Filed under Emakumeok

Berdintasun plana Larrabetzun. Martxoak 8

Berdintasun planaren azalpen txiki bat.

Martxoak 8 Larrabetzun

Laburpen hitzak ,

Bardintasun planaren Aurkezpena. Bideoa

Hemen ikusi ahal dozuez atzoko aurkezpenare irudi batzuk.

Dokumentua Larrabetzuko udalaren web orritik hartu ahal izango dogu honako helbide honetan, http://www.larrabetzuko-udala.com/modules.php?name=descargas .

Aurkezpean,  ez zen egon PNV-EAJko  zinegotzirik. Bakarrik  Ezker abertzaleko zinegotzi bi eta Aralareko zinegotzia.

Laburpen hitzak , ,

BARDINTASUN PLANAREN AURKEZPENA

Hauxe udaleko batzordeak helarazo doskun deialdia:

Gaur, azaroaren 30eanLarrabetzuko  Emakume eta Gizonen Berdintasunerako   II Planaren  azken zirriborroaren aurkezpena izango dogu, Anguleri Kultur etxean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan planari buruzko azken iritziak, ekarpenak jaso ahal izango dira.

Larrabetzuko Berdintasunerako II  Plana herritar guztientzako tresna ulergarria eta praktikoa izateko asmoagaz jaio da. Hori dala-ta, plan horren egitura eta hizkuntza ahalik eta sinpleneenak eta gertuenak aukeratzen ahalegindu gara.

Aurreko urtean hasi gintzezan plan hori diseinatzen Emakume Batzordean, Behargintzako Berdintasun teknikariegaz  alkarlanean. Aurten egingo dan azken Plenoaren onespenagaz amaituko dogu planaren diseinu-lana. Planak hurrengo hiru urteetan, hau da 2010 – 2012, udaleko bizitzan eragina izateko sortu dogu, zinegotzi eta herritarron parte hartzeagaz.

Dokumentua Larrabetzuko udalaren web orritik hartu ahal izango dogu honako helbide honetan, http://www.larrabetzuko-udala.com/modules.php?name=descargas . Liburutegian be kopia eskatu ahal izango dogu. Zuen ekarpenak eta iritziak ongi etorriak izango dira.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI STOP

GAUR EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA DALA-TA

18:30ean kontzentrazinoa Larrabetzuko plazan

19:30ean manifestazioa Bilboko Arriagatik hasita

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNEKO FILMA ASTEON

“Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako” eguna dala-eta joan dan 14an, barikuan, Angulerin emon behar zan pelikula aste bete atzeratu da, arazo teknikoren bat dala eta.

EGUNA: Azaroaren 21

LEKUA: Anguleri kultur etxea

ORDUA: 19:00-21.30

Filma: “Ciudad del Silencio”.

EMAKUMEEN BATZORDEA BEHARREAN HASI DA

Larrabetzuko udalean ,lehenengoz, Emakumeen batzordea lanean hasi da eta hauxe da ardura hartu dauen Maite Bilbao EAE-ANVko zinegotziak idatzi doskuna.

Larrabetzuko Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako

I. plangintza 2008

Bizi garen gizartean emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera desberdintasunak egon badaudela abiapuntua hartuta, Larrabetzuko udalean berdintasuna lortzearen aldera lehenengo pausoak ematearen alde azaltzen da Emakumearen Batzordea.

Horretarako Larrabetzuko emakumearen egoeraren diagnostikoa egitea egokiena litzateke eta hortik abituko ginateke Emakume eta Gizonen Berdintasunaren aldeko Plan bat diseinatzen eta martxan jartzen.

Txorierriko Mankomunitateak, bere aldetik, abian jarri du Txorierriko emakumeen egoeraren inguruko estudioa. Harremanetan izango gara estudio egiten ari den enpresarekin eta aztertuko dugu estudio horretan ateratako ondorioak nahikoak diren Larrabetzurako Berdintasun Plana diseinatzeko.

Bitartean ezin gara geldirik egon. Arlo honetan ezer gutxi egin da Larrabetzun eta diagnostikoaren zain egon gabe, hainbat esparrutan ekimenak aurrera eramatea proposatzen dugu, Berdintasunaren legeak markatzen dituen lau estrategi ardatzetan oinarriturik: Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.