Filed under egin dezagun bidea

Bilduk euskal presoen aldeko mozioa aurkeztu du Larrabetzuko udalean

Bilduk mozioa aurkeztu du Larrabetzuko udalean.
Mozioaren edukiak osorik daude Bilduren webgunean.
Bitartean, gero eta gehiago dira datorren urtarrilaren 7an, Bilboko manifestaziora joateko sustengua ematen ari direnak.

Laburpen hitzak , , , ,

Egin dezagun bidea

Bizkaiko aizkolari txapelketan, aizkolariak euskal presoak Euskal Herriratzearen alde agertu ziren zapatu iluntzean.


Domeka eguerdian jendeak datorren urtarrilaren 7ko manifestazioaren aldeko atxikimendua agertzeko aukera euki zuen.

presoen eskubideen aldeko sinadura bilketa

 

Era berean, kontzentrazio handia egin zen Andra Mari kalean.

 

Laburpen hitzak , , , ,

Egin dezagun bidea, Zamudion

egin dezagun bidea, Zamudion
Azaroan, egin dezagun bidea, azken bariku berezia Zamudion. Ibon Meñika, gazte independentista, preso ohia gure artean.
Iluntzeko 8etan Zamudion.

Bilbo be, kolosala izango da

Gogoratu bide batez, urtarrilaren 7an, inoizko manifestaziorik handiena egin gure dala Bilbon, preso eta iheslarien alde. Euskal Herrian, egun hau kolosala izango da. Horretarako, gu guztion indarra eta atxikimendua behar da. Emoizu zure izena be.
kolosala izango da

Laburpen hitzak , , , ,

Euskal Presoak Euskal Herria

Herriko plazan eta etxe atarietan, leihoetan, balkoietan. Inoiz baino ozenago, argiago, nabarmenago.

Gaur eguerdiko kontzentrazioan presoen eskubideen aldeko ikurrak eta ikurrinak izan dira nagusi. Apurka apurka ea ikur hauekin betetzen ditugun gure kaleak, gure balkoi eta leihoak. Animatu eta jarri ikurra!! Euskal Presoak Etxera!!

Laburpen hitzak , ,

Ibon Meñika kalean, libre!

Ibon Meñika, euskal militante gaztea, kalean libre. Euskal Herrirako bidean. Laguntalde handia abiatu zen barikuan autobusez Galiziara, bere bila.
Orain danak, Euskal Herrirantza datoz, Zamudiora. Gainera jaiak dira Zamudion, eta giro itzela egongo da bertan.

Laburpen hitzak , , ,

Urriko azken barikuan

egin dezagun bidea

egin dezagun bidea
Urriaren 28an, barikuz egin dezagun bidea, Larrabetzuko plazan. Iluntzeko 20:00etan kontzentrazioa.

Laburpen hitzak , , ,

Elkartasun eguna eta Eider Libre Larrabetzun

Elkartasun Eguna Larrabetzun
110  lagun  bildu ziran atzo  Larrabetzun, bertoko euskal preso politikoei sostengua emateko asmoz antolatu den Elkartasun Egunean.

Jose Miguel Etxeandia, Josu Ginea eta Endika Perez presoen egoeraren berri emateaz gain, Larrabetzuko Egin Dezagun Bidea herri bilgunearen aurkezpena egin da.
Presoei sostengua eman eta Larrabetzun bertan, haien eskubideen aldarrikapen etengabea egitea da bilgune honen helburu nagusia.
Triki poteoa, ekitaldi politikoa eta Elkartasun bazkaria izan dira egitaraua osatu duten ekitaldi nagusienak. Euskal presoek bizi duten egoera larria aditzera emateaz gain, herriko presoek eurek helarazitako mezuak entzuteko aukera izan dute ekitaldira bertaratu direnek.
Elkartasun bazkaria plazan bertan egin da, eta ehun lagun inguruk izan du indaba janaz gozatzeko aukera.
Gainera  orain arte preso egon den Eider Zuriarrain, atzo bertan aske gelditu baitzen urte eta erdi herritik kanpo eman ondoren. Eider Zuriarrain Larrabetzura etorri eta omenaldi txiki eta bero bat jaso zuen. Ondo etorria Eider.


Laburpen hitzak
Barriek, egin dezagun bidea, presoak

Eider Zuriarrain libre!


Eider Zuriarrain, libre geratuko da gaur.
Larrabetzun urteotan bizitako deustuarra, Estremerako kartzela utzi eta Euskal Herrira bidean dago momentu honetan.
Euskal presoak etxera!
Naia eta Eider Zuriarrain ahizpak kalean

Branka Bilbo

Laburpen hitzak , , ,
Barriek, egin dezagun bidea, presoak

Dispertsioak beste istripu bat, oraingoan larrabetzuarrak

dispertsioak zenbat urte? zenbat istripu latz?

Josu Ginea, Extremerako kartzelan bisitatu ostean, eta etxera bidean Garbiñe Etxebarria eta Migel Angel Lekuek, Txirri, istripua izan zuten bidean. Honrubia herrira heltzen ari zirela, bide bazterra jo eta kotxeari kolpe handia ema zioten, eta ziurrenik kotxeak siniestro totala izango du.
Txirri eta Garbiñe ondo dauz, eta domekan San Miguelera oinez joan ziren, eta bertan jakin gendun herritarrok bezperan gertatutakoa.

Milaka kilometro astebururo

Bisitak egiteko, astebururo milaka eta milaka kilometro egiten dituzte senide eta lagunek, eta gure kasu 430 kilometro egiten ditugu eta beste 410 km Jose Migel Etxeandia ikusteko.
Dispertsioa salatzea, presoak Euskal Herriratzea aspaldiko eskaera da, eta holango gertaeren aurrean, ozen eta tinko adierazi behar dogu.

  • Extremera, Larrabetzutk 430 km.
  • Topas, Larrabetzutik 410 km.

Etxerat.info
GARA.net

Laburpen hitzak , , , , ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.