Emakume abertzaleon topaketa feministak Leitzan.
Herri programa osatzen gabiz. Herritarron iritzia behar beharrezkoa da. Ezker abertzaleak baditu proposamenak, baditu asmo barriak Larrabetzurako.
Gazteria eta autogestioa, Multikirola, euskal kulturaren transmisioa, zerbitzu sozialak bermatzea… dira gure proposamenak. Herritarren gogoa, iritzia batzen ari gara orain.

Azken asteotan, asko gara -gero eta gehiago- herri programa 2011 osatzeko, batzarretan parte hartzen gabiltzan herritarra. Kultura, kirola, hezkuntza, osasuna, hirigintza, lana… etengabea da gure artean ideian joan etorria. Kontrastea. Zirriborrotik, paperera ekartzen gabiz gure asmo eta ideia guztiak eta bakoitza.
Bideoak sarean
Paperean idatzitakoa, sarean be zabaltzeko helburuagaz. Herritarron iritziak, inkestak eta aldizkariak buzoneatu ditugu, etxez etxe, auzoz auzo. Dana batutakoan, topaketa jardunaldi bat egitekoak gara, martxo amaieran… herritarron artean osatutako programa biribiltzeko, ezagutzera emoteko.
Bitartean, arloz arlo dekoguzan asmoak eta gurariak azaltzen hasi gara. Bideoz… herritar guztien eskura, pantailan jartzeko asmoagaz.
Zerbitzu sozialen inguruan, herriaren hazkundeari buruz, edo herritarron partehartzeagaz dekoguzan ideiak, minutu erdian batuta.
Bilgune Feministako kideek honako gonbidapena bidali digute. Larrabetzuko emakumeei beren beregi eta herritar guztioi deia luzatu gura dizuegu parte har dezazuen mintegi horretan erabakitzen direnak Larrabetzun gauzatu ere gauzatu ditzakegulakoan:
Kaixo lagunak,
Bilgune Feministatik instituzio politiko publikoen inguruan antolatuko dugun Mintegian parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu.
Feministok, instituzio publikoetatik bideratzen diren politikak aztergai izan ditugu aspalditik. Hauen eragin zalantzagarria kezka iturri izan da eta izaten jarraitzen du gaur egun ere. Horren isla dira, Euskal Herriko mugimendu feministak 2008. urtean Portugaleten antolatu zituen IV. Jardunaldietan zabaldu zuen eztabaida, eta Bilgune Feministak 2009. urtean Tolosan egindako topaketetan, gaiaren inguruan sakontzeko eta aurrera pausuak emateko egin zuen ahalegina.
Euskal Herriko mundu martxa eta Martxoak 8a
2010ean Euskal Herriko mundu martxa eta Martxoak 8 eguna eskutik helduta datozkigu. Emakumeon eskubideen aldeko aldarrikapen eta borrokarako eguna mundu osoan eta baita Euskal Herrian ere. Lau izango dira 2010eko Euskal Herriko mundu martxak landuko dituen aldarrikapenak: Irakurtzen jarraitu