijitzen du.
Guardia Zibilaren eskutik atxilotuek jasan dezaketen tratuaren inguruan duen ardura sakona adierazi nahi du Ezker Abertzaleak. Inkomunikazioa eta tortura eskutik heldurik doaz eta espainiar indar polizialen egoitzetan euskal herritarrek tratu txarrak eta torturak jasatea ohikoa izatea da dugun arduraren oinarria.
Irailaren 11rako oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko deituriko manifestazioen debekuaren moduan, polizi operazio hau Euskal Herrian irekitzen ari den fase politiko berriaren aurkako sabotajea da. PSOE gerra estrategia batean lerrokaturik dago eta Euskal Herrian bakerako eta gatazka politikoaren konponbide demokratikorako irekitzen ari den aukera zapuztu nahian dabil.