Larrabetzuko plazan, zapatuan egindako argazkiekaz osatutako bideoa.
Presoen aldeko baraualdi jendetsu eta partehartzailea. Kontzentrazioak eta elkartasuna.
Larrabetzuko plazan, zapatuan egindako argazkiekaz osatutako bideoa.
Presoen aldeko baraualdi jendetsu eta partehartzailea. Kontzentrazioak eta elkartasuna.
Hauteskundeok, Euskal Herrian aurrerapen handiak ematen ari garen garaian kokaturik datoz, non Ezker Abertzaleak –indar abertzale eta soberanista ezberdinekin batera – behin betiko konponbidea lortzeko eszenatokiaren ateak zabaltzea lortu duen, herri honetako gehiengo sozialaren atxikimenduarekin. ETAk bere jarduera armatua amaitzeko hartu duen erabakia urrats historikoa izan da norabide honetan.
Garai politiko berri honetan beraz, ezkerreko mugimendu independentista Amaiur koalizioaren eskutik aurkeztuko da azaroaren 20ko zitara, herri honetan eman diren aldaketa hauen guztien lekukoa jasoz, aurretik bilduko indarrei beste batzuk gehituz, eta bokazio argi batekin: gure herria murgildurik dagoen aldaketan beste jauzi handi bat ematea.

Euri lehorra dokumentala ikustera jende asko hurbildu da. Hego Afrika, Ipar Irlanda eta Euskal Herriko gatazka politiko eta armatuen konponbidean, nazioarteko eragileek izan duten lana du aztergai lanak.
Brian Currin eta beste eragile batzuen lana goraipatu, eta beraien zeregina zein den zehazten du. Euskal Herriko egoeran, nazioarteko eragileek izan duten garrantzia begibistakoa da, eta lan honetan oso argi nabarmentzen da hori.

Herritarren artean arreta eta interesa piztu du gaiak, gainera dokumentalaren ostean solasaldia egotean, jende asko hurbildu da Anguleri kultur etxera, esanlarrabetzu.org komunikazio kanalak antolatutako ekitaldira.

Hemendik aurrera, hilero holango dokumental eta gaiak jorratzeko asmoa dago, burruka ideologikoan ikusentzunezko lanek bete dezaketen funtzioa ikusita, partehartzea landu eta jendearen arteko harremana ere uztartzeko.
Ezker Abertzaleak gaurkoan bere iritzia plazaratzeko, belaunaldi ezberdinetako hamarna kide bildu ditu, helburu batekin: “Euskal Herrian gatazkaren konponbidea sustatzeko Nazioarteko Konferentziaren” ondorioen garrantzia azpimarratzea.
Ezker Abertzaleak, laburki bada ere, gogorarazi nahi du zer nolako ekarpena egin dion bere apustuarekin gure herrian zabaldutako egoera berri honi, apustu honen bitartez gai izan garelako panorama politikoa errotik aldatzeko, euskal politikagintzaren erdigune politikoa bilakatu diren indar soberanista eta independentisten bilguneak sustatu eta bultzatzeko eta, nazioarteko eremuarekin batera, gure apustu politikoaren hartzaile nagusiak diren herritarren aldetik sinesgarritasuna eta konfiantza politiko osoa jasotzeko.
Oraingoan nazioarteko eremua dugu mintzagai nagusi, eremu honetatik gai izan direlako gaur arte pentsaezina zirudien konponbideen aldeko dinamika erraldoia antolatzeko, Euskal Herria, Europako azken gatazka, nazioarteko agenda nagusian kokatuz eta, atzoko azken urratsarekin, Nazioarteko Konferentziarekin, guztiok garaile izan gaitezkeen eta izan behar dugun eszenario berri bati ateak zabalduz. Konferentzia eta bertatik atera diren ondorioek dimentsio historikoa dute eta horrela adierazi nahi diogu argi eta garbi gure herriari.
Sarrera gisa hau guztia esanda, hauexek dira Ezker Abertzaleak Euskal Herriari luzatzen dion irakurketa, Nazioarteko Konferentziaren ondorioak baloratuz:
Ezker Abertzalea
2011ko urriaren 18a
::::::::::::::::::
www.ezkerabertzalea.info
Herri programa osatzen gabiz. Herritarron iritzia behar beharrezkoa da. Ezker abertzaleak baditu proposamenak, baditu asmo barriak Larrabetzurako.
Gazteria eta autogestioa, Multikirola, euskal kulturaren transmisioa, zerbitzu sozialak bermatzea… dira gure proposamenak. Herritarren gogoa, iritzia batzen ari gara orain.

Azken asteotan, asko gara -gero eta gehiago- herri programa 2011 osatzeko, batzarretan parte hartzen gabiltzan herritarra. Kultura, kirola, hezkuntza, osasuna, hirigintza, lana… etengabea da gure artean ideian joan etorria. Kontrastea. Zirriborrotik, paperera ekartzen gabiz gure asmo eta ideia guztiak eta bakoitza.
Bideoak sarean
Paperean idatzitakoa, sarean be zabaltzeko helburuagaz. Herritarron iritziak, inkestak eta aldizkariak buzoneatu ditugu, etxez etxe, auzoz auzo. Dana batutakoan, topaketa jardunaldi bat egitekoak gara, martxo amaieran… herritarron artean osatutako programa biribiltzeko, ezagutzera emoteko.
Bitartean, arloz arlo dekoguzan asmoak eta gurariak azaltzen hasi gara. Bideoz… herritar guztien eskura, pantailan jartzeko asmoagaz.
Zerbitzu sozialen inguruan, herriaren hazkundeari buruz, edo herritarron partehartzeagaz dekoguzan ideiak, minutu erdian batuta.
zure ahotsa, gure hitza. Larrabetzun herri programa osatzen hasi gara. Proposamenak lantzen, iritziak eskatzen. Zer deritzozu?
herriprograma2011.net/larrabetzu (bideoa ikusteko)