5 urteko espetxe zigorra Anabel Larrabetzuko auzokidearentzat

Martxoaren 6tik zain egon gara, eta etorri barri da albisterik txarrena: 5 urteko espetxe zigorra Anabel Prieto, gure auzokidearentzat.

Larrabetzuko ezker abertzaleak
, deialdi berezia egin gura du domeka honetan, presoen aldeko kontzentrazioaren ostean.

Domekan, plazan batuko gara.
Anabel Larrabetzun, Euskal Herrian libre!

Ikasi eta lan, inposatutako konstituzioaren egunean


Larrabetzun ez da jai. Eta horregatik, abenduaren 6an ikasi eta lan egiteko deialdia luzatu nahi dugu. Bakoitzak bere neurrian, bere eremuan, danok batera euskal egutegi baten alde.
Abenduaren 6an, goizeko 10etatik aurrera
ume eta nagusi Larrabetzuko eskolan batuko gara.
Ikasi, jolastu, berba egin, mahainguruan, kalean…

Larrabetzuko udaletxeko ateak be, zabalik
egongo direla adierazi du Bilduk. Alkatea eta zinegotzia lanean.

Aurrera Bildu: gauzak argi eta garbi

Larrabetzuko Bilduk, aspaldiko partez PNVren jarrera lotsagarria agerian jarri du. Argi eta garbi azaldu du zein den PNVren aktitudea Larrabetzuko udaletxean, eta zertan ari diren. Zinegotzi eta udal taldeak, azken urte erdian egin duen lan guztiaren ostean, eta PNVren jarrera zein den ikusita, gauzak herritarren aurrean azaltzeari ekin dio.
Eredugarria orain arteko lana, partehartzea bultzatuz, herritarrei azalpenak emanez, eta egurra eman behar denean, dagokionari berea emanez.

Larrabetzuko Ezker Abertzaleak, sustengu eta laguntza guztia eskaini gura dio udal talde honi. Serio eta gogotsu ari direlako lanean. Herrian sekulako indarra erakusten ari direlako. Proiektu berriei ekiteko ilusioz, nahiz eta PNVren eredu txantxulleroak, herrian zuloak itxi ekonomikoki. Ladrilloan oinarritutako udal politika eta gestioak porrot egin du, Diputazioak direnak eta bi eskatzen dizkio Larrabetzuko herriari, baina herritarrok, duintasunez erantzungo diogu egoera honi.

Zorionak Bildu; gauzak argi eta garbi esateagatik.

iturria: bildu.info/larrabetzu

Nazioarteko lanaz, hitzaldia Larrabetzun


Paul Rios Lokarriko kidea eta Ana Mezo Ezker abertzaleko Nazioarteko batzordeko kideak berba egingo dute Larrabetzuko hitzaldian. Nazioarteko lanak, egungo egoeran izan duen garrantzia eta aurrera begira prozesuak aurrera egiteko dauden baldintzak izango ditugu hizpide. Aurretik Euri lehorra Pluja seca dokumentala ikusteko aukera izango dugu.

Pluja seca Mediadors internacionals al País Basc

  • Pluja seca mostra els processos de pau fets a l’ombra per part d’un grup de mediadors que han acabat sent determinants en l’anunci de treva fet per ETA el 10 de gener. Les mateixes persones que van protagonitzar els processos de pau a Sud-àfrica i a Irlanda del Nord han estat determinants.

Guztion artean elkarrizketa eraikitzailea osatzeko garaia heldu da

Ha llegado el momento de construir un diálogo inclusivo y resolutivo entre todos

Ezker Abertzaleak gaurkoan bere iritzia plazaratzeko, belaunaldi ezberdinetako hamarna kide bildu ditu, helburu batekin: “Euskal Herrian gatazkaren konponbidea sustatzeko Nazioarteko Konferentziaren” ondorioen garrantzia azpimarratzea.
Ezker Abertzaleak, laburki bada ere, gogorarazi nahi du zer nolako ekarpena egin dion bere apustuarekin gure herrian zabaldutako egoera berri honi, apustu honen bitartez gai izan garelako panorama politikoa errotik aldatzeko, euskal politikagintzaren erdigune politikoa bilakatu diren indar soberanista eta independentisten bilguneak sustatu eta bultzatzeko eta, nazioarteko eremuarekin batera, gure apustu politikoaren hartzaile nagusiak diren herritarren aldetik sinesgarritasuna eta konfiantza politiko osoa jasotzeko.

Oraingoan nazioarteko eremua dugu mintzagai nagusi, eremu honetatik gai izan direlako gaur arte pentsaezina zirudien konponbideen aldeko dinamika erraldoia antolatzeko, Euskal Herria, Europako azken gatazka, nazioarteko agenda nagusian kokatuz eta, atzoko azken urratsarekin, Nazioarteko Konferentziarekin, guztiok garaile izan gaitezkeen eta izan behar dugun eszenario berri bati ateak zabalduz. Konferentzia eta bertatik atera diren ondorioek dimentsio historikoa dute eta horrela adierazi nahi diogu argi eta garbi gure herriari.

Sarrera gisa hau guztia esanda, hauexek dira Ezker Abertzaleak Euskal Herriari luzatzen dion irakurketa, Nazioarteko Konferentziaren ondorioak baloratuz:

  • Ezker Abertzaleak “Euskal Herrian gatazkaren konponbidea sustatzeko Nazioarteko Konferentziaren” ondorio bakoitzarekiko eta guztiekiko babes osoa eta irmoa agertu nahi du, gure herrian garai berri bat zabaltzen dutela ulertzen duelako.
  • Ezker Abertzalearen iritziz, Nazioarteko Konferentziaren ondorioen inplementazioak Euskal Herrian gutxieneko demokratiko adostuen gainean eraiki beharreko eszenarioa finkatzea dakar. Eszenario honek, bere alderdi guztietan, bai zergatietan, bai ondorioetan, barne biltzailea izango den konponbide demokratikoa bultzatu behar du eta herri honetako kultura politiko guztien parte hartzea eskatzen du.
  • Ezker Abertzaleak, Euskal Herriaren mesedetan lanean ari den indar politiko gisa, bere prestutasun eta konpromisoa azaldu nahi du modu aktibo batean esparru politiko biltzaileak bultzatuko dituzten dinamika guztietan parte hartzeko, beti ere kontuan hartuta dinamika hauek alde anitzeko elkarrizketak burutzera zuzenduak izango direla eta gatazka politikoaren konponbidearen helburu komunean lagunduko dutela.
  • Ezker Abertzaleak pentsatzen du iritsi dela guztion artean ardurak konpartitzeko garaia, bai Nazioarteko Konferentzian parte hartu dugunon artean, bai modu justifika ezin batean kanpoan geratu direnekin ere, guztion artean elkarrizketa eraikitzailea osatzeko garaia, nazio aitortza eta autodeterminazio eskubidean oinarrituriko akordio demokratikoa eskuratu asmoz, herritarren berrespenarekin.
  • Bukatzeko, Ezker Abertzaleak, ez ditu baloratuko Konferentziaren harira demokrazia defizit larria erakusten duten hainbat deklarazio, inongo logika politikorik ez dutenak. Modu argi batean esateko, lekuz kanpo daudela iruditzen zaigu, Nazioarteko Konferentziaren helburu eta filosofiatik kanpo daudela eta bertan parte hartu duten pertsonalitate eta agente politiko eta sozialekin zer ikusirik ez duten interpretazioetan oinarrituak daudela.
  • Zentzu honetan, Ezker Abertzaleak pentsatzen du klase politiko guztiak aurre egin behar diola etapa berri honi eta zabaltzen den aukera politikoari; guztioi dagokigu ahalegina egitea bakea eraiki ahal izateko eta gatazka politikoaren behin betiko konponbidea erdiesteko.
  • Agerraldi honetako azken ideia gisa, Ezker Abertzaleak azpimarratu nahi du bakearen eta behin betiko konponbideen eraikuntza Euskal Herriko herritar guztion ahalegina izan behar duela, herriaren ahalegina izan behar duela, guztion konpromiso norbanakoa eta kolektiboa beharrezkoa izango baita hainbat hamarkadetan ezinezkoa izan den helburua lortzeko: gatazka politikoaren eta bere ondorio guztien amaiera eta bakearen eta askatasunaren eraikuntza. Gaur, inongo zalantzarik gabe, lortzetik inoiz baino gertuago gaude.

Ezker Abertzalea
2011ko urriaren 18a
::::::::::::::::::
www.ezkerabertzalea.info

Euri lehorra dokumentala eta bake prozesuari buruzko hitzaldia


Datorren urriaren 27an, Euri lehorra dokumentala ikusteko aukera izango dugu Larrabetzun. TV3 telebista katalanak ekoiztutako dokumentalean, nazioartean bake prozesuetan dabiltzan mediadore eta fazilitadoreei buruzko lana da. Galdakaoko Gorka Espiauk zuzendutakoa. Bertan besteak beste Brian Currinek Euskal Herriko prozesuari buruz egiten duen gogoeta agertzen da.

Dokumentala eta hitzaldia
Dokumentala ikusi ostean, Paul Rios eta Ana Mezogaz solasaldia izango dugu.

  • Paul Rios Lokarriko kidea da, eta bake prozesua bultzatzeko ahaleginean ibili da aspaldi honetan. Gertutik jarraitzen ari da prozesu osoa, eta harreman estua du Nazioarteko Harreman Taldea zein Brian Currinegaz. Donostiako Bake Konferentziaren lekukoa izan da.
  • Ana Mezo ezker abertzaleko militantea da, gaur egun Nazioarteko lanean buru belarri dabilena. Ezker abertzaleak nazioartean egiten duen lanaren garrantzia eta aspaldiko hileetan egon den agendari buruz berba egiteko aukera izango du, Nazioarteko Bake Konferentziak gaur egun duen garrantziaz ere arituko da larrabetzuarra.

Bakeprozesua.org basquepeaceprocess.info
Gogoratu, dokumentala eta hitzaldia.
Urriaren 27an, eguena
arrastiko 19:00etan Anguleri kultur Etxean

Hartu zure lekua, parte hartu


dalbatza berria sortu zenetik 100 egun pasa direnean uste dugu oso garrantzitsu ikusten dituen hiru gairen inguruko argibideak emateko une egokia dela. Beraz, gonbidatu gura zaituztegu antolatu dugun herri batzarrera gure azalpenak entzun eta gura dituzun ekarpenak egiteko. Gai bakoitzak 15 minutuko azalpena eta hiritarrek nahi dituzten galderak, ekarpenak, iradokizunak eta abar planteatzeko beste 15 minutuko tarte bat izango ditu.

Zuen blogean kartelaren irudia jarri eta mundu guztia parte hartzera gonbidatzea eskertuko genuke.
Izan be, Interneten, zein batzarrean zein eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzea da gure asmoa.
Eskerrik asko
hartu zure lekua
Mariasun Gaztelu
Larrabetzuko alkatea
larrabetzuko-udala.com

Goizean lanera eta arrastian Bilbora


Euskal egutegia gauzatu behar dogu euskaldunok.
Eta gaurkoan, herri eskolak, lantokietan lana, eztabaida politikoa eta Hispanitateari uko egitea tokatzen da.
Arrastian baina, martxa zaratatsua Bilbon. Geuk be, hara joan beharko dogu, Euskal Herriak Independentzia aldarrikatzen duela esatera.

Egin dezagun bidea Larrabetzun

Egin dezagun bidea
Iraileko azken barikuan hainbat lagun batu ginen Larrabetzuko plazan. Hilero bezala, presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa egin zen. Presoen kolektiboak, Gernikako akordioarekin bat egin eta bizi dugun momentu politikoarekin batera, une garrantzitsuan datoz pausu guzti hauek.
Gainera, Egin dezagun bidea dinamika pizten ari da herriz herri eta nazio mailan.
Esan Larrabetzu komunikazio proiektu honetara, Larrabetzuko bi preso politikoren senitartekoen berbak ekarri ditugu, Egin dezagun bidea ekimena Larrabetzun zelan gauzatuko den azaltzeko.

Marifeli Etxeandia eta Joseba Perezek datozen asteetan gure herrian gauzatuko diren ekimenen berri eta zentsua azaldu digute.
Egin dezagun bidea, Larrabetzun be.
Euskal Presoak Euskal Herrira, Amnistia!
Euskal Preso Politikoen kolektiboa, 2011ko irailean