Filed under Barriek

Herrira jaio da!

Herrira.org.

Herrira sortu da. Euskal Herrian hutsik dauden aulkiak betetzea da bere xedea. Zentzu honetan, helburu honekin bat egiten duten herritar guztiei espazio eraginkor bat eskaintzera gatoz, eremu ezberdinetatik eta konpromiso ezberdinekin, eginahal honetan ahalik eta indar gehien batzeko.

Gure helburuekiko aldekotasun jarrerak dituzten herritarrekin eta eremu guztiekin batera lan egin nahi dugu, hauei entzunez, elkarlana bultzatuz, mugimendu parte hartzaile eta zabal bat eratuz.

Gure helburuekiko aurkakotasun jarrerak dituzten herritarrekin eta eremu guztiekin ere lan egin nahi dugu. Hauen kontzientziak ukitu nahi ditugu, hauen jarrerak aldatu, gaurko aurkakotasunak biharko aldekotasun bihurtu daitezen.

Herrira sortu da. Hau ez da aktibista kopuru zehatz bateko mugimendua. Hau preso eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahi duen herri mugimendu da. Herrira gehiengo zabal baten nahia antolatzera dator, nahi hau mobilizazio bihurtzera, helburu hau egia izan dadin lan egitera. Herritarren ahotsa eta ekintza da Herrira. Denok gara Herrira.

Urtarrilaren 7an Bilbon burutu zen mobilizazioa erreferentzia argia da preso eta iheslariak etxeratzeko lanean. Hilabeteetako lanaren emaitza izan da manifestazio kolosala. Presoen gaia eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko baliagarria izateaz gain, gizartearen konpromisoaren erakusleiho izan da. Argazki horrek bide bat erakusten du, preso eta iheslariak herriratzeko egiten ari garen bidea.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak ,

Aurrekontu parte hartzaileak 2012

Larrabetzuko Udalaren Web gunetik aterata:

 

 

“Datorren otsailaren 2an, arrastiko 7etan Angulerin. Ogasun Batzordeak partehartzaileen iradokizunak eta ideiak batuko ditu.”

 

Larrabetzuko  Ezker Abertzaleak  udalaren dinamika barriagaz bat egiten dau eta Otsailaren 2an Angulerira joateko deialdia zabaltzen dau.

Herriari eman hitza.

 

 

Laburpen hitzak ,

Otsailaren 11: “ERANTZUNA gure esku ERABAKIA”

http://ezkerabertzalea.info/

Mundu mailako krisi sistemiko baten aurrean gaude. Ongizate sistema, elikadura, ingurumena, bizitza baldintzak eta giza eskubideen urraketa eta xahutzea herrialde desberdinetan etengabe ematen ari da.

Europan eta Euskal Herrian eraikuntza eta ekonomia espekulatiboaren inguruan sortutako burbuilak eztanda egin du eta jada hiru urte luze pasatu dira egoera berriari buelta eman ezinik. Eta nola ez, guzti hau, naturaren errekurtso mugak kontutan izan gabe garatu da.

Euskal Herriaren kasuan guzti horri zera gehitu behar zaio: burujabetza politiko eta ekonomikoaren ukazioa. Espainiar konstituzioaren aldaketak, edota Grezian gertatutakoak argiki uzten du zein tamainakoa den merkatuen diktadura. Baina herri bati estatu batek dituen baliabide politiko, instituzional eta ekonomikoak ukatzen zaizkionean areagotu egiten da menpekotasun hori, are gehiago eta gure kasuan Raxoiren jarrerak ezagututa.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak , , , ,

Larrabetzutik egin dezagun bidea

Atzo urtarrileko azkenengo barikua izanda, euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazinoa burutu zan Larrabetzun.

Bilboko manifa kolosaletik hona egiten dan azken barikuko lehenengo kontzentrazinoa izan zan. Eta lagun asko bildu ziran plazan EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRRA ohikatuz. EUSKAL HERRIAN milaka lagun bildu ginen.

… Eta beste alde batetik, ASKATASUNAren aldeko zozketa bat egin zan ARETXABALAn.

Pernil bat. Eta irabazlea AINTZINA izan da.

Laburpen hitzak ,

ETAren adierazpenetik igarotako urtea baloratu du Ezker Abertzaleak

http://ezkerabertzalea.info/

 

ETAk su eten orokor, iraunkor eta egiaztagarria adierazi zuenetik urtebete betetzen den egunean, testuinguru politikoaren inguruko bere hausnarketa helarazi nahi dio Ezker Abertzaleak iritzi publikoari.

Ekimenez josirikoak izan dira azken hamabi hilabete hauek, erreferentzia nagusiak Gernika eta Bruselako Adierazpenei erantzuten zien urtarrileko ETAren su etena, Donostian buruturiko Nazioarteko Konferentzia eta jardun armatua behin betiko eteteko ETAren erabakia direlarik.

Gatazka politikoa bere osotasunean konpontzeko baldintzak jarriak dauden egoera politikoa ahalbidetu dute itzal handiko ekimen hauek.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak ,

Euskal Presoak Euskal Herrira! #kolosala izan da


Euskal presoen alde, inoiz egin dugun manifestaziorik handiena.
Historikoa.

bideoa: GARA.net
Euskal Herrian argi eta garbi adierazi dugu zer nahi dugun, eta horretarako pausuak eman behar ditu mundu guztiak.
Ezker Abertzaleak, ETAk eta Euskal Herriaren aldeko indarrek eman dituzte pausuak, Nazioarteko Konferentziak eta Gernika zein Bruselako akordioek eskatu bezala.
Espainiar eta Frantziar gobernuek egin beharko dute orain berea.
Euskal Herriak konponbidea behar du, irtenbide politikoa, presoen askatasuna, gure eskubideen aitortza.

Laburpen hitzak , , , , , ,

Garmitxa eta Larrabetzuko Udala

Larrabetzuko udalaren mezua:

Abenduaren 31ean, herrian antolatu zen Urieri Buelta 1. Lasterketa dela eta, Udalak balantze oso positiboa egiten du.

Guztira 161 korrikalarik parte hartu zuten, honako kategorietan banatuta:

  •    0-7 urte: 34 partaide.
  •    8-10 urte: 15 partaide.
  •    11-14 urte: 7 partaide.
  •    15 urtetik aurrera: 105 partaide.

Ikusita zelako parte hartzea eta zelako giro ederra bizi izan gendun, Udalak bere esker ona agertu nahi die Garmitxa Elkarteari eta Hori Bairi egindako antolakuntzagatik, lan egin zuten bolondres guztiei eta bertaratu zen jendeari.

Lasterketan batu den irabazi garbia 380 eurokoa izan da, bere osotasunean Garmitxa Elkarteari zuzendua.

Auzolanean egingo dogu!

Eskerrik asko.
Larrabetzuko Udala

Laburpen hitzak

PNV-PP hitzarmenak Kutxabank interes espekulatiboen mesedetan jartzen du

http://ezkerabertzalea.info/

Administrazio Kontseilua osatzeko orduan jazotakoak larriak izan arren, ezinbestekoa da PNV-PP akordioak dakarrenari erreparatzea.
· Administrazio Kontseiluko ordezkari kopuruaren inguruko eztabaidak, Ezker Abertzalearen iritziz oso garrantzitsua den eztabaida bat estali du: Zein izan behar du Kutxabank-en papera eta funtzioa?
· Abiapuntua oso larria: PNV eta PPk bat eginda, betiko eskuinaren politika eta irizpideen arabera gidatuko da gaur gaurkoz Kutxabank.
· PNVk zein PPk bat egiten dute ekonomiaren ikuspegi neoliberalean, hain zuzen ere, egungo egoera ekonomiko katastrofikora ekarri gaituen ereduaren defentsan egiten dute bat bi alderdiek.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak , ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.